Hemen zaude

Abian da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategian parte hartzeko prozesua

  • 21 May

KAPB ADAPYR eta LIFE TA-CC Pirinioak ekimenen –Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) zuzenduriko bi proiektuen– esparruan, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (KAPE) osatu eta baliozkotzeko balioko duena. KAPB 2020az geroztik hona ari da dokumentu hori lantzen, eta Pirinioetako mendigune osoko klima-aldaketaren politikak harmonizatzeko balioko du.

Ezaugarriei dagokienez, estrategia hori aitzindaria izango da Europan, ikuspegi integrala izaki: izan ere, klima-aldaketara egokitzeko estrategien artean, orain arte ez da abiarazi mugaz gaindikoa izanik gure bioeskualdearen klima-erronkei zeharka heltzen dienik. Laguntza politiko handiak babestua, eta onartu berri den Klima Aldaketara Egokitzeko Europar Batasunaren Estrategiaren ildotik, Pirinioetako lurraldeak klima-aldaketara hobeto egokitzeko lan egingo da KAPEren bidez, Pirinioetako eragileak kontuan hartuta.

Parte hartzeko prozesuan zehar, Pirinioez gaindiko hainbat tailer tematiko egingo dira, eta gaia ugari jorratuko dira tailer horien bitartez, hala nola hauek: klima, naturguneak, sistema sozioekonomikoak, mendi-ekonomia, biztanleria, lurraldea eta gobernantza. Eta, jakina, Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeen premiak eta berezitasunak ere kontuan hartuko dira.

2021eko udazkenaren hasieran Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren dokumentu oso bat egongo dela aurreikusten da. KAPE ezartzeko planaren garapenari ondoz ondoko zenbait etapatan ekingo zaio.

Informazio gehiago:

Projecte POCTEFA OPCC ADAPYR 

Projecte LIFE AT 
 

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri