Newsletter OPCC May 2020

Hemen zaude

02/06/2020

Ongi etorri 2020ko bigarren KAPB-ren aldizkarira,

Espero dugu irakurle guztiak osasuntsu egotea, eta pixkanaka konfinamendu aldi hau gainditzen joatea. Ea modu progresiboan normaltasunaren erritmoa berreskuratu ahal dugun.

Nola laburtu genezake hiruhileko hau COVID 19a eta horrek azken bi hilabeteetan eta ziurrenik 2020an izango dituen lan eta mugikortasun inpaktua aipatu gabe? Konfinamenduan, askok eta askok telelanaren bitartez jarraitu behar izan dugu lanean, eta kontaktua eta lankidetza mantentzeko modu berriak ezarri behar izan ditugu, gure proiektuetan aurrera egiteko, on-line bilerak antolatuz.

Hala, KAPB-ren ADAPYR proiektua modu ofizialean martxan jarri zen Bazkideen Koordinaziorako Batzordeak lehenengo bilera egin ondoren, noski, modu birtualean. Nahiz eta mota horretako bilerak antolatzeko zenbait zailtasun egon, azkenean, 20 pertsonek parte hartu zuten, eta proiektuaren oinarri sendoak ezartzen lan egin genuen. Hori guztia xehetasun gehiagorekin ezagutu ahal izango duzue aldizkari honen lehenengo artikuluan.

Europa osoari eragiten dion osasun krisi honen ondorioak gainditzeko hausnarketak eta irtenbideak bilatzean, zenbait eztabaida sortu izan dira KAPB-PLK-k beste proiektu batzuen inguruan egindako bileretan (MONTCLIMA, MIDMACC, PHUSICOS). Horri dagokionez, PLK-k lantalde bat sortu du eremu mugakideen eta menditsuen arazoei egokitutako irtenbideak aurkitzeko. Talde horren helburua, koronabirusak sortutako aldaketak hobeto ulertzea da, eta horretarako, informazioa jasotzen da eta Europako Batzordeak martxan jarritako ekintzen jarraipena egiten da, horrekin guztiarekin, Pirinioetako lurraldeetan modu egokienean jarduteko, betiere, biztanleen alde eginez.

Argi dago krisi honen oinarria jada detektatu diren arazoak direla, eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin jarraitu behar dugula, oinarritzat beharrezko egokitzapen guztiak hartuz, gaur egun, zalantzarik gabe, larrialdikoak direnak. Horregatik, aldizkari honetan, gure lurraldeetan eta Pirinioetako eskualdeetan klima aldaketaren garapenari buruzko informazioa ematen duten intereseko artikuluak jasotzen jarraitzen dugu.

Artikulu berri batean, Pirinioetan 1959tik 2019ra arte tenperaturek izandako garapenaren datuei buruzko azterketa erakusten da, CLIMPY proiektukoak, eta horrek, egiaztatu egiten du Pirinioetan tenperaturak gora egin duela. Artikulu honetan baita ere, prentsa artikuluetarako estekak daude, eta informazio horren arabera, 2019. urtea Frantzian eta Okzitanian urte epelena izan zen, eta horrez gain, Frantziako eskualde epelenari buruzko informazioa eta Andorrako eta Espainiako tenperatura altuenak zeintzuk izan ziren zehazten da.

Gainera, guk parte hartzen dugun eta oso interesgarriak diren zenbait proiektu aipatu nahi ditugu: MONTCLIMA eta PIRAGUA. Lehenengoaren helburua, baso eremuetan arrisku naturalak aztertzea eta prebenitzea da, eta bigarrenaren helburua Pirinioetako ziklo hidrologikoa ezaugarritzea da, eta hori guztia, lurraldeen egokitzapen gaitasuna hobetzeko, klima aldaketari dagokionez. Informazio gehiago dago atxikitako artikuluetan eta prentsan, baita ere proiektu bakoitzaren webguneetan.

Horrez gain, Pirinioetako espezie endemiko batean, hau da, Bonnal muskerrean, (Iberolacerta bonnali), klima aldaketak izandako inpaktuari buruzko artikulu oso interesgarri bat irakurri ahal izango duzue, izan ere, tenperaturak igotzean, pixkanaka, beste espezie bat, hau da, hormako muskerra (Podarcis muralis), ari da lehenengo espeziea ordezkatzen.

Era berean, gaur egun kontsulta publikoko fasean dagoen Espainiako Egokitzapenerako Plan Nazionalaren zirriborroa landu dugu (kontsulta publikorako azken eguna 2020-06-04 izango da), eta bertan zehaztu dituzte zenbait neurri eta aholku, “ekonomia modernoa, lehiakorra eta klimari dagokionez, 2050ean neutroa izango dena” lortzeko. Gainera, Ministroen Kontseiluak erabaki zuen Kongresuan aurkeztuko zuela Espainiarako arau bat, hain zuzen ere, erregai fosilak albo batera uzteko araua, eta 2030ean emisioak % 20 gutxitzeko.

PLK osatzen duten eskualdeetan ere zenbait berri interesgarri daude klima aldaketari dagokionez, besteak beste, hauek:

Akitania Berrian  AcclimaTerra elkarteak jarduerarekin jarraitzen duela aipatu behar da. Elkarte horretan, eskualdeko zientzialariak eta ikerketa erakundeak biltzen dira, eta helburua, “tokiko interesdunei beharrezko ezagutzak ematea da, klima aldaketara egokitu daitezen". Aurreikusitakoaren arabera, Hirugarren Sinposio Nazionalean: parte hartuko dute. Adaptazioari eta Arintzeari buruz izango da. Lurraldeentzako klima ekintzak, Grenoblen, urriaren 13tik 15era.

Aragoin lanean jarraitzen dute Aragoiko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea sortzen, eta laster kontsulta publikoa egingo dute, Aragoiko Gobernuaren webgunean. Bestalde, estrategiaaragonesacambioclimatico.es webgunean txertatuko dute Aragoiko Klima Aldaketaren Behatokia, eta bertan, Aragoiko Autonomia Erkidegoko klima aldaketaren alorreko dokumentazioa jasoko dute.

Katalunian, Lurraldeak eta Jasangarritasunak milioi bat euro ematen dizkie Kataluniako tokiko erakundeei, klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko jarduketak garatzeko. Gainera, Lurralde eta Jasangarritasun Sailak laguntza teknikoaren lizitazio iragarki bat argitaratu du, Kataluniako garraio azpiegituren zaurgarritasuna ebaluatzeko, klima aldaketa kontuan hartuz.

Euskadin Urban Klima 2050 izeneko proiektua aurkeztu dute, Europako LIFE proiektu bat da, integratua eta klima aldaketara egokitzekoa, proiektuaren burua Eusko Jaurlaritzako IHOBE erakundea delarik. 19,8 milioi euroko aurrekontua du (10,2 milioi EBrenak) eta 20 erakundek parte hartuko dute, guztien artean kostaldeko, ibai arroetako eta hiriguneetako 40 proiektu gauzatuko dituztelarik.

Okzitanian ekimen oso interesgarri bat prestatzen ari dira, "Carrefour Climat 2020" izenekoa, eta Foix-en antolatuko dute 2020ko azaroaren 19tik 21era. Ekimenaren helburua, Ariège-ko biztanleei eta profesionalei eskualdean klima aldaketak sortutako errealitateak erakustea da.

Nafarroan LIFE NADAPTA izeneko proiektuarekin jarraitzen dute, zaurgarrienak diren baso masak identifikatzeko, klima aldaketarekiko itxaroten diren ondorioak kontuan hartuz. Ondorio horiek, Pirinioetako eremuan bizi diren hainbat espezieri eragiten diete. Identifikazio hori egitea ezinbestekoa da baso kudeaketa egokitzaileko estrategiak diseinatu ahal izateko.

Andorra, klima aldaketaren aurka egiteko ekarpen nazionalen eguneratutako dokumentua onetsi duten lehenengo herrialdeen artean dago. Onetsitako testuan, berretsi egiten da baita ere gobernuak bere gain hartutako konpromisoak gehitu egin direla, izan ere, 2030erako berotegi efektuko gasak % 37 murriztu nahi dituzte.

Irakurketa oso ona opa dizugu, eta bereziki, hurrengo hilabeteetarako osasuna, zuentzat eta gure lurraldeentzat.

Lehen Koordinazio Batzordea OPCC ADAPYR

  • 09 May

Bazkideak Koordinatzeko Batzordea 2020ko martxoaren 20an bildu zen lehen aldiz, eta, kasu honetan, birtualki: horrek OPCC ADAPYR proiektuaren hasiera ziurtatzen du.

Irakurri gehiago

Pirinioetan tenperaturak nabarmenki igotzea - CLIMPY KAPB

  • 02 Jun

Azken lau urteetan Pirinioetan izandako tenperaturen balioek (2016-2019 urteen artean) egiaztatu egin dute azken 60 urteetan erregistratutako tenperaturak gora egin duela eta eto

Irakurri gehiago

MONTCLIMA proiektuaren aurkezpena eta azken berriak

  • 02 Jun

Artikulu berri honetan, MONTCLIMA proiektuaren aurkezpena egin dugu eta azken berriak azaldu ditugu, izan ere, onuradun nagusi gisa jarduten du KAPB-PLK-k.

Irakurri gehiago

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri