CLIMPY - Klimaren bilakaeraren ezaugarriak zehaztea eta Pirinioetan egokitzeko informazioa ematea
1. Proiektuaren erronkak
Pirinioetako mendikatean, beroketa progresiborako joera globalak eta lurzoru erabileren eskualde aldaketek agertoki konplexua sortzen dute, bertan sistema naturalak eta sozioekonomikoak oso sentsibleak dira egungo eta etorkizuneko klima baldintzetan gerta daitezkeen aldaketen aurrean. Testuinguru horretan, CLIMPY proiektuak Pirinioetako klimari eta haren elementu nagusien (prezipitazioa, tenperatura eta elurra) denborazko aldaketa patroiei buruz dagoen ezagutza zabaltzen lagundu nahi du, klimaren aldaketara egokitzeko politikak abian jartzeko. Proposamenak jarraipena ematen dio OPCC-EFA235/11 proiektuaren Klima Ekintzari, eta Pirinioetako klima aztertzeko zentro nagusien artean ezarritako lankidetzan oinarritzen da. Era berean, ekimen iraunkorra eta eguneragarria eskaini behar da, etorkizuneko proiekzio zabaleko klimaren portaeraren diagnostiko erabilgarriak egin ahal izateko.
Lehentasunezko ekintza hauetan oinarritzen da proiektua: tenperaturari, prezipitazioari eta elurrari buruzko datu-base zabala sortzea, kalitate handikoa eta homogeneoa; ikusitako joeren diagnostiko osoa egin ahal izateko adierazle klimatikoak garatzea, KPIaren esparruan eguneratu daitezkeenak; elur-mantuaren banaketaren eta espazioan eta denboran bere aldakortasunaren azterketa; eta gomendioak eta egokitzapen-neurriak prestatzen lagunduko duten klimaren etorkizuneko agertokiak prestatzea.
Lana lurralde-ikuspegi globaletik lantzen da, eta bertan, muga administratiboetatik haratago, klima, informazioari, emaitzei eta espazioaren islapenari buruzko jarduera-protokolo bateratuak eskatzen dituen espazioko aldagai jarrai gisa ulertzen da. Metodologia komuna eta diziplina anitzekoa erabiliko du, lurraldearen eta sektore ekonomikoen gaineko eragina ebaluatu ahal izateko. Horrela, klimaren aldaketari buruzko ezagutza bateratzen lagundu nahi da, eta baita Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiak bultzatzen dituen estrategiak eta ekintza-ardatz nagusiak garatzen ere.
2. Proiektuaren helburuak
CLIMPY proiektuaren oinarrizko helburua, aldaketa globalaren testuinguruan Pirinioetako klimaren bilakaera eta joerak ezagutzea da, dagoen informazioa bateratuz eta homogeneizatuz, klimaren adierazleak garatuz eta etorkizuneko proiekzioak eginez, klimaren aldaketaren inpaktuen aurrean urrakortasuna murrizteko eta haren ondorioetara egokitzeko ezagutza transferituz.
Hauek dira proiektuaren helburu espezifikoak:
3. Metodologia
Klimaren azterketa ikuspegi integratzailearekin planteatzen da lurralde eta metodologia arloetan, hainbat administraziotan gaur egun dagoen zatiketa gainditzeko eta lortutako emaitzak errazago eskuratzeko. Klimaren datu-basea sortzeak arreta berezia jartzen du datuen kalitatea kontrolatzeko prozesuan eta, bereziki, homogeneotasun analisian eta ondorengo tenperatura eta prezipitazio serieen sorreran. Jarraitutako Metodologia komuna COST ES0601 HOME ekintzan zehaztutakoa da, eta aztertutako aldia 1950-2015 da. Hileroko datuarekin klimaren joera aztertu eta klimari buruzko ereduak elikatuko dira; eta eguneroko datuarekin 1x1 km-ko grids-ak egingo dira gehieneko, gutxieneko eta batez besteko tenperaturarekin eta prezipitazioarekin, dagokion kartografiarekin batera.
Elurrezko estalkiaren datu-basea 1980tik Meteo-France, CENMA, SMC eta AEMET sare nibelometrikoan eskuragarri dauden balizen eta datu instrumentalen sarearekin garatuko da; “in situ” egindako neurketez gain, ERHIN balizen saretik (1985etik) eta SAIH sareko telenibometroetatik abiatuta. Informazioa teledetekzio bidez lortutakoarekin osatuko da, MODIS, LANDSAT eta SENTINEL irudiak erabiliz. Datu horiekin, azken hamarkadetan elurrak izan duen bilakaera, aldakortasuna eta joera aztertuko dira; era berean, Pirinioetako mantu nibela modelizatu egingo da SAFRAN eta CROCUS modeloen bidez.
Informazio horrekin klimaren joerak, Pirinioetan lortutako emaitzak planetako beste zonalde batzuetako emaitzekin alderatzeko aukera ematen duten adierazle kuantitatibo multzo baten bidez ebaluatzen dira. CLIMPY proiektuaren oinarria Munduko Meteorologia Erakundeak gomendatutako 10 indize klimatikoen kalkulua da. Indize horiek tenperatura eta prezipitazio aldagaietan oinarritzen dira, eta horiek funtsezkoak dira klimaren portaera ereduak eta horien aldaketak ezaugarritzeko.
Klimaren aldaketaren proiekzioen estimazioa bi metodologia osagarrirekin egingo da: algoritmo dinamikoetan eta estatistikoetan oinarritzen direnak, eta eguneroko tenperaturen eta prezipitazioaren erreferentzia analisiak sortzen dituztenak, bereizmen horizontal (5 kilometroko sareta) eta bertikal (300 metroko altuerako SAFRAN birranalisia) handia dutenak. Proiekzioak lortzeko, klimari buruzko CMIP5eko (19 eredu) eredu globalen (GCM) multzo bat eta Euro-Cordexeko eskualdeko klimari buruzko ereduekin (RCM) konbinazioak (13 GCM/RCM konbinazio) ateratzen dira, lau emisio-agertoki kontuan hartuta (RCP2.6, RCP4.5, RCP6.0 eta RCP8.5).
4. Emaitzak
Proiektuaren emaitzak zuzeneko eta zeharkako erabiltzaileen aniztasunera bideratuta daude: lehenik eta behin, mendi-ingurune naturalaren azterketari lotutako lantaldeetara; eta, bigarrenik, klimaren aldaketaren aurrean jarduteko ekimenak partekatu behar dituzten lurraldearen kudeaketan eta plangintzan parte hartzen duten erakundeetara. Hauek dira:
5. Proiektuaren bazkideak
Bazkideak | Logotipo korporatiboa | Eskualdea/autonomia erkidegoa |
---|---|---|
UNIZAR. Universidad de Zaragoza | Aragoi | |
Météo-France | Beste bat | |
AEMET. Agencia Estatal de Meteorología de España | Beste bat | |
Servei Meteorològic de Catalunya | Katalunia | |
IPE-CSIC. Instituto Pirenaico de Ecología. Consejo Superior de Investigaciones Científicas | Beste bat | |
CESBIO. Centre d´Etudes Spatiales de la Biosphère. Université Paul Sabatier. | Nouvelle-Aquitaine | |
IEA-CENMA. Institut dEstudis Andorrans. Centre d´Estudis de la Neu i de la Muntanya d´Andorra. |
Andorra |
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org