Hemen zaude

LINDUS-2
Gaikako sektoreak: 
Iraganeko eta egungo klima
EBko politika sektoreak: 
Biodibertsitatea
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2016 - 12/31/2018
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Kalkulatzen da Europako hegazti migratzaileen % 90ek urtero Pirinioak zeharkatzen dituztela. Hori dela eta, Lindus-2 proiektuak bereziki landu du hegazti migratzaileen zenbaketaren sistematizazioa, eta horrek, era berean, ahalbidetzen du klima-aldaketari buruzko ezagutzaren adierazle gisa duten eginkizun handian sakontzea. Horrez gain, ingurumen-boluntarioen taldeen garapena ahalbidetu du, hegazti migratzaileen azterketan duten inplikazioa gero eta handiagoa baita urtaroz urtaro. Azkenik, ornitologiaren inguruan dagoen interes gero eta handiagoak lagundu egiten du kalitatezko ekoturismo baten eremuan, zeinak Pirinioetako herrien garapena eta ekonomia inplikatzen eta bultzatzen baitu.

Erronkak: 

Hegaztiak lau puntu estrategikotan (Lindus, Organbidexka, Portalet eta Somport) identifikatzeko eta zenbatzeko lanaz gain, Lindus-2 proiektuak berekin dakar, halaber, gizarte-sentsibilizazioa, ekoboluntarioen parte-hartzearen bidez eta migrazioa aztertzeko mugaz gaindiko zentro iraunkor baten gaikuntzaren bidez garatzen dena. Era berean, proiektuaren helburua da Lindus lurraldean hegaztiak begiztatzearekin lotutako ekoturismoa sustatzea eta inguruko natura- eta kultura-ondareari balioa ematea. Bestalde, saguzarren migrazioaren azterketa bat egiten du, eta jarduera horren barnean sartzen da infragorri termikoarekin grabatzea eta urteko txostenak egitea. 

Helburuak: 

LINDUS-2 proiektuaren helburu nagusia Pirinioetako mugan biodibertsitaterako, ingurumen-hezkuntzarako eta ekoturismorako Mugaz gaindiko Programa Integrala (PIT) garatzea da, migrazioen azterketan eta boluntariotzako eta ingurumen-prestakuntzako programa batean oinarrituta. Programa horren emaitzak onuragarriak izanen dira komunitate zientifikoarentzat, ingurumen-arloko adituentzat, herritarrentzat eta ikasleentzat, bai eta lurraldeko eragileentzat ere –hala nola udalentzat eta tokiko turismo sektorearentzat Pirinio Atlantikoetako eremuan–.

Soluzioak: 

Hauek dira proiektuaren esparruan garatutako ekintza nagusiak:
» Migrazioak aztertzeko mugaz gaindiko programa martxan jartzea, hegaztiei behatzeko kanpainaren bidez, urteroko txostenak egitea, saguzarren migrazioa aztertzea (infragorri termikoarekin grabatzea).
» Ingurumenaren prestakuntzarako eta hezkuntzarako mugaz gaindiko programa bat abian jartzea, hauen bidez: boluntariotza-programa, boluntarioen prestakuntza teknikoa, tokiko biztanleen eta bisitarien ingurumen-prestakuntza, ikasleen arteko ingurumen-hezkuntza eta proiektuaren jarduera zientifikoari eta lurraldeko natura-ondareari buruzko ingurumen-prestakuntza, Udako Unibertsitateen bidez Auritz-Burgueten.
» Auritz-Burguete inguruan ekoturismoko estrategia integratua garatzea eta tokiko eragileak (tokiko politikariak, ostalaritza-zerbitzuak…) prestatzeko eta informatzeko jarduerak egitea.
» Proiektua hainbat mailatan ezagutaraztea eta sustatzea. 
Hegazti migratzaileei buruzko emaitza eguneratuak:
https://www.trektellen.nl /

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
Hegazti migratzaileak
klima-aldaketaren egokitzapenaren adierazlea
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Nafarroa
Akitania berria/Nouvelle Aquitanie
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Lurraldeen artekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

LINDUS proiektua erakunde hauek garatu dute: Auritz-Burgueteko Udala (Nafarroa), Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoa, Sociedad Española de Ornitología (SEO) eta Ligue Pour la Protection des Oiseaux - Association Locale Aquitaine (LPO). 

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Gobernua, GKEak, enpresa publikoak, udalak eta enpresa pribatuak.
workshopak, partzuergoaren bilerak, inkestak.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak:
» Zenbatutako hegaztien kopurua.
» Inplikatutako pertsonen kopurua.
Porrota:
» Mugaz gaindiko koordinazioa
» Emaitzen transferentzia
Adierazi behar da, modu subjektiboan, zenbatutako hegaztien kopurua ez dela arrakasta- edo porrot-irizpidea, prozesu moldagarriaren adierazlea baizik. Arrakastaren irizpidea adierazlearen jarraitutasuna da.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

LINDUS-2 proiektuaren & 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. 
Nafarroako aurrekontua: 356.181,30 €
Nafarroako Gobernuaren diru-ekarpena: 124.663€
FEDER-en diru-ekarpena: 231.518,30 €

Alderdi legalak: 

Ez dago plan nazionalik.
Lantzen ari da Ingurumen Hezkuntzarako Pirinioetako Estrategia.
Dena POCTEFAren finantzaketaren pean garatu da.
Gaur egun, 2019-2022 aldian, POCTEFAren beste proiektu baten(NaturClima) baterako finantzaketaren pean jarraitzen du. 

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2016 - 12/31/2018 (2 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Carlos Astrain
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri