100 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira «ADAPYRrek erantzuten du» webinarrean

Hemen zaude

100 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira «ADAPYRrek erantzuten du» webinarrean

  • 15 Jul

Uztailaren 9an, osteguna, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) webinar bat antolatu zuen KAPB ADAPYR proiektu berria aurkezteko. 100 pertsona baino gehiago bildu ziren, eta proiektuaren bazkide diren entitateetako ordezkari adituen eta publiko orokorraren arteko hartu-emanetan parte hartu zuten.

Gai ugari eztabaidatu ziren, besteak beste, klimaren oraingo eta etorkizuneko klima-aldaketaren eragina, flora, fauna, glaziarrak, natura-hondamendiak eta gai sozioekonomikoak (turismoa, esaterako). Horrez gain, herritarrak mugiarazi behar izatearen premiaren (eta mugiarazteko moduaren) inguruko hausnarketa egin zen, baita ere klima-aldaketaren ondorioen jarraipena ahalik eta eraginkorrena izateko adierazle egokien bilaketari eta proiektuko bazkideek elkarrekin zein ildo beretik lan egiteko moduari buruz.

Hizlarien pedagogiari, erreaktibotasunari eta parte-hartze aktiboari esker, kontu bakoitzari erantzun argi bat ematen zitzaion, eta aldibereko interpretazioa egiten zen frantsesera eta gaztelaniara. Horrela, ekitaldiaren erritmo arinari eutsi zitzaion.

Ordu eta erdiko webinarra amaitzeko, KAPB ADAPYR proiektuaren buruak hitz egin zuen, Eva García Balaguer-rek:

"Pozik gaude ADAPYR proiektuarekin, KAPBren aurreko proiektuetan egindako behaketak betikotzeko egingo dugu lan, erabaki irmo, eguneratu eta arinak hartu ahal izateko. Behaketa elkarrekin egitearen etengabeko lanari eustea da helburua, gure mendiguneari zer gertatzen zaion jakitea eta informazio hori eskura jartzea, erabilera eta sarbidea hobetzen joateko. Proiektuaren arrakasta sarearen araberakoa izango da: bananduta ez dugu ezer lortuko, baina 12 entitate kideok eta 30 bazkideok gure lana partekatu behar dugu klima-aldaketara egokitzeko.. Partzuergo indartsu bat dugu. Jarraitu nahi gaituzten eta proiektu honetan egindako aurrerapen guztien berri izan nahi duten pertsona eta entitate guztiak gonbidatu nahi ditugu

Hemen dago eskuragarri ekitaldiaren laburpen-dokumentua.

Ekitaldiaren grabaketa osoa KAPBren YouTubeko kanalean dago eskuragarri:

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri