OPCC2

Pirinioetan klima-aldaketaren bilakaera ikertzea, egokitzapena indartzeko eta klima-aldaketarekiko ahultasuna murrizteko

>

>

OPCC2

Informazio orokorra

Lurraldeak

Andorra, Aragón, Catalunya, Euskadi, Navarra, Nouvelle-Aquitaine, Occitanie

Sistemak

Biztanleria eta Lurraldea, Gobernantza, Klima, Mendiko Ekonomia, Natura Guneak

Objetivos

OPCC-2ren helburu orokorra Pirinioetako klimaren bilakaera aztertzea eta ulertzea da, natura eta giza sistemek klimaren aldaketaren eraginekiko duten urrakortasuna murrizteko eta klimaren aldaketaren ondorio negatiboetara egokitzen laguntzeko, ezagutza transferituz. Helburu orokor hori lortzeko, OPCC-2k hiru helburu estrategiko edo espezifiko zehaztu ditu.

1. helburu estrategikoa

Klimaren aldaketak Pirinioetan dituen eragin nagusiei buruzko ezagutza zientifikoaren oinarriak identifikatzea, aztertzea eta erraztea, eta baita sistema natural eta sozioekonomiko nagusiek eragin horiekiko duten urrakortasunari buruzkoak ere

2. helburu estrategikoa

Klimaren aldaketara egokitzeko erabakiak hartzea errazten duten tresnak eta metodologiak garatzea, eta erreferentziazko ikerketen emaitzak lurraldeko loturako eragile sozioekonomikoei zabaltzea

3. helburu estrategikoa

Europan eta nazioartean ikusgaitasuna ematea Pirinioetako mendiguneari, klimaren aldaketa behatzeari eta horretara egokitzeari dagokionez, nazioz gaindiko lankidetza-testuinguruan

 

 

Resultados

Ikuspegi operatiboagotik, eta helburu estrategiko bakoitza lortzeko, 5 ekintza proposatu dira guztira, eta ekintza horiek, aldi berean, jarduera espezifiko desberdinez osatuta daude.

1. ekintza | Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

OPCC proiektuan jasotako jarduera eta ekintza guztien koordinazio, sustapen eta dinamizazio egokia ziurtatzean datza ekintza hau, erlazionatutako proiektuekiko elkarreraginak barne.

2. ekintza | Komunikaziorako eta hedapenerako jarduerak

Ekintza hori aurrera eramateko, OPCC2 kapitalizatutako ezagutzak eta emaitzak jakinarazteko eta transferitzeko estrategia batean oinarritzen da. Horretarako, jarduera hauek aurreikusi dira:
  • Online informaziorako atari berri bat, geo-atari bat eta herritarren zientziari buruzko atal bat izango dituena. Atari horrek eraginei, urrakortasunei eta klimaren aldaketara egokitzeari buruzko informazio garrantzitsua eta eskuragarria bilduko du.
  • Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2 solasaldi (horietako bat proiektuaren hasieran eta bestea amaieran).
  • Lurraldeko lotura-eragileei zuzendutako eskualdeko 6 tailer sektorial parte-hartzaile.
  • Pirinioetako mendiguneko ekitaldietan eta foroetan parte hartzea.
  • Klimaren aldaketari buruzko Pirinioetako eta nazioarteko sareetan parte hartzea.

3. ekintza | Klimaren aldaketak Pirinioetako mendigunean dituen eraginei eta natura eta giza sistemen urrakortasunari buruzko ezagutzaren oinarriak

Egokitzapen-politikak bideratzeko funtsezko ezagutza zientifikoen jarraipena, bateratze-lana eta balioespena egitean datza.
Hauek dira OPCC 2ren testuinguruan landutako gai-multzoak:
  • Klima
  • Ziklo hidrologikoa
  • Bosques
  • Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
  • Biodiversidad
  • Arrisku naturalak
  • Turismoa
  • Biztanleria eta osasuna
  • Nekazaritza-artzaintza
  • Energia

4. ekintza | Klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide egokien bilketa

Ekintza horrek produktu hauek sortuko ditu:
  • Egokitze Ekimenen Jardunbide Egokien Katalogo bat Pirinioetan eta beste mendi-eremu batzuetan
  • Metodologia eta partaidetza esparrua lurraldeko lotura-eragileekin

5. ekintza | OPCCren estrategia bultzatzean berrikuntza sustatzeko tresnak garatzea

Ekintza horren bidez, klimaren aldaketari buruzko ekimenak eta ekintzak bultzatzen lagunduko duten tresna eta informazio berritzaileak jarriko dira interesa duten eragileen eskura. Tresna horiek hauek dira:
  • Pirinioetako klimaren aldaketaren egoerari buruzko “Klimaren aldaketa Pirinioetan” txostena.
  • Pirinioetako eremuari dagokionez, klimaren aldaketara egokitzeko Eskualdeko Planak eta Politikak ikuspegi sinoptikotik aztertzea eta bateratzea.
  • Lurraldearen loturako eragileekin lankidetzan aritzeko formulak aztertzea.
  • Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeari” buruzko amaierako txostena, proiektuaren azken emaitzekin eta lotutako beste proiektu batzuen emaitzen kapitalizazioarekin.

Bazkide entitateak

BESTE ITURRIK

Geoportala

Sartu proiektuekin lotutako kartografia ikusteko.