Pirinioetako Klima Aldaketaren Behatokiari (OPCC) laguntzea, biodibertsitateari buruzko ezagutzaren oinarriak mantenduz eta hobetuz, eta flora eta landarediaren bilakaerari buruzko erreferentziak eta adierazleak sortuz. Egokitzapen estrategietarako erabilgarriak izango dira horiek guztiak.
Klima aldaketaren eta biodibertsitatearen inguruan askotariko jendearen sentsibilizazioa garatzea, bai ezagutzaren eta emaitzen transferentziaren bidez, bai prozesuen bidez.
Klima aldaketaren testuinguruan, floraren jarraipena eta kontserbazioa bermatzea, lan horretan herritarren parte-hartzea txertatuz
Espezieek eta habitatek klima-aldaketarekiko duten sentikortasunari buruzko adierazleak ekoiztea eta horiei balioa ematea, ezagutza-oinarriak mantentzea eta eguneratzea
Guztira: 599.854,74 €
EGEF: 369.753,38 €
Proiektuaren % 65 kofinantzatzen du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da indartzea Espainia-Frantzia-Andorra muga eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala. Laguntzak helburu du mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.
Proiektua Estatuak (Frantzia – FNADT Pyrenees Massif), Okzitania Eskualdeak eta Akitania Berria Eskualdeak ere finantzatzen du.












KLIMA ALDAKETAREN PIRINIOTAKO BEHATOKIA
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8, 22700, Jaca (Huesca) – España
Tlf.: +34 974 36 31 00