Hemen zaude

Urdaibai Biosfera Erreserbaren zatia den Oka ibaiaren goi-estuarioa leheneratzea
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
Fauna
Landaredia
Baliabide hidrikoak
EBko politika sektoreak: 
biodibertsitatea, arriskuak gutxitzea, baliabide hidrikoen kudeaketa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2010 - 05/05/2021
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Uholdeak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Klima-aldaketak Oka ibaiaren bokalearen gaineko presioa areagotuko du, eta inguru hori Urdaibai Biosfera Erreserbaren (Bizkaiko kostaldea, EAE) barruan dagoen balio ekologiko handiko eremua da. Tenperaturen igoerak, urteko prezipitazioen jaitsierak eta muturreko euri-gertaeren maiztasunak erregimen hidrikoei eraginen diete, bai eta arroaren higadurari eta estuarioaren inguruko sedimentu esekien fluxuari ere eta, era berean, itsasertzeko ubideak buxatzeko arriskua areagotuko du. Horren ondorioz, itsasoaren maila handitzeak hondartzaren marearteko eta itsasoaz gaindiko zonaren higadura eragin dezake, zenbait eremutan jada gertatu den bezala, eta, era berean, estuarioko paduren higadura ere. Hori dela eta, Oka ibaiaren goi-estuarioa leheneratzearen helburu da haren egokitzapen-ahalmena hobetzea, lehendik zeuden padurak berreskuratzeko.

Erronkak: 

«Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategian» bildutako klima-aldaketaren proiekzioen arabera, tenperatura minimoak 1º- 3º igoko dira 2100ean, eta, urte horretarako, prezipitazioaren jaitsiera bat aurreikusten da, -% 10etik -% 30era bitartekoa. Ondorioz, 2100. urterako, itsas maila 29 eta 49 cm artean igoko dela kalkulatzen da, eta horrek are gehiago handituko du erreserbako itsasadarrean uholdeak izateko arriskua. Horrez gain, itsas ekaitzen intentsitatea eta maiztasuna gehitu behar dira, horiek eragiten baitute hondartzaren marearteko zona eta zona supralitorala higatzea. 
Hortaz, datozen 50 urteetan Oka ibaiaren estuarioa birnaturalizatzeko lanean jarraitu beharko da, gaur egun estuarioaren hedadura mugatzen duten oztopo artifizialak kentzea eta padurak leheneratzea barne.

Helburuak: 

Oka ibaiaren goi-estuarioan inplementatutako ekintzen helburu nagusiak honako hauek dira: 
» Estuarioetako ekosistemek klima-aldaketaren inpaktuen –hala nola itsas mailaren igoera eta erregimen hidrikoaren aldaketak– aurrean duten erresilientzia hobetzea. 
» Tokiko biodibertsitatea handitzea, ekosistemaren funtzionaltasunaren zati bat berreskuratzeari esker. 
» Urdaibai Biosfera Erreserbako espazio naturalaren erabilera publiko jasangarria areagotzea.

Soluzioak: 

» Leheneratze-jarduerak, lehendik zegoen urtegia berreskuratzeko, Barrutibaso eremuko –goiko estuarioaren zatia– uholde iraunkorra barne. 
» Oka ibaiaren beheko zatiko jatorrizko marearteko ibilguaren zati baten funtzionaltasuna berreskuratzea. 
» Dike batzuk eta beste oztopo artifizial batzuk kendu dira estuarioaren birnaturalizazioa hobetzeko. 
» Lubetak eraikitzea, etorkizunean marearteko eremu bihurtuko diren urmaelak sortzeko. 
» Padurak leheneratzea, itsas maila handitzearen ondorioak murrizteko, eta anfibioen eta hegaztien hainbat espezieri habitat berriak eman eta haien egokitzeko gaitasuna hobetzeko. 
» 14 km-ko bide-sare bat eta oinezkoentzako eta bizikletentzako zubi bat eraikitzea, ondoko udalerriak eta Oka ibaiaren estuarioa lotuko dituena. 
» Ingurumen-hezkuntzako tresnak garatzea. 
» Espezie inbaditzaileak desagerraraztea 700 hektareako eremuan. 

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
Biosferaren erreserba
Oka ibaia
Urdaibai
leheneratze ekologikoa
jardun ekologikoa
estuarioa
padura
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Hirigintza eta Etxebizitza Saila eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Oka ibaiaren goi-estuarioa leheneratzeko proiektuak barne hartzen zituen zenbait bilera egitea zenbait interes-talderekin, hala nola inguruko udalerriekin, jabeekin eta ingurumen-elkarteekin. Alderdi interesdunek parte hartzea, helburu komunak ezartzeko. Horrez gainera, gizarte zibilarekin informazio-hitzaldiak egin dira udaletan, eta jarduera ludikoak egin dira proiektua ezagutarazteko eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko kontzientzia hobetzeko.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Eraiki berri diren bide-sareak zenbait udalerriren arteko konexioa erraztu du garraio jasangarriaren bidez (bizikleta bidezkoa eta oinezkoa). 
Leheneratze-neurriak inplementatu diren eremuko udalerri batzuek ez zuten proiektuan parte hartu, eta horrek mugatu egin zuen proiektuaren garapen osoa. Beraz, proiektuaren fase batzuk (batez ere, presa batzuk kentzearekin lotutakoak) oraindik inplementatu egin behar dira.
Gainera, leheneratuko den eremuan pertsonek duten jabetzaren kontzeptu errotuak proiektuaren jarduera batzuk inplementatzea zaildu du. 1998ko Kostaldeei buruzko Legeak 100 metroko zabalera duen eremu bat ezartzen du ibaiaren bi aldeetan, eta eremu horretan lurren jabeek eragozpenak jar diezazkiekete aurreikusitako ekintzei. Horregatik, leheneratze-proiektuko ekintza batzuk ez dira inplementatu oraindik. Hala ere, negoziazioek aurrera jarraitzen dute, proiektua osoki inplementatzea lortzeko.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak finantzatu du oso-osorik. Proiektuaren aurrekontua, guztira: 2,5 milioi euro inguru.

Alderdi legalak: 

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak Oka ibaiaren goi-estuarioa leheneratzeko proiektua gauzatzea babesten du; izan ere, haren helburuen artean ekosistemen eta habitat naturalen kontserbazioa, erabilera jasangarria, hobekuntza eta leheneratzea daude. Urdaibai Biosfera Erreserba Euskal Autonomia Erkidegoan dago. Udalak estrategia eta plan ugari ezarri ditu horrelako leheneratze-lanak bultzatzeko; horien artean, nabarmentzekoak dira Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategia, 2020rako Ingurumeneko Esparru Programa eta Biodibertsitatearen Estrategia. 

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2010 - 05/05/2021 (11 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Paula Caviedes
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri