Plan Climat-Air-Energie Territorial Vallée de l'Ariège

>

>

>

Plan Climat-Air-Energie Territorial Vallée de l'Ariège

Informazio orokorra

Sistemak:

Sektoreak:

Klima-inpaktua:

Eskualdea:

Egokitzapen-ekimena:

Iraupena:

EBko politika-sektoreak:

Kasu-azterketaren deskribapena

Frantziako Occitanie eskualdean, 20.000 biztanletik gorako 74 intercommunalite klimaren aldaketaren erronkei eskualde-mailan heltzeko berariazko planak egitera behartuta daude. L ‘Ariège haranaren kasuan, bere lurraldeko Climat-Air-Energia Plana (PCAET) garatzen ari da une honetan, 2019tik aurrera ekintzak inplementatzen hasteko helburuarekin.

Erronkak:

PCAET plana lurralde-mailan garapen iraunkorrerako plana da, eta erronka nagusia klimaren aldaketa arintzea eta horretara egokitzea da, eta baita energia berriztagarriak garatzea, energiaren kontsumoa murriztea eta emisio kutsatzaileak gutxitzea ere, mendialdeko landa-eremuko eskualde-testuinguru batean. Aurrekoarekin bat etorriz, plan hau lurraldeko funtsezko eragile guztiek parte hartuta egiten da, etorkizunean zeharkako ezarpena ziurtatzeko erronka gisa.

Helburuak:

Hauek dira PCAETen helburu nagusiak:
– lurraldearen egoera diagnostikatzea klimaren aldaketaren mehatxuen aurrean.
– klimaren aldaketa arintzeko eta klimaren aldaketara egokitzeko estrategiak definitzea lurralde mailan.
– lurraldeko energia kontsumoa murriztea.
– 2050ean energia kontsumoaren %100 iturri berriztagarrietatik etor dadila lortzea.
– airearen kalitatea hobetzea.
– frantziak klimaren aldaketaren aurkako borrokaren arloan hartutako nazioarteko konpromisoak betetzea.

Konponbideak:

Hauek dira PCAETek orain arte (2018) gauzatutako ekintzak:
– lurraldearen diagnostikoa egitea klimaren aldaketaren aurreko urrakortasunari dagokionez, energia berriztagarriak garatzeko potentziala, lurzoruetan eta basoetan karbonoa bahitzea, airearen kalitatea eta sektore sozioekonomikoen energia-eskaerak kontuan hartuta.
– lurralde-estrategia eta ekintza-plan bat diseinatzea 2050era arte, planteatutako helburuak lortzeko.

2019an jarriko dira martxan dagokion ekintza-planean onartzen diren ekintzak.

Eskualdeak/Lurraldeak: Okzitania

Herrialdeak: Frantzia

Gako-hitzak: Energiaren trantsizioa, PCAET, kontzertazioa, TEPOS, energia berriztagarriak

Informazio gehigarria

Interesatutako eragileen partaidetza:

PCAET, 2019an abian jartzeko lege agindua duen Vallée de l ‘Ariègeko Schéma de Cohérence Territoriale (SCOT) tokiko gobernu organoak  bultzatzen du. 2017tik 2018ra bitartean gauzatutako diseinu-fasean lurraldeko eragile guztien lankidetza  eman da, Lantalde tekniko bat, Batzorde tekniko bat eta Gidaritza-batzorde bat sortuz. Hitzarmen-akordioak egin dira eragile pribatuekin, newsletter-ak interesa duten herritarrentzat, online inkestak publiko zabalarentzat, eta hainbat gairi buruzko bilera publikoak tartean diren funtsezko eragileekin.

Erakunde parte-hartzaileak:

Schéma de Cohérence Territoriale (SCOT) de la Vallée de l’Ariège.

Arrakasta- eta muga-faktoreak:

Arrakasta: funtsezko eragileen partaidetza handia, parte hartzeko eta hitzartzeko bideei esker; hasierako epeak betetzea; egindako diagnostikoaren zeharkakotasuna; TEPOS gisa deklaratzen aitzindaria den lurraldea (2050ean kontsumitzen dena baino energia berriztagarri gehiago ekoiztea helburua duen à Energie POSitive lurraldea).

Mugatzaileak: eragile sektorial eta administratibo-politiko ugari dituen lurralde-estrategia egituratzearen konplexutasuna; 

Garrantzia:

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Kostuen eta onuren balorazioa:

Oraingoz ez da kostuen eta irabazien azterketa zorrotza egin. Eskuragarri dagoen datu bakarra egindako diagnostiko teknikoaren gutxi gorabeherako kostua da, 100.000€ ingurukoa, eta horri komunikazio-kanpainetako gastuak gehitu beharko litzaizkioke. 

Alderdi juridikoak:

Hazkunde berderako Energiaren Trantsizioari buruzko 2015eko Legearen (LTECV)  arabera, 20.000 biztanletik gorako lurraldeek energiaren trantsiziorako estrategia propioa garatu behar dute. Vallée de l ‘Ariège-ko PCAETaren garapenak EBren LEADER programaren, ADEME Occitanie programaren, L’ Ariège-ren Conseil départemental-en, Syndicat départemental d ‘Energies de l’ Ariège-ren, PNR des Pyrénées Ariégeoises-en eta Enedis konpainia elektrikoen laguntza tekniko eta finantzarioa izan du.

Gobernantza: regional

Ezarpen-denbora:

2017-2019 (2 urte – gauzatzen)

Erreferentzia-informazioa

Kontaktua: Vincent Cabot

Kontaktu-emaila: pcaet@scot-vallee-ariege.fr

Webgunea: http://www.scot-vallee-ariege.fr/fr/les-nouvelles-actions/plan-climat/

Iturria:

http://www.occitanie.developpement-durable.gouv.fr/plan-climat-energie-territorial-pcaet-r8122.html

Lotutako materiala