Hemen zaude

Klimaren Aldaketaren Aurkako Areatzako Udal Programa 2010-2015
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Basoak
Etorkizuneko klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Energia
Fauna
Landaredia
Baliabide hidrikoak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
Basoa, bioaniztasuna, hirikoa, osasuna
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2010-2015
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Tokiko korporazioek oso zeregin garrantzitsua dute klimaren aldaketaren ondorioak arintzen, eta baita klimaren aldaketara egokitzeko erantzukizun zuzena ere. Areatzako udalerriak urteak daramatza klimaren aldaketari aurre egiteko tokiko estrategia definitzearen alde egiten, berotegi-efektuko gasen isurketek duten goranzko joera iraultzeko eta haien eraginetarako prest egoteko. Landa-mundua ingurumena errespetatzen duten lurralde-eredu erresiliente berriak definitzeko funtsezko eragilea izatearen adibide argia da.

Erronkak: 

Areatzan klimaren aldaketak udalerri mailako sektoreetan dituen ondorioen azterketa eta diagnostikoa egin da, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sareko (Udalsarea 21) beste udalerri batzuekin batera.
Lurralde-ikuspegia eta ikuspegi sozioekonomikoa abiapuntu hartuta, Areatzako udalerrian klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko programa bat garatzeak GEI isurien gehikuntzari aurre egin gura dio. 2010 eta 2015 artean %17 baino gehiago isurtzea aurreikusi da (2006ko datuekin alderatuta), %7 baino zertxobait gehiago murriztuz programa horren ekintza-aldian.
Arintzeko neurriez gain, klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko estrategian sektore sozioekonomikoetara egokitzeko neurriak sartzen dira toki mailan. 

Helburuak: 

Hauek dira ekimen honen helburu nagusiak:
- hirien garapen iraunkorra ziurtatzea, eskualdeko klimaren aldaketaren testuingurura eta testuinguru globalera egokituta.
- berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten lagunduko duten mugikortasun modu iraunkorragoak sustatzea.
- natura-ondarea, paisaiaren aldetik dituen balioak eta bioaniztasuna zaintzea, lurraldea erresilienteagoa izan dadin.
- udal baliabide naturalen erabilera eta kontsumoa optimizatzea: ura, lurzorua eta hondakinen kudeaketa eraginkorra.
- udalaren energia-eraginkortasuna hobetzea.
- tokiko biztanleen sentsibilizazioa sustatzea klimaren aldaketa egokitzeari eta arintzeari dagokionez, eta baita Programaren definizioan eta betearazpenean modu aktiboan parte har dezaten ere.

Soluzioak: 

Udal-programak klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko ekintzak garatu ditu; horien artean, egokitzapenari dagokionez hauek nabarmentzen dira:
- Udalaren esku dauden mendi publikoetan baso-espezieen dibertsifikazioa areagotzea.
- Udalaren esku dauden lurrak espezie autoktonoekin basoberritzea.
- Berdeguneetan eta lorategietan espezie autoktonoak erabiltzea eta espezie inbaditzaileen agerpenaren jarraipena eta kontrola egitea.
- Udal mailako karbono-hustubideen inbentarioa egitea: atxikitako karbonoaren ebaluazioa eta lurzoruaren erabilera-aldaketak.
- Saneamenduko eta ur-hornidurako azpiegiturak hobetzea, erabilera optimizatzeko eta ur-kontsumoaren jarraipena egiteko, modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko.
- Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egitea.
- Udaleko Larrialdietarako Plana egitea, klimaren gorabeheren aurrean jarduteko protokoloak jasoko dituena.
- Mugikortasun Iraunkorreko Plana garatzea.
- Energia Jasangarrirako Ekintza Plana garatzea.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin

Hitz-gakoak: 
Udal programa
mugikortasun iraunkorra
energia
arintzea
baso-kudeaketa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Local
Parte hartzen duten erakundeak: 

Areatzako Udala, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea (Udalsarea 21).

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Programa gauzatzeko eta garatzeko, herritarrek parte hartzeko prozesuak egin dira, Udaleko Tokiko Ekintza Plana (2012) egitean jada sortutako partaidetza-egituretan oinarrituta.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez dago barne.

Alderdi legalak: 

Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sareak (Udalsarea 21) EAEko udalerrietan klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko tokiko estrategiak garatzeko jarraibide komunak ezartzeko abian jarritako AUZOLAN 21 Programaren barruan dago udal-programa honen garapena. Beste bost udalerrik ere garatu dituzte era horretako programak: Amurriok, Balmasedak, Durangok, Legazpik eta Tolosak.

Erreferentziazko informazioa: 

2010-2015 (5 urte - amaituta, berritze-prozesuan)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri