Hemen zaude

Agropastoralisme Côte Vermeille: abeltzaintzaren, mahastizaintzaren eta oliogintzaren arteko osagarritasunean oinarritutako kudeaketa agroekologikoa.
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Baliabide hidrikoak
EBko politika sektoreak: 
nekazaritza
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2015-2018
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Côte Vermeilleko bederatzi nekazarik abeltzaintzaren, mahastizaintzaren eta oliogintzaren arteko osagarritasunean oinarritutako proiektu agroekologiko berria jarri dute martxan. Beren ustiategien errentagarritasun ekonomikoa hobetzeko, ingurumena errespetatzen duen ekoizpen-sistema berria garatzen ari dira, abeltzaintza estentsiboaren onurak eta Frantziako ekialdeko Pirinioetan ohikoak diren mahatsondo eta olibondo laborantzaren beharrak uztartzen dituena.

Erronkak: 

Nekazari eta abeltzain talde horrek asmo handiko erronka bati egin behar dio aurre: jarduera ekonomikoen ingurumen eraginak murriztea kudeaketa-eredua aldatuz, aprobetxamendu ez hain intentsiboan oinarrituta eta abeltzaintza-jardueraren produktuak eta nekazaritza-jarduerak eskatzen dituen intsumoak konbinatzen dituen kudeaketa zirkularra integratuta. Horren ondorioz, baliabide hidrikoak eta lurzoruak zaintzen dira, ongarri kimikoak murrizteari esker, eta, horrez gain, suteen aurkako borroka, ustiategien hobekuntza ekonomikoa edo inguruko turismo-jarduerarako funtsezkoak diren paisaia tradizionalak babesten dira.

Helburuak: 

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:
- artzaintza-estrategia berriak indarrean jartzea, olibondoetako eta mahastietako larreak kudeatzeko eta balioesteko.
- ezagutza eta emaitzak beste nekazari batzuei transferitzeko erreferentzia teknikoak sortzea.
- nekazaritzako ustiategien errentagarritasun ekonomikoa hobetzea.
- nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueraren ingurumen eraginak murriztea.
- mahastizaintzako eta ardogintzako paisaiak zaintzea, tokiko egitura ekonomikoaren funtsezko pieza baitira.
- nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erakargarritasuna handitzea gazteen artean.
- lugorriaren azalera eta horrekin erlazionatutako sute-arriskua murriztea.
- tokiko nortasun handiko nekazaritzako produktuak sortzea eta balioztatzea, eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatzea.
- turismo iraunkorra sustatzea lurraldean.

Soluzioak: 

Proiektuan parte hartzen duten 9 nekazariek ekintza hauek gauzatu dituzte:
- mahatsondo eta olibondo laboreen gaineko artzaintza selektiboa.
- belarkien produkzioaren egoeraren jarraipena probako lur-sailetan.
- inplikatutako nekazarien eta abeltzainen arteko harremanetarako sarea sortzea.
- proiektuak produktuei balio erantsia emateko dituen onurak zabaltzea, abeltzaintzatik datozen produktuei batez ere.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori gehien  bat beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, baina klimaren aldaketara egokitzeari dagokionez kontuan hartzekoa da.

Hitz-gakoak: 
Osagarritasuna
mahastiak
olibondoak
abeltzaintza
Còte Vermeille
kudeaketa agroekologikoa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Okzitania
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Local
Parte hartzen duten erakundeak: 

Groupement Pastoral de Côte Vermeille, GDA du Cru Banyuls et des Albéres, Chambre d’Agriculture des Pyrénées Orientales, Chambre d’agriculture P. Orientales, Syndicat de cru Côte Vermeille, Lycées agricoles de Rivesaltes et de Toulouse-Auzeville, Institut national d'études supérieures agronomiques de Montpellier SupAgro, Centre d’écologie fonctionnelle et évolutive (CEFE) – CNRS, Université Paul Valéry Montpellier, Bartzelonako Unibertsitatea, Association française de pastoralisme - Groupement pastoral des Pyrénées-Orientales, CIVAM Bio des Pyrénées-Orientales, Communauté de communes Albères - Côte Vermeille, Conseil départemental des P. Orientales, Pays Pyrénées-Méditerranée.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Proiektua Groupement Pastoral de Côte Vermeille izenekoak bultzatzen du, GDA du Cru Banyuls et des Albéres eta Chambre d’Agriculture des Pyrénées Orientales izenekoen laguntzarekin, eta bazkide diren hauekin: Chambre d’agriculture P. Orientales, Syndicat de cru Côte Vermeille, Lycées agricoles de Rivesaltes et de Toulouse-Auzeville, Institut national d'études supérieures agronomiques de Montpellier SupAgro, Centre d’écologie fonctionnelle et évolutive (CEFE) – CNRS, Université Paul Valéry Montpellier, Bartzelonako Unibertsitatea, Association française de pastoralisme - Groupement pastoral des Pyrénées-Orientales, CIVAM Bio des Pyrénées-Orientales, Communauté de communes Albères - Côte Vermeille, Conseil départemental des P. Orientales, Pays Pyrénées-Méditerranée.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: proiektuaren helburuak argiak eta zehatzak izan dira hasieratik, eta horrek lorpena erraztu du; lurraldeko funtsezko eragile guztien parte-hartze aktiboa; emaitzen ebaluaziorako jarraipen zehatza; bazkide parte-hartzaile kopuru handia.

Mugatzaileak: artalde transhumanteentzako harrera eta kudeaketa lekuen eskasia; tartean dauden artaldeen tamainarako elikadura-baliabide mugatuak; bildutako informazio kantitate handia xehetasunez aztertzeko denbora gutxi.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Oraindik garatu gabea.

Alderdi legalak: 

CASDAR Agro-écologie GIEE deialdiak finantzatzen du proiektua, Conseil Genéral des Pyrénées Orientales erakundearen laguntza osagarriarekin. Gainera, Chambre d 'Agriculture eta tokiko Groupement de Développement Agricole erakundeen helburuetan integratzen da.

Erreferentziazko informazioa: 

2015-2018 (10 urte - gauzatzen)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri