LINDUS 2. Paseko hegaztiak, aberastasun iraunkorra

Hemen zaude

LINDUS 2. Paseko hegaztiak, aberastasun iraunkorra
Gaikako sektoreak: 
Fauna
EBko politika sektoreak: 
bioaniztasuna
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Atlantikoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2016-2018
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Mendebaldeko Pirinioak leku pribilegiatua dira urtero Europako mendebaldeko migrazio ibilbidea erabiltzen duten milaka hegaztiak behatzeko. Mugaz gaindiko Lindus-2 lankidetza-proiektuak, 2010 eta 2014 artean Lindus proiektuaren bidez egin zen hegaztien migrazioa aztertzen jarraitzen du eremu honetan. Berrikuntza gisa, programa zientifikoa saguzarren azterketara ere zabaltzen da; izan ere, saguzar askok erabiltzen dute migrazio-bide hori, eta Nafarroan hibernatu ere egiten dute.

Erronkak: 

Hegaztiak lau puntu estrategikotan (Lindus, Organbidexka, Portalet eta Somport) identifikatzeko eta zenbatzeko lanari, Lindus-2k ekoboluntarioen parte-hartzearen eta beste ekimen askoren bidez gauzatzen den gizarte-sentsibilizazioa gehitzen dio. Lindus lurraldean hegaztiak ikustearekin lotutako ekoturismoa sustatzea eta inguruko ondare naturalari eta kulturalari balioa ematea ere nahi du proiektuak.

Helburuak: 

LINDUS 2 proiektuaren helburu nagusia Pirinioetako mugan bioaniztasunerako, ingurumen-hezkuntzarako eta ekoturismorako Mugaz Gaindiko Programa Integrala (PIT) garatzea da, migrazioen azterketan eta boluntariotzako eta ingurumen-prestakuntzako programa batean oinarrituta. Programa horren emaitzak onuragarriak izango dira komunitate zientifikoarentzat, ingurumen arloko adituentzat, herritarrentzat eta ikasleentzat, eta baita lurraldeko eragileentzat ere, udalentzat eta tokiko turismo sektorearentzat, besteak beste, Pirinio Atlantikoetako eremuan.

Soluzioak: 

Hauek dira proiektuaren esparruan aurrera eramandako ekintza nagusiak:
- migrazioak aztertzeko mugaz gaindiko programa martxan jartzea, hegaztiak behatzeko kanpainaren bidez, urteroko txostenak egitea, saguzarren migrazioa aztertzea (infragorri termikoarekin grabatzea).
- ingurumenaren prestakuntzarako eta hezkuntzarako mugaz gaindiko programa abian jartzea, hauen bidez: boluntariotza-programa, boluntarioen prestakuntza teknikoa, tokiko biztanleen eta bisitarien ingurumen-prestakuntza, ikasleen arteko ingurumen-hezkuntza eta proiektuaren jarduera zientifikoari eta lurraldearen natura ondareari buruzko ingurumen-prestakuntza, Auritz-Burgueteko Udako Unibertsitateen bidez.
- auritz-Burguete aldean ekoturismoko estrategia integratua garatzea eta tokiko eragileak (tokiko politikariak, ostalaritza-zerbitzuak…) prestatzeko eta informatzeko jarduerak egitea.
- proiektuaren jakinarazpena eta sustapena hainbat mailatan (komunikazio-plana, web-ataria, publizitate-materiala, promoziorako bideoa, liburuxkak, erakusketak, albisteak zabaltzea, jardunaldiak, azoka berezietan parte hartzea)

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin.

Hitz-gakoak: 
Mendebaldeko migrazio-ibilbidea
mugaz gaindiko lankidetza
behaketa
monitorizazioa
ekoboluntarioak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Nafarroa
Akitania berria/Nouvelle Aquitanie
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Auritz-Burgueteko Udala (Nafarroa), Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoa, Sociedad  +   Española de Ornitología (SEO) eta Ligue Pour la Protection des Oiseaux - Association Locale Aquitaine (LPO).

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

LINDUS proiektua Auritz-Burgueteko Udalak (Nafarroa), Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoak, Sociedad Española de Ornitología (SEO) sozietateak eta Ligue Pour la Protection des Oiseaux - Association Locale Aquitainek (LPO) garatzen dute.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuak 1.417.039 euroko aurrekontua du guztira, eta horietatik 921.075€ FEDER funtsetik datoz, Interreg POCTEFA deialdiaren bidez.

Alderdi legalak: 

Proiektua Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren barruan garatzen da, 3. ardatzari lotuta –Tokiko baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera jasangarria sustatzea–, 6dPI inbertsio-lehentasunari –Bioniztasuna eta lurzorua babestea eta berrezartzea, eta ekosistemen zerbitzuak sustatzea, baita azpiegitura ekologikoen Natura 2000ren bidez ere– eta OE7OE helburu espezifikoa -–mugaz gaindiko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea–.

Erreferentziazko informazioa: 

2016-2018 (3 urte - gauzatzen)

Reference information

Kontaktua: 
Carlos Astrain
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri