LIFE-IP NAdapta-CC eta LIFE-SIP PYRENEES 4 CLIMA Europako proiektu integratuak koordinatzeko taldeak joan den asteartean bildu ziren, 2023ko irailaren 5ean, modu birtualean.
Hau izan da klima-aldaketaren arloko helburuak partekatzen dituzten bi proiektuen arteko lehen bilera.
Hitzordura bertaratu ziren Juan Terrádez, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokikoa (OPCC), Joël Dozzi, Nafarroako Ingurumen Kudeaketakoa (GAN-NIK), Itziar Almarcégui, Miguel Ángel González Moreno eta Isaías Bautista, Nafarroako Gobernukoak.
Bileraren helburua bi proiektuen arteko lehen hartu-emana mantentzea izan zen. Alde batetik, LIFE-IP NAdapta-CCren arrakasta-faktoreak aztertu ziren, proiektu integratuen komunikazioan, parte-hartzean eta kudeaketan funtsezko alderdiak bideratzeko abiapuntu gisa. Bestalde, bi proiektuetako langileek berariazko bigarren elkarrizketa bat hitzartu zuten proiektuen arteko sinergiak koordinatzeko eta bilatzeko: LIFE SIP guztien errekerimendua, bereziki egokia PYENEES4CLIMATE proiektuaren kasuan, lurraldeen egokitzapen-estrategiak osatzea helburu duena, bereziki mugaz gaindiko mendigunean.
PYRENEES4CLIMA proiektua Europako LIFE programaren barruan dago, proiektu estrategiko integratuen kategorian (SIP). Klima Aldaketari buruzko Pirinioetako Estrategiaren jarraipena, garapena eta aplikazioa babestera bideratuta dago. Estrategia hori mugaz gaindikoa da, eta Pirinioetako funtsezko sektore guztiak hartzen ditu. Proiektua funtsezkoa izango da IPIren lehen Plan Operatiboa (PO) gauzatzeko. Ia 20 milioi euroko aurrekontuarekin eta 47 bazkiderekin, proiektu honek 2030era arteko mugaz gaindiko Pirinioetako lurraldeko ekintza klimatikoaren ibilbide-orria zehazten du.
LIFE-IP NAdapta-CC klima-aldaketara egokitzeko Europako lehen proiektu integratua da Europar Batasunean. Helburua da klima-aldaketaren aurkako erresilientzia handitzea Nafarroako Foru Komunitatean, sektoreartekotasunaren eta epe luzerako iraunkortasunaren bidez, eta sareetan parte hartuz eta lan eginez, Nafarroako Klima Aldaketari aurre egiteko Ibilbide Orrian (HCCN-KLINa) jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz.
Proiektua 2017an hasi zen, eta 2025era arte iraungo du. 15,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du, hainbat arlotako jarduketekin: monitorizazioa, tokiko ingurunea, ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta lurralde-plangintza, bai eta zeharkako ekintzak eta ekintza horizontalak ere. Bazkidea lau enpresa publikok osatzen dute: NASUVINSA, NILSA, INTIA eta GAN-NIK, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Gobernuko bi departamentu; Osasuna ISPLNren bidez, eta Landa Garapena eta Ingurumena. Azken horretatik, gainera, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak zuzentzen du.
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org