Kondizio biogeoklimatikoek eta unaden kudeaketa motak eragina dute pinudietako mantenugaien zirkulazioan. Pinudiak hazteko etorkizuneko ereduei dagokienez, klima-aldaketak sortzen duen ziurgabetasuna gutxitu egin daiteke prozesu ekologikoak eta baso-kudeaketako estrategien ondorioak simulatzen dituzten ereduak erabilita.
Azterlan honek eredu horiek aztertzen ditu, pinudien bariazioa ulertzeko, prezipitazioaren, ebapotranspirazioaren eta zur-erauzketaren intentsifikazioaren arabera; izan ere, alderdi horiek mantenugaien eskuragarritasunean eragin dezake. Ikerketak kudeaketa modu ugari proposatzen ditu (espazioaren testuinguruan), Nafarroako basogintza klima-aldaketara egokitzeko.
Bi unadatan egindako ikerketen emaitza nagusiak deskribatzen dira: unada bat Aurrepirinioan dago (Aizpurgi) eta bestea, klima aldaketaren bi agertokitan (A2: larria, B2: moderatua).
» Mantenugaien zikloari buruzko azterketa.
» Hazkundean eta produktibitatean duen eraginari buruzko azterketa.
» Prozesu ekologikoen modelizazioa eta simulazioa.
» Baso-kudeaketarako gomendioak.
» Prozesu ekologikoak eta baso-kudeaketaren ondorioak simulatzea ahalbidetzen duten ereduak erabiltzea.
» Unadak hazteko etorkizuneko pautei buruzko ziurgabetasuna murriztea.
» Nafarroako basogintza klima-aldaketara eta joera sozioekonomiko eta baso-kudeaketako joera berrietara egokitzen laguntzea.
Mediterraneoagoak diren unadetan, Aizpurgin adibidez, klima-aldaketak estres hidrikoaren igoeran dituen ondorioek haien produktibitatea gutxituko dute. Kasu horretan, prebentziozko soilketa izan daiteke zuhaitz batzuen eta besteen arteko lehiakortasuna gutxitzeko tresna. Hala ere, soiltzeak orbela berotu eta lehortzea ere eragiten du; hori dela eta, deskonposatzaileen jarduera gutxitzen da eta, ondorioz, mantenugaien zirkulazioa mantsotu. Beraz, garrantzitsua da itzala mantentzea, bai eta oihanpearen zati bat ere.
Beste aukera bat baso mistoen aldeko apustua egitea litzateke. Baso mistoen hedapena modu pasiboan ari da gertatzen, landa-eremuak jendez hustearen ondorioz baso-jarduera murriztu delako.
Gardeko pinudiaren kasuan, klima-aldaketak ez du hain eragin negatiborik izango; izan ere, tenperaturen igoerak hazkunde aldi luzeagoa ekarriko du zuhaitzentzat eta lehortea ez da hain larria izango.
Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Departamentua
Langileak (pertsona kopurua, prestakuntza eta dedikazioaren ehunekoa):
Nafarroako Pirinioetako basoak aztertzen diharduen NUPeko Ekologia eta Ingurumen taldea osatzen dute doktoregoa duten bost lagunek
eta masterra duten bi lagunek.
Erabilitako bitartekoak:
NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan eskuragarri daudenak (lur orotako ibilgailua, ekologia-laborategia, ekipo informatikoak, FORECAST modelizazio-softwarea eta estatistikoa).
Pinuen hazkundearen simulagailua (FORECAST-Climate) ez da eredu espazial bat (ez du kontuan hartzen zuhaitzek espazioan duten kokapena), baina deterministikoa da (ereduaren erabiltzaileak deskribatzen ditu guztiak; ez du ausazko gertaerarik sorrarazten). Bestalde, egindako modelizazioa pinuarena da soilik, masa mistoen presentziarik gabe.
Inbertsioa guztira: 105.300,00 euro
Gauzatutako inbertsioaren %, guztizkoarekiko: % 100
Urteko banakapena: 1. urtea: 2013 (% 40) - 2. urtea 2014 (% 30) - 3. urtea 2015 (% 30).
Finantzaketa:
Propioa (%): % 0
Kanpoko iturria: % 100, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, AGL2012-33465 erreferentziako proiektua
Ez du plangintza-tresnarik
01/01/2013 - 12/31/2015 (2 urte - Amaitua)
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org