Hemen zaude

MONTCLIMA proiektuak bere hautagaitza aurkeztuko du hurrengo SUDOE deialdian

  • 24 Jan

Ekainaren 26an, asteartean, MONTCLIMA proiektua prestatzeko lehen bilera egin zen Derion (Bizkaia), eta proiektuak SUDOE programaren hirugarren deialdiaren lehen faserako hautagaitza aurkeztuko du irailean.

MONTCLIMA klimaren aldaketaren aurkako borrokaren lehentasunezko ardatzaren barruan dago, eta bere xedea klimaren aldaketarekin erlazionatutako arriskuen prebentzioaren eta kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea da.

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) gidatutako proiektuaren helburua SUDOE lurraldeetako mendietan klimaren aldaketara egokitzeari dagokionez tresnarik onenak edukitzea eta jardunbide onak erreplikatzea da, kapitalizazio-ekintzen bidez.

Bileran, NEIKER, FORESPIR, CREAF, CEREMA, CESEFOR-INCA, CIMO, LERIA ESKUALDEKO UDALERRIAK, CENMA-IEA eta CTP proiektuko partaideek hautagaitza formalizatzeko hurrengo urratsak zehaztu zituzten.

 

Archivo

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri