CERES Proiektua

Hemen zaude

CERES Proiektua
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Baliabide hidrikoak
EBko politika sektoreak: 
Bioaniztasuna
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2018-2021
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Klimaren aldaketaren aurrean ekosistemen erresilientzia indartzeko faktore garrantzitsuenetako bat ekosistemen konektibitate ekologikoa da. CERES proiektuaren xedea jarraitutasun ekologikoko sareak mantentzea edo/eta hobetzea da, SUDOE eremuko baso habitat eta ibaiertz mota batzuen bioaniztasuna hobetzeko.

Erronkak: 

CERES proiektuaren bazkide zientifikoek eta kudeatzaileek, ekosistemen kalitatea eta konektibitate ekologikoa ezaugarritzeko aukera ematen duen metodo partekatua garatzen dute, bioaniztasuna hobetzeko kudeaketa-ekintzak eginez, emaitzen transferigarritasunari eta hartzaile objektiboen sentsibilizazioari arreta berezia eskainiz.

Helburuak: 

Hauek dira CERES proiektuaren helburuak:
- Azpiegitura berdeak eta urdinak identifikatzea (bioaniztasunerako gordailuak eta konektore ekologikoak) SUDOE espazio osoan
- Hautatutako ekosistemen kalitatea eta jarraitutasun ekologikoa hobetzeko eta mantentzeko ekintza erakusle berritzaileak eta esperimentalak garatzea.
- Habitaten osotasun ekologikoa eta konektibitatea hobetzearen garrantziaz ohartaraztea eta zabaltzea, kudeatzaile publikoei, tokiko politikariei, ikertzaileei eta jende guztiari zuzenduta.

Proiektu hau SUDOE eremuko basoko habitat eta ibaiertz adierazgarri edo/eta enblematikoetan garatuko da, hainbat erreferentzia-testuingurutan (kudeatutako/kudeatu gabeko espazioak, baso helduak eta gazteak, ustiategi publikoak eta pribatuak...).

Soluzioak: 

Hasierako gauzatze fasean dagoen proiektua.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako, eta modu partzialean finantzatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
Jarraitutasun ekologikoa
konektagarritasuna
basoko habitatak
ibaiertzeko habitatak
ingurumen-sentsibilizazioa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Okzitania
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Andorra
Espainia
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

GEIE FORESPIR, CREAF, ONF, CRPF Occitanie, FUNGOBE ISA, CTFC, INRA/DYNAFOR, CESEFOR eta CRPF Nouvelle-Aquitaine.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

CERES proiektua GEIE FORESPIR erakundeak sustatzen du, CREAF, ONF, CRPF Occitanie, FUNGOBE ISA, CTFC, INRA/DYNAFOR, CESEFOR eta CRPF Nouvelle-Aquitaine erakundeekin lankidetzan.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuaren kostua, guztira, 1.272.214,00 €-koa da, eta SUDOE V Programak finantzatzen du, FEDER funtsaren 954.160,50€-ko laguntzarekin.

Alderdi legalak: 

Proiektua INTERREG V SUDOE deialdiaren barruan dago, “Ingurumena eta baliabideen eraginkortasuna” 5. ekintza-ardatzean, hain zuzen ere, 6D1 helburu espezifikoa betetzera bideratua: “Sudoeko naturguneetako kudeatzaileen lankidetza indartzea, baterako metodoak garatuz eta aplikatuz”.

Erreferentziazko informazioa: 

2018-2021 (36 hilabete - Gauzatzen)

Reference information

Kontaktua: 
Sebastien Chauvin
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri