Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 3. Solasaldia

Hemen zaude

 

Aurkezpena

Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) eta haren egungo Lehendakaritzak, Aragoiko Autonomia Erkidegoak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 3. Solasaldira. 2019ko urriaren 22an eta 23an izango da, Jacako Kongresu Jauregian (Huesca).

Solasaldi horren helburua OPCC2 proiektuaren eta harekin erlazionatutako CLIMPY, REPLIM, CANOPEE, FLORAPYR eta PIRAGUA proiektuen emaitzak aurkezteko eta transferitzeko ekitaldia izatea da. Gainera, Pirinioetan egokitze jardunbide onen balorizazioari buruzko saio bat egongo da, eta baita saio instituzionalago bat ere, eta bertan  Alpeetako Konbentzioa eta Climate Zuzendaritza Nagusia bezalako erakundeek eta Europa mailako mendi-eremuetako ikerketa-sare nagusietako ordezkariek parte hartuko dute.

Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 3. Solasaldia, 2013ko azaroan Iruñean egin zen Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 1. Solasaldiaren eta Miarritzen egin zen PYRADAPT 2017ko nazioarteko 2. Solasaldiaren arrakastaren ondorioz sortu zen. Ponentziak eta ondorioak hemen kontsulta daitezke.

Izen-ematea doakoa bada ere,izena emateko inprimaki honen bidez zuen asistentzia berresteko eskatzen dizuegu.

Solasaldiaren ondorioak OPCCren webgunean argitaratuko dira eta OPCC2 proiektuaren emaitzen txostena, jardunaldietako aurkezpenei buruzko laburpen-dokumentu bat eta baita solasaldian Pirinioetan egindako egokitzapen-jardunbide onen balorizazio-dosier bat ere. 

 

Programa orokorra

 

 

10/22ko gaikako Solasaldietako programak

CANOPEE Solasaldia

REPLIM Solasaldia

FLORAPY Solasaldia

PIRAGUA Solasaldia

CLIMPY Solasaldia

 

Izen-emateak

 

Izena ematea doakoa baina derrigorrezkoa izango da, eta inprimaki hau bete beharko da: 

 

Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 3. Solasaldian online inskribatzea

 

 

Informazio praktikoa

Kongresu Jauregia
Juan XXIII etorbidea, 17, 22700 Jaca, Huesca, Espainia
Webgunea: http://www.congresosjaca.es/

Nola heldu?

  • Hegazkina

Jakatik hurbilen dauden aireportuak Zaragoza (150km), Iruñea (109km) eta Paue (112 km Frantzian) dira.

Kontuz Paueko aireportuarekin, ez baitago garraiobide publikorik hiriaren erdigunera joateko, eta, beraz, taxi bat hartu, edo auto bat alokatu behar da. Paueko tren geltokira iritsitakoan Bedouserako autobusa edo trena har dezakezu.

Bedousera iristen zarenean, tren geltoki berean, Canfrancera (Espainiako lehen herria) iristen den autobusa  har dezakezu. Canfranceko geltokian bertanJacara doan autobusa har dezakezu.

  • Trena:

Jacako tren geltokia Kongresu Jauregitik 750 metrora dago. Zaragozako tren geltokitik Jacara 3 ordutan iritsi daiteke, eta Zaragozarako lotunea duen Bartzelonako tren geltokitik Jacara 5 ordu ingurutan.

  • Autobusa:

Jaca beste hiri batzuekin lotzen duten hainbat autobus konpainia daude.

LaBurundesa konpainiarekin, Iruñetik iritsi daiteke.

Avanzabus konpainiarekin, Zaragozatik iritsi daiteke.

  • Automobila:

Zaragozatik edo Huescatik, N-330 errepidea hartu.

Iruñetik, N-240 errepidetik azkar hel zaitezke.

Pauetik, N134 eta E7 hartu, Jacako irteeraraino.

 

Ostatua:

 

Nork antolatzen du?

OPCC Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) klimaren aldaketaren arloko lurralde-lankidetzarako mugaz gaindiko ekimena da, 2010ean Midi-Pyrenees buru zela abian jarritakoa. CTPko eta, beraz, OPCCko kideak Andorrako Printzerria eta Frantziako Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie eskualdeak eta Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Nafarroako Autonomia Erkidegoak dira.

CTPa OPCC2 proiektuaren bazkide nagusia da, eta mugaren bi aldeetako sei bazkide estrategiko ditu, eta lan-ardatz tematiko hauen buru dira:

Zaragozako Unibertsitatea, klimatologia (CLIMPY proiektua);
CSICeko Pirinioetako Ekologia Institutua (IPE), goi-mendiko zohikaztegien eta lakuen ekosistemak (REPLIM proiektua);
Forespir, basoak (CANOPEE proiektua);
Pirinioetako Kontserbatorio Botanikoa (CBNMP), landaredia (FLORAPYR proiektua);

CSICeko Aula Dei estazio esperimentala (EEAD), Geologia eta Meatzaritza Ikerketarako Agentziarekin (BRGM) batera, baliabide hidrikoen gaikako ardatza (PIRAGUA proiektua).

OPCC2, CLIMPY, REPLIM, PIRAGUA, CANOPEE eta FLORAPYR proiektuak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen ditu %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) delakoaren bitartez.

Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 3. Solasaldia OPCC2 proiektuaren esparruan antolatu da, Mobile Film Festivalen lankidetzarekin, klimaren aldaketari buruzko 2019ko lehiaketaren testuinguruan.

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri