Ezinbestekoa da esperientziak partekatzea: Bidal iezaguzu zure egokitzapen praktika ona!

Hemen zaude

Ezinbestekoa da esperientziak partekatzea: Bidal iezaguzu zure egokitzapen praktika ona!

  • 26 Jan

 

 

 

OPCC-ADAPYR proiektuan klima aldaketara egokitzeko praktika onen ataria eguneratzen eta gehitzen ari dira. Atari horretan esperientzia arrakastatsuak, berriak eta Pirinioetan aplikagarriak direnak erakutsi nahi dira. Praktika berriak biltzen ari gara une honetara arte behar beste jorratu ez diren gaiak eta arloak nabarmenduz.

Lankidetza eta elkarrekin egindako lana ezinbestekoak dira komunikazio, behatze, kapitalizazio eta ezagutza transferentzia egiteko mendizerrako klima aldaketa oinarri hartuz. Gainera, ezinbestekoak dira ezagutza zientifikoan oinarritutako egokitzapen gomendioak proposatzeko.

Horretarako, berriz ere zuen ezagutza behar dugu eta laguntza eskatzen dizuegu esperientzia zehatz eta aplikatu berriak identifikatzeko eta partekatzeko. Beti ez da erraza izaten gomendioak praktikan jartzea, eta eredu berritzaile eta orijinalak inspirazio iturri dira.

Inprimaki hau bete eta bidali mesedez.  

 

Lana errazteko eta sinplifikatzeko, formatu sinplea eta erantzuteko azkarra sortu dugu. Gure gomendioa ideia laburrak eta zehatzak helaraztea da, eta, ahal den heinean, emaitzak baloratzeko datu kuantitatiboak bidaltzea.

Zuzenean parte hartu ez izan arren eta informazio zehatzik ez izan arren esperientzia arrakastatsuren baten berri izanez gero, bidali mesedez horri buruzko informazioa zuzenean jaso ahal izateko harremanetarako kontaktua.

Esfortzu txiki bat egiten baduzu gauza handiak lortu ahalko dira eta Pirinioetako beste leku batzuetako ekintza eraldatzaileen inspirazio bihur daitezke.

 

Parte hartu!

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri