Hemen zaude

OPCC-k paisaiaren kudeaketari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko europako mintegi bat antolatu du

  • 03 Jun

MIDMACC proiektuaren esparruan (LIFE programaren bidez kofinantzatua), Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Europa mailako mintegi bat antolatu du; hain zuzen ere, erdi mailako mendian paisaia kudeatzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzkoa. Jardunaldia datorren ekainaren 7an izango da, online. Mintegi publikoa da, eta hemen eman daiteke izena.

Honako hauek izango dira mintegian: MIDMACC proiektuko hizlariak; proiektuko eskualdeetako eta eskualdez gaindiko batzordeetako ordezkariak; OPCCko Batzorde Tekniko eta Aholkulariko ordezkariak, eta Pirinioetako beste mendi-lurralde batzuetako ordezkariak, baita Europako beste mendi-eremu batzuetako ordezkariak ere, hala nola Alpeetakoak, Gargano mendigunekoak (Italia), Piemontekoak (Italia), Prespako parke nazionalekoak (Grezia) eta Dordoinakoak (Frantzia).

Jardunaldian, LIFE MIDMACC proiektuaren transferentzia- eta erreplikagarritasun-plana, Europako lurralde menditsuetatik etorritakoen esperientziak eta azterketa-kasu batzuen emaitzak aurkeztuko dira. Mintegia topagune izango da MIDMACCen gauzatzen ari diren esperientzien transferentzia eta erreplikagarritasuna sustatzeko, bai eta esperientzia horien zati bat erreplikatu nahi duten Europako lurraldeak identifikatzeko ere. Bestalde, lurraldeen arteko trukeari eta sortutako eztabaidari esker, hobeto egokitu ahal izango dira landa-garapeneko politikak mendi-lurraldeetara, eta NPB berriko organo erabakitzaileei helaraziko zaizkie ondorioak.

MIDMACC proiektuaren testuinguruan

Europa hegoaldeko mendi-eremuak oso sentikorrak dira klima-aldaketaren ondorioen aurrean, lehorteen larritasuna eta suteen areagotzea direla eta, besteak beste. Gainera, despopulatzearen eta jarduera sozioekonomikoen murrizketaren efektuak jasaten dituzte, eta, horren ondorioz, «paisaia mosaiko» deritzona pixkanaka murrizten da, eta basa-landaredia handitzen.

Midmacc proiektuak, hain zuzen, basoko eremuen eta nekazaritzarako, basogintzarako eta artzaintzarako eremuen konbinazioan oinarritutako «mosaiko-paisaia» hori lehengoratzeko lan egiten du, horrek lagundu egiten baitu erdi mailako mendiko eremuak klima-aldaketaren eraginetara egokitzen.

Informazio gehiago:

Archivo

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri