Hemen zaude

Klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldia mendi-eremuetan

  • 11 Apr

Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) eta bere egungo Lehendakaritzak (Euskal Autonomia Erkidegoa) atsegin handiz gonbidatzen zaituzte 2022ko maiatzaren 19an eta 20an Bilboko Jauregian (Euskalduna) egingo den mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldira.
Solasaldi honen helburua OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzak eta INTERREG POCTEFA 14-20 ACCLIMAFOR, FLORAPYR Avance eta ADNPyr programaren 2. ardatzeko proiektuak aurkeztu eta transferitzea da. Emaitza nagusien artean, honako hauek aurkeztuko dira: EPiCC, Pirinioetako lehen estrategia klimatikoa; egokitzapenerako ildo gidari sektorialak; Pirinioetako buletin klimatikoaren bidez behaketan eta kliman egindako azken berrikuntzak, eta herritarren zientzian eta ingurumen-hezkuntzan egindako aurrerapenak. Gainera, Pirinioetako egokitzapen-jardunbide egokiak balorizatzeari buruzko saio bat izango da, eta baita bloke instituzionalago bat, Europako erakundeetako, estatuetako eta eskualdeetako klima-aldaketaren eta mendi-eremuen arloko ordezkariak izango dituena.Eta batez ere! Ez galdu "denboraren joana" dokumentalaren estreinaldia! Honek Pirinioetako glaziarren azkenaldiko bilakaera eta horri lotutako aldaketak ulertzeko beste ikuspegi bat aurkezten du.  .
Mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldiak ekitaldi arrakastatsuen ildoa jarraitu nahi du, 2013ko azaroan Iruñean osptutako Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko 1. Solasaldiari, Biarritzen 2017an egin zen PYRADAPT nazioarteko 2. Topaketari eta 2019an, Jacan ospatutako PYRADAPT nazioarteko 3. Hizketaldiari jarraipena emanez.
Izena ematea doakoa bada ere, formulario honen bidez zuen bertaratzea konfirmatzeko eskatzen dizuegu.

Solasaldiaren ondorio nagusiak OPCCko webgunean argitaratuko dira, OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzen txostenarekin eta jardunaldietako laburpen-dokumentu batekin batera.

 

Behin-behineko programa

 

 

Izen ematea

 

Izena ematea doakoa izango da, baina derrigorrezkoa. Ondoko formularioaren bidez egin daiteke: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd4w62zeRsaSmsPIajnpsABblLRqMtC...

 

Informazio praktikoa

 

Lekua: euskalduna (Bilboko Kongresu Jauregia)
Helbidea: euskalduna Bilbao, Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo, Bizkaia.

 

Nola iritsi?

 

  • Trenez:

Bilbaoko tren geltokia Kongresu Jauregitik 20 minutura dago oinez. Metroz eta tranbiaz ere ibilbide hori egiteko aukera dago.
https://www.adif.es/w/13200-bilbao-abando-

 

 

Nork antolatzen du?

 

OPCC-ADAPYR proiektuaren partzuergoa, ACCLIMAFOR, FLORAPYR eta ADNPir proiektuetako partzuergoekin koordinatuta.

OPCC, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) klima-aldaketaren arloko lurralde-lankidetzarako mugaz gaindiko ekimena da, 2010ean Midi-Pyrenees lehendakaritzarekin abiarazi zena. PLEko eta, beraz, OPCCko kideak Andorrako Printzerria, Frantziako Nouvelle-Aquitaine eta Okzitanie eskualdeak eta Aragoiko, Kataluniako, Euskadiko eta Nafarroako Autonomia Erkidegoak dira.

PLE OPCC ADAPYR proiektuaren kide nagusia da eta beste 11 kide estrategiko ditu, mugaren bi aldeetakoak.
Aula Deiko Estazio Esperimentala - Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Estatu Agentzia (EEAD-CSIC);
Bureau de Recherches Géologiques et Minières (BRGM);
FORESPIR;
Conservatoire botanique pyrénéen agréé Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées;
Pirinioetako Ekologia Institutua - Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluaren Estatuko Agentzia (IPE-CSIC);
Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS);
Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO);
Ingurumenaren Euskal Sozietate Publikoa (IHOBE);
Nafarroako Sozietate Publikoa (NASUVINSA);
Kataluniako Servei Meteorologic (SMC);
Centre d 'estudis de la neu i de la muntanya de l' Institut d 'Estudis Andorrans, (CENMA).
 

OPCC ADAPYR, ACCLIMAFOR, FLORAPYR Avance eta ADN Pir proiektuak % 65ean finantzatzen ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) delakoaren bidez.
OPCC ADAPYR proiektuaren esparruan antolatu da mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldia.

 

 

 

 

Archivo

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri