Plan Climat Air Energie Territorial 2050 Communauté de Communes Couserans Pyrénées

>

>

>

Plan Climat Air Energie Territorial 2050 Communauté de Communes Couserans Pyrénées

Informazio orokorra

Sistemak:

Sektoreak:

Klima-inpaktua:

Eskualdea:

Egokitzapen-ekimena:

Iraupena:

EBko politika-sektoreak:

Kasu-azterketaren deskribapena

Couserans Pyrénéesen PCAET, garapen jasangarriko lurralde-proiektu estrategikoa eta operatiboa da, eta klima-kutsadura-energia arazoan jartzen du arreta, oinarrizko bost ekintza ardatzen inguruan: berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea, klimaren aldaketara egokitzea, energiaren eraginkortasuna, airearen kalitatea eta energia berriztagarrien garapena.

PCAETek 5 garapen-fase ditu (diagnostikoa, lurralde-estrategiaren diseinua, ekintza eta jarraipen programa, ingurumenaren ebaluazioa), eta gaur egun (2018) lurralde-estrategiaren diseinuaren hasieran dago.

Erronkak:

PCAET lurralde-ekintzarako tresna integrala da, ikuspegi globaletik eta multisektorialetik. Bere izaera administratiboak, udalerrien arteko aliantza baten emaitza den aldetik, eta bere zeharkako izaerak (klima eta energia), tresna hau, klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko eta sektore administratiboak eta sozioekonomikoak klimaren aldaketaren gaur egungo ondorioetara egokitzeko eragile eta baliabideen mobilizazio-nodo indartsu bihurtzen dute.

Helburuak:

Hauek dira Couserans Pyrénéesen PCAETek planteatutako helburu nagusiak:
– Asmo handiko zeharkako aire, energia eta klima politika abian jartzea.
– Jasangarritasuneranzko trantsizioaren erronkei buruz sentsibilizatzea eta jardunbide onak abian jartzea bultzatzea.
– Atmosferaren kutsatzaileen ekoizpena mugatzea.
– Nekazaritza-sektorearen bidez karbonoa bahitzen laguntzea.
– Ibilgailu motordun kutsatzaileen joan-etorriak mugatzea eta eskualdeko merkataritzaren garraioa optimizatzea.
– Enpresek garapen jasangarriko estrategiak ezartzea bultzatzea.
– Lurraldeko energia-faktura murriztea.
– Tokiko energia berriztagarrien proiektuak babestea.
– Tokiko elikadura jasangarria sustatzea.
– Ekonomia zirkularreko proiektuak sustatzea.
– Lurraldeko eragileek klimaren aldaketara egokitzeari aurrea har diezaioten sustatzea.
– Populazioak klimaren aldaketarekin erlazionatutako arrisku naturalen aurrean duen esposizioa mugatzea.

Konponbideak:

Planak hainbat garapen-fase ditu, eta gaur egun (2018) diagnostikoaren amaiera eta lurralde-estrategia bat ezartzen hasteko fasean dago. Testuinguru horretan, hauek dira klimaren aldaketara egokitzearen arloan planteatutako ekintzak:
– Turismoaren garapenerako estrategia bat garatzea eskualde mailako urteko lau urtaroetarako.
– Baliabide hidrikoak zaintzea.
– Klimaren aldaketarekin erlazionatutako arrisku naturalak kudeatzeko estrategia bat diseinatzea.

Eskualdeak/Lurraldeak: Okzitania

Herrialdeak: Frantzia

Gako-hitzak:

PCAET, Communauté de Communes Couserans Pyrénées, arrisku naturalak, energia eraginkortasuna, turismoaren aniztasuna

Informazio gehigarria

Interesatutako eragileen partaidetza:

Communauté de Communes Couserans Pyrénées erakundeak, PCAET egikaritzeaz arduratzen den udalerriz gaindiko erakundea den aldetik, prozesu parte-hartzaile bat garatzen du, PCAETen diagnostikoan, diseinuan, gauzatzean eta ebaluatzean lurraldeko eragile guztiak kontuan hartzeko. Funtsezko eragile horietako batzuk Agence de l’Environnement et de la Maitrise de lÉnergie, Parc Naturel Régional des Pyrénées Ariégeoises, Ariège Departamentua eta Occitanie eskualdea dira.

Erakunde parte-hartzaileak:

Communauté de Communes Couserans Pyrénées, Agence de l’Environnement et de la Maitrise de lÉnergie, Parc Naturel Régional des Pyrénées Ariégeoises, Ariège Departamentua eta Occitanie eskualdea.

Arrakasta- eta muga-faktoreak:

Arrakasta: Occitanie eskualde aitzindaria da klimaren aldaketaren aurkako borrokan, ukitutako lurraldeko nekazaritza-ustiategien %20k ekoizpen ekologikoko baldintzetan jarduten dute, lurraldeko baso-azalera bikoiztu egin da azken 100 urteetan, eta PCAET inplementazio-fasearen hasieran dago.

Mugatzaileak: lurraldearen garapen sozioekonomiko berritzailea, lehen sektorearen zahartzeak eta prekarietateak mugatua; arrisku naturalak (uholdeak, lur mugimenduak eta suteak) oso presente daude lurraldean.

Garrantzia:

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua, partzialki finantzatua

Kostuen eta onuren balorazioa:

Ez da jasotzen.

Alderdi juridikoak:

PCAET Frantziako Ingurumen, Energia eta Itsas Ministerioaren lege-aginduz egiten da, klima-aire-energia lurralde planari buruzko 2016ko ekainaren 28ko 2016-849 Dekretuak ezarritakoaren arabera. Horren helburu espezifikoen artean lurraldearen klimaren aldaketara egokitzea dago.

Gobernantza: regional

Ezarpen-denbora:

2018-2024 (7 urte – gauzatzen)

Erreferentzia-informazioa

Kontaktua: Audrey Duraud

Kontaktu-emaila: plan.climat@couserans-pyrenees.fr

Webgunea: https://couserans-pyrenees.fr/plan-climat/

Iturria: https://www.ademe.fr/carte-bonnes-pratiques-en-region

Lotutako materiala