OPCC-2ren helburu orokorra Pirinioetako klimaren bilakaera aztertzea eta ulertzea da, natura eta giza sistemek klimaren aldaketaren eraginekiko duten urrakortasuna murrizteko eta klimaren aldaketaren ondorio negatiboetara egokitzen laguntzeko, ezagutza transferituz. Helburu orokor hori lortzeko, OPCC-2k hiru helburu estrategiko edo espezifiko zehaztu ditu.
Klimaren aldaketak Pirinioetan dituen eragin nagusiei buruzko ezagutza zientifikoaren oinarriak identifikatzea, aztertzea eta erraztea, eta baita sistema natural eta sozioekonomiko nagusiek eragin horiekiko duten urrakortasunari buruzkoak ere
Klimaren aldaketara egokitzeko erabakiak hartzea errazten duten tresnak eta metodologiak garatzea, eta erreferentziazko ikerketen emaitzak lurraldeko loturako eragile sozioekonomikoei zabaltzea
Europan eta nazioartean ikusgaitasuna ematea Pirinioetako mendiguneari, klimaren aldaketa behatzeari eta horretara egokitzeari dagokionez, nazioz gaindiko lankidetza-testuinguruan
Ikuspegi operatiboagotik, eta helburu estrategiko bakoitza lortzeko, 5 ekintza proposatu dira guztira, eta ekintza horiek, aldi berean, jarduera espezifiko desberdinez osatuta daude.
Aurrekontua, guztira: 1.173.919,5 €
FEDER: 763.047,6 €
Hasiera: 2016ko ekaina
Amaiera: 2019ko ekaina
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org