Phusicos proiektuaren esparruan, naturan oinarritutako konponbideak aplikatzen ari dira Frantziaren eta Espainiaren arteko mugako bi lekutan: Artousten eta Santa Elenan.
Hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuen, otsailaren 24an –asteazkena-, Pirinioetako Lan Elkarteak Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez gidatzen duen LIFE Laguntza Teknikoko proiektu berria abiatzeko bileran: “LIFE TA-CC PIRINIOAK, klimaren aurrean erresilienteagoa den piriniar mendi-eremu baterantz”.
Lurraren Munduko Egunarekin batera, Montclima proiektuaren bigarren mintegia apirilaren 22an izango da, osteguna, 9:30etik 13:00etara, oso-osorik online. Portugalgo Comunidade Intermunicipal de Região de Leiriak (CIMRL) antolatutako ekitaldi honen gaia honako hau izango da: baso-suteen kudeaketa eta prebentzioa Europako hego-mendebaldean.
Lurraren Munduko Egunarekin batera, 2021eko apirilaren 22an “Baso-suteak SUDOE espazioan kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei” buruzko bigarren nazioarteko mintegia egin zen, Leirian, Portugal. Topaketa Leiria Eskualdeko Udal arteko Komunitateak (CIMRL) hartu zuen, proiektuaren erakunde bazkide gisa.
Erresilientzia, kalteberatasuna eta egokitzapena dira orain dela hamarkada bat arte gutxi aipatzen ziren termino batzuk, azken urteetan gako-hitz gisa hedatu direnak ingurumenari eta klima-aldaketari buruzko europar foroetan.Gisa berean, orain dela pare bat urtetik hona bada ingurumenaren sektorean lan egiten duten pertsonen artean maiz errepikatzen den termino bat: naturan oinarrituta