Hemen zaude

AGOTZENEA. Ekohezkuntzako espazioa. Proiektu integral jasangarriak.
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Etorkizuneko klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Energia
Baliabide hidrikoak
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Azpiegiturak, baliabide hidrikoen kudeaketa, hirikoa
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2017 - 06/01/2021
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Grey o infraestructurales
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Uholdeak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Agotzenea ekohezkuntza proiektu bat da. Haren ardatz nagusia ekimena erakusteko gune bat da, den-dena bioeraikuntza arloko irizpideekin eta teknikekin bat eraikia. Eraikinak bere inguruko materialak eta baliabide naturalak baliatzen ditu. Bere energia sortu, euri-urak bildu eta berraprobetxatzen ditu, ur grisak araztu eta elikagaiak era jasangarrian sortzen ditu. Gainera, guztiz egokitzen da kokatuta dagoen ingurunera: malda, orientazioa eta klima-kondizioak. Ingurunearekin eta komunitatearekin elkarreragiten duen leku bat da.
Agotzeneak publiko guztientzako esperientziak sortu nahi ditu, gizartea kontzientziatu ahal izateko bere buruarekin eta inguruko ingurunearekin modu jasangarrian eta osasungarrian bizitzeak duen garrantziaz. Ingurunera eta klima-kondizioetara egokitutako azpiegitura baten adibide bizia da, baliabide natural erabilgarrien kudeaketa jasangarri, neurgarri eta erreplikagarria duena.

Erronkak: 

» Erreferentziazko proiektua da, beste administrazio batzuek birgaitze-metodologia hori erreplika dezaten, komunitatean integratutako prozesuen bidez eta bioeraikuntzaren eta ekonomia zirkularraren irizpideetan oinarrituta. 
» Ikasteko eta turismorako aukera bat, Agotzeneako esperientzia bizi nahi duten pertsona guztientzat. 
» Lankidetzak sendotzea eta lankidetza publiko-pribatuetan sakontzea, bai eta pertsonen prestakuntzan ere, bioeraikuntzaren esparruko lan-munduan sar daitezen.

Helburuak: 

» Eredu erreal bat sortzea, jendea bizi den partzelen kudeaketa jasangarriaren barruan.
» Pertsonak bioeraikuntzako tekniketan prestatzea. 
» Gizartea baliabide naturalen erabilera jasangarriaren inguruan kontzientziatzea.
» Bioeraikuntzari lotutako ekintzailetza- eta etxebizitza-proiektuak sustatzea.
» Energia pasibo eta berriztagarrien sistema bat martxan dagoela ikusi eta ulertzeko aukera eskaintzea. Sistema horrek fotovoltaikoa, eguzki-energia pasiboa, eguzki-energia termikoa eta biomasa konbinatzen ditu, eraikin batean energia eta erosotasuna sortzeko.

 

Soluzioak: 

» 250 ikasleri bioeraikuntzako tekniken inguruan emandako 15 prestakuntza, eta 50 ekintza, hala nola hitzaldi eta bisita tekniko gidatuak, gizartea natura-baliabideen erabilera jasangarriaz kontzientziatzeko. 
» Eraikin nagusia eraikitzea, «show room» kontzeptuan oinarrituta, eraikuntza-sistema eta kontzeptu desberdinak azaltzea ahalbidetzen duena (isolamendua eta inertzia, besteak beste). 
» 40 m2-ko 3 etxola eraikitzea, jardunbide egokien esperientzia turistikoei lotutako irizpide bioklimatikoekin. 
» Nafarroan bioeraikuntzarekin lotutako ekintzailetza-proiektuak eta etxebizitza publiko eta pribatuak sustatzeko 40 aholku-emate. 
» Pirinioetako Planari egindako ekarpena: aholkularitza teknikoa eta eraikin publikoak birgaitzeko prozesu pilotu baten koordinazioa, bioeraikuntza-irizpideetan oinarrituta, gazteek egina eta gazteei zuzendua, alokairu sozialera bideratua mentoring motako metodologia baten bidez. 

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
Prestakuntza
hezkuntza-esperientziak
bioeraikuntza
nekazaritza organikoa
baso-kudeaketa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Nafarroa
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Cederna Garalur, Fiare Banca Populare, Elkargi

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

NEZ (Nafarroako Enplegu Zerbitzua), CENIFER (Energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren arloko erreferentziazko zentro nazionala), Donibane Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, Okambuva s. coop. (Valentzia), IEB (Instituto Español de Baubioligie), RCP (Red de construcción con Paja), Straw Natur coop. (Austria), ALKI (Frantzia), Miga arquitectura (Extremadura), ACIMUT, Escuela los Guindales (Málaga), TERRA-PAZ (Txile), eta material naturalak hornitzen dituzten zenbait enpresa.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: 
Proiektuaren hasieratik bioeraikuntzaren alorreko dibulgazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-izaera izatea: ideien laborategi bat eta topalekua. 
Faktore mugatzaileak: 
» Agotzenea pentsatu eta errealitate bihurtzen duten pertsonek ez dute, berez, prestakuntza formalik bioeraikuntzan (besteak beste, ez dagoelako). Ez dira arkitektoak, baina bidelagun asko dituzte ikasteko. 
» Administrazioari dagokionez, proiektua hasteko baimenak izatea prozesu luzea, garestia eta frustragarria da batzuetan. 
» Bankuek ez zieten finantzaketarik ematen, eta, batzuetan, proiektuaren berrikuntzak ziurgabetasuna zekarren, eta arrisku-departamentuek ez zituzten egingarritzat jotzen. Hala ere, FIARE banku etikoari, ELKARGI elkar bermatzeko sozietateari eta CEDERNA GARALUR enpresaren kudeaketaren bidez jasotako LEADER funtsei esker, beharrezko finantzaketa lortu zuten.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Inbertsioa guztira: 450.000 (gastua materialetan soilik egin da, kooperatibak bere gain hartu baitu eskulana). Gauzatutako inbertsioaren ehunekoa guztizkoarekiko: % 82 (urteko banakapena: 1. urtea, 230.000 €; 2. urtea, 100.000 €; 3. urtea, 80.000 €; 4. urtea, 40.000 €). 
Finantzaketa: Propioa: % 15. Kanpoko iturria: Fiare Banca Ética (% 80, aurreratua); horietatik, 65.000 € Europako funtsei dagozkie, eta 16.000 €, Nafarroako Gobernuak kooperatibetan inbertitzeko ematen dituen laguntzei.

Alderdi legalak: 

Ez, dokumentu bakar batean ere ez.  Bai, aipatzen da SITNAn 

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2017 -  06/01/2021 (4 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Urtzi Arrieta Puñal eta Ander Magallón Lusarreta (Etxeko Sozietate Mikrokooperatiboa)
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri