Hemen zaude

20/10/2021

Pirinioetako Klima Aldaketarako Estrategiak (PKAE) klima-aldaketa arintzeko eta baita honen egokitzapenerako esparruak hartzen ditu bere baitan, nazioarte, eskualde eta nazio mailako hainbat ekimen eta ekintzek lagunduta.

Klima-aldaketa munduko eskualde guztiei eragiten dien fenomeno globala da, eta ondorio larriak eragiten ditu ingurumenean, hala nola muturreko fenomeno meteorologikoen areagotzea, elur eta izotz geruza gutxitzea eta itsas maila igotzea. Ingurumen-ondorio horiek lurraldearen eta bertan bizi diren herrien osotasuna mehatxatzen dute.

Mugaz gaindiko lankidetza ezinbestekoa da ekintza eraginkorrak lortzeko, lurralde guztien parte-hartzea sustatuz, beti ere haien gaitasunen arabera.  

Mendiko eskualde den Pirinioa bereziki kaltebera da klima aldaketarekiko, eta ezaugarri soziopolitiko eta ekonomiko berezia du ere. .

Bi alderdik identifikatzen dute lurralde hau, berezko nortasuna emanez:

• Lurraldearen izaera menditsua

• Mugaz gaindiko ikuspegia

Mendi-eremuek klima-aldaketa jasaten dute bereziki, ez bakarrik batez besteko tenperaturen igoeragatik edo muturreko fenomeno klimatikoak larriagotzeagatik, baita landare- eta animalia-espezieen banaketari, uzten ekoizpen-erritmoei, artaldeen ongizateari, basoen funtzio anitzei, ekosistema bakarren biziraupenari edo biztanleen osasunari berari eragiten dielako ere. Bestalde, lurralde honek klima-aldaketarako zazpi eskualde-politika bateratzen ditu, hiru herrialde ezberdinetakoak: Europar Batasuneko bi estatu kide, Frantzia eta Espainia, eta hirugarren herrialde bat, Andorra. Politika horietako gehienek ez dituzte behar beste kontuan hartzen aurretik aipatutako bi alderdi bereizgarri horiek.

Beraz, bioeskualde honetan klima-aldaketa jorratzen duen mugaz gaindiko estrategia bat definitzeak beharrezkoa dirudi.

Bi urte baino gehiago elkarlanean ibili diren ikertzaileek, klima aldaketan diharduten lurralde-erreferenteek, administrazioek, erakunde publikoek, Pirinioetako zazpi eskualdeetako elkarte ezberdinek eta baita PKAEan jasotako ardatz estrategikoekin lotutako eragileek (klima, naturguneak, mendiko ekonomia, populazioa, lurraldea eta gobernantza) jarraian aurkezten den dokumentua sortu dute. Honek, esparru estrategiko giltzarria izatea du helburu, gaur egun klima aldaketaren egokitzapena sustatzen dituzten jarduera-ildoak integratzeko.

OPCCk, klima-aldaketarako ekintzetan herritarren parte hartzeak duen garrantziaren jakitun izanik eta baita hauek informazioa eskuragarri izatea eskubidea dela jakinda, KGAEaren kontsulta publikoko prozesu bat jarri du abian. Funtsezkoa da herritarren iritzia ezagutzea, haiei zuzentzen baitira garatutako politikak. Kontsulta publikoa, beraz, herritarren ekarpenak eta iradokizunak ezagutzea eta txertatzea ahalbidetuko digun tresna izango da, Pirinioetako Klima Aldaketaren Estrategia honen ezarpena aberastu eta hobetzeko.

Aldez aurretik egindako ekarpen baliotsuak eskertzen dizkizuegu eta ahal den neurrian EPiCC ren behin betiko bertsioan integratuko dira. Honen aurkezpen eta onarpena  Pirinioetako 7 eskualdeetako gobernuen eskutik etorriko da PLEren osoko bilkuran.EPiCCren webgunean informazio guztia dago eskuragarri (informazio gehiago)

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri