Hemen zaude

26/05/2021

Beste urte batez, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) ongietorria egin dio udaberriari, mendi-eremuetan klima-aldaketara egokitzearekin eta arrisku naturalak kudeatzearekin lotutako nobedade eta ekimenez betetako agenda batez.

LIFE programaren bitartez, PLEk Europar Batasunaren finantziazioa jaso du etorkizunean proiektu zabalago bat prestatzeko, hots, LIFE integratu bat prestatzeko. Beraren helburua da etorkizuneko Klima-aldaketaren Pirinioetako Estrategia inplementatzeko plan bat prestatzea. Hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuten, otsailaren 24an –asteazkena-, LIFE Laguntza Teknikoko proiektu berria abiatzeko bileran. Proiektuaren liderra Pirinioetako Lan Elkartea da, Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez: LIFE TA-CC PIRINIOAK, klimaren aurrean erresilienteagoa den piriniar mendirantz”.

Lan honek KAPBren aurreko proiektuen emaitzak kapitalizatuko ditu, hala nola INTERREG POCTEFA OPCC ADAPYR proiektuarenak; era horretan, ahalbidetuko du erantzun komun bat ematea klima-aldaketak Pirinioetako mugaz gaindiko lurraldean sortutako inpaktuei.

2021eko udaberrian, eta urtea amaitu arte, PLEko KAPBk parte-hartzerako plan handinahi baten bigarren fasea garatuko du, klima-aldaketaren Pirinioetako estrategia definitzeko. Bertan, Pirinioetako eragile sektorial nagusiak inplikatuko dira, tailer parte-hartzaileen bitartez, mugaz gaindiko eta lankidetzazko ikuspegi garbi batez.

Har ezazu parte mugaz gaindiko klima-estrategia bat diseinatu eta inplementatzeko prozesu berezi honetan.

2021eko Lurraren Munduko Egunean, INTERREG SUDOE MONTCLIMA proiektuaren bigarren mintegia egin zen. Online egindako ekitaldi horrek Portugal, Espainia eta Frantziako 12 hizlari aditu baino gehiago bildu zituen, baita 100 parte-hartzaile baino gehiago ere, eta baso-suteen arriskuari heldu zion, Europako hego-mendebaldean, datu historikoak eta aurreikuspenak aztertuz.

H2020 PHUSICOS proiektuaren baitan, PLEk naturan oinarritutako irtenbideek (NBS) Pirinioetako mugaz gaindiko lurraldean izan ditzaketen onurei buruzko tailer parte-hartzaile bat antolatu zuen.

Irakurketa ona, eta ez izan zalantzarik KAPBrekin kontaktatzeko, Klima-aldaketaren Pirinioetako Estrategia prestatzeko lanean parte hartzeko.

 

 

Abian da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategian parte hartzeko prozesua

  • 21 May

KAPB ADAPYR eta LIFE TA-CC Pirinioak ekimenen –Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) zuzenduriko bi proiektuen– esparruan, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan, Klima Aldaketare

Irakurri gehiago

100 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten MONTCLIMAren 2. mintegian, baso-suteak SUODEko mendietan aztertuz.

  • 03 Jun

Lurraren Munduko Egunarekin batera, 2021eko apirilaren 22an “Baso-suteak SUDOE espazioan kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei” buruzko bigarren nazioarteko mintegia egin zen, Leirian, Portugal.

Irakurri gehiago

Abian dago klimaren aurrean erresilientea den mendi-eremuaren aldeko LIFE proiektu berria

  • 03 Jun

Hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuen, otsailaren 24an –asteazkena-, Pirinioetako Lan Elkarteak Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez gidatzen duen LIFE Laguntza Teknikoko

Irakurri gehiago

Taller temático 1 CLIMA de la EPCC

Taller participativo temático sistema 1 CLIMA de la fase II de la Estrategia Pirenaica del Cambio Climático

Taller temático 2 ESPACIOS NATURALES RESILIENTES de la EPCC

 

Taller participativo temático sistema 2 ESPACIOS NATURALES RESILIENTES de la fase II de la Estrategia Pirenaica del Cambio Climático

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri