Hemen zaude

Life+ SUBER. Klimaren aldaketara egokitzeko neurriak Quercus Suber-en kudeaketan
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Fauna
Landaredia
Arrisku naturalak eta biztanleak
EBko politika sektoreak: 
Nekazaritza eta basogintza
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2014-2018
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Quercus suber-ez osatutako artelatz-basoak klimaren aldaketaren ondorioekiko sentsibleak diren ekosistema bereziak dira. Mediterraneoko eragina duen Pirinioetako eremuan zaintzeko, Life+ SUBER proiektua jarri dute martxan.

Formazio horien urrakortasuna hobeto ezagutzeaz gain, masa horien baso kudeaketa hobetu nahi da, erresilienteagoak izan daitezen eta haien produktibitatea eta bideragarritasun ekonomikoa hobetzeko.

Erronkak: 

Asmo handiko proiektu honek aurrean duen erronka nagusia artelatz basoaren eta hari lotutako balio-katearen egungo funtzioei eustea da, etorkizunean asalduren lehortasun, maiztasun eta intentsitate handiagoari aurre egiteko gai izango diren basoak sortzea ahalbidetuko duten basoa kudeatzeko modu berrien bitartez. Horretarako, "egokitzapenerako basogintza" proposatzen da, eta horrek kudeatzaileen eta baso-jabeen esku-hartze aktiboa eskatzen du.

Helburuak: 

Hauek dira proiektu honen helburuak:
- klimaren aldaketaren aurrean, artelatz-basoen erresistentzia eta erresilientzia areagotzea.
- mediterraneoko artelatz-basoaren balio-katea mantentzea eta indartzea, etorkizunean haren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko.
- basoaren kudeatzaileak eta jabeak basoaren kudeaketa berritzailean inplikatzea, "egokitzeko basogintzan" oinarriturik.

Proiektua Katalunian garatzen da; Pirinioen testuinguruan, jabetza pribatuko 5 finkaren gainean, Alt Empordá eremuan (Dargus, Agullana eta Capmany udalerriak), 27,6 ha-ko azalera osoan.

Soluzioak: 

Life+ SUBER proiektuak "egokitzeko basogintzako" jarduerak eramaten ditu aurrera Kataluniako lurraldeko hainbat artelatz-basotan:
- kudeaketa-eredu berritzaileak inplementatzea, artelatz-basoen bizitasuna hobetzeko eta kortxoaren ekoizpenaren bizitasuna hobetzeko 16 unadatan (64 ha).
- baso-sute handiak prebenitzeko teknika berriak paisaia-eskalan, 8 unadatan (32 ha).
- 4 unadatan (12 ha) degradatutako artelatz-basoak leheneratzea.
- habitataren kalitatea eta bioaniztasuna kontserbatzeko funtzioa hobetzeko ekintzak, unada guztietan egokitzeko zeharkako neurri gisa.
- coraebus undatus izurritearen kontrol biorrazionala ezartzea, eskala errealean, 15 unadatan (120 ha).
- kudeaketarako tresnak prestatzea, klimaren aldaketarako egokitzapen hori Kataluniako kortxoaren azpisektorearen baso-politikan eta araudian integratzeko (3 urrakortasun-eredu, aldatu beharreko alderdi arautzaileen memorandum 1, klimaren aldaketara egokitzeko gomendio teknikoen gida 1).
- proiektua jakinarazteko ekintzak (web-ataria, SIG aplikazioa, jardunaldi teknikoak).

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
Egokitzeko basogintza
basoaren kudeaketa
Quercus suber
LIFE+
Alt Empordá
basoko suteak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldeen artekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Consorci Forestal de Catalunya, Centre Tecnològic Forestal de Catalunya, Forestal Catalana S.A., Amorim Florestal S.A. (Portugal), Centre de la Propietat Forestal, Diputació de Barcelona, Institut Català del Suro.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Hauek dira proiektu honen bazkide sustatzaileak: Consorci Forestal de Catalunya, Centre Tecnològic Forestal de Catalunya, Forestal Catalana S.A., Amorim Florestal S.A. (Portugal), Centre de la Propiedad Forestal, Bartzelonako Diputazioa eta Institut Català del Suro. Gainera, lagin-unadetako baso-jabeekin batera egiten da lan.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: espazioaren (228 ha) eta eragileen (350) irismen handia lortu da; ezagutza eskala iberikora transferitzeko tresna erabilgarriak sortu dira; administrazio publikoak eta basoen jabeak proiektuaren bazkide gisa; kortxoaren sektorearen balio-katearen potentzialtasunean lagundu da.

Mugatzaileak: basoen politikan eta plangintzan egokitzapen-neurri gutxi ezartzea; kortxoaren sektoreak Europan duen pisu ekonomikoa galtzea; soilik epe luzera azter daitezkeen egokitzapen-neurri pilotuen emaitzak.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuak 1.097.039 euroko aurrekontua du guztira, eta horietatik 547.337€ EBren LIFE+ programak ematen ditu, eta gainerakoa Bartzelonako Diputació eta Institut Català del Suro bazkideetatik dator.

Alderdi legalak: 

Proiektua Europako Batzordearen LIFE+ deialdiaren barruan dago, EBko lehentasunezko habitatak kontserbatzeko helburuetan eta lurreko ekosistemak klimaren aldaketara egokitzen lagunduz.

Erreferentziazko informazioa: 

2014-2018 (4 urte - gauzatzen)

Reference information

Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri