Hemen zaude

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak klima aldaketari buruzko nazioarteko 50 aditu baino gehiago bildu ditu

  • 18 Feb

2022ko otsailaren 15ean, Jakan (Huesca), Pirinioetako muga-lurraldeetatik (Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Andorra, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitanie) etorritako 50 aditu baino gehiago bildu ziren, aurrez aurre eta online.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak gidatu eta koordinatu du bilera hori, eta dagoeneko zehaztuta dauden ideiak abiarazteko modua landu du. Ideia horiek izango dira 2030. urterako Pirinioetako Klima Aldaketaren Estrategia garatzeko palanka.
Osoko bilkura baten ondoren, lau taldetan banatu ziren bertaratutakoak, lau sistema hauei dagozkienak: klima, erresilienteak diren naturguneak, mendiko ekonomia egokitua edo biztanleria eta lurraldea. Horien barruan, ekintza klimatikoa sustatzeko gai garrantzitsuenak jorratu ziren.
Mugaz gaindiko topaketa honen helburua bazkide bakoitzak sistema bakoitzerako dituen zereginak, produktuak (entregagarriak), rolak eta erantzukizunak definitzea izan da, baina ez da garrantzi gutxiagokoa mendikatearen bi aldeetako erakundeen artean elkarrizketa bat ezartzeko helburua, ekintzak koordinatuko dituen partzuergoa eratzeko.
Elementu horiek guztiak klima-proiektuak prestatzeko oinarria izango dira, eta ekintza horiek gauzatzeko Europako finantzaketa erakartzea izango dute helburu. Finantzaketa posible horietako bat LIFE SIP (Strategic Integrated Projects) proiektu integratua da.
OPCCk LIFE AT (Laguntza Teknikoa) proiektu bat lortu zuen jada, mendi-eremu transnazional eta erresiliente baterantz. Proiektu horren helburua LIFEren hautagaitza integratua prestatzea da.

Archivo

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri