Hemen zaude

MONTCLIMA proiektuaren aurkezpena eta azken berriak

  • 02 Jun

Artikulu berri honetan, MONTCLIMA proiektuaren aurkezpena egin dugu eta azken berriak azaldu ditugu, izan ere, onuradun nagusi gisa jarduten du KAPB-PLK-k.

MONTCLIMA proiektuaren helburua lurraldeko baso eremuetako arrisku naturalak aztertzea eta prebenitzea da Europako Hego-mendebaldeko (SUDOE) lurraldeko lankidetzako programaren barnean, eta aurrekontua 1.401.811 eurokoa da. SUDOEren lurralde eremuaren barne daude Espainiako autonomia erkidego guztiak (Kanariar Uharteak ez ezik),  Frantziako hego-mendebaldeko eskualdeak (Auvernia, Okzitania eta Akitania Berria), Portugalgo eskualde kontinentalak , Erresuma Batua (Gibraltar) eta Andorrako Printzerria. Hala, proiektuko erakunde bazkideek Pirinioetako Frantziako eta Espainiako alderdiak (Pirinio Atlantikoak, Okzitania, Euskadi eta Katalunia), Andorra, Gaztela eta Leon eta Portugalgo iparraldeko eremuak ordezkatzen dituzte.

Eremu hori, gaur egun klima aldaketagatik kaltetuenak dauden mundu mailako lurraldeen barne dago eta horien barne egoten jarraituko du (lehorte larriagoak, batez besteko tenperatura altuagoak, prezipitazio aldaketak), eta egoera horren aurrean bakarrik jardun ezin duten hainbat herrialdek osatzen dute.

Proiektu horren bitartez, koordinazio transnazionala lortu nahi da, ahalik eta modu eraginkorrenean jarduteko eta ikaskuntzak sortzeko, bakoitzaren esperientzietan oinarrituz. Helburu hori lortzeko, proiektuak lau xede nagusi ditu. Gobernamendu modu arrakastatsuak eta arrisku naturalak prebenitzeko eta kudeatzeko praktika arrakastatsuak kapitalizatzea da lehenengoa. Bigarrena, SUDOE barneko baso eremuetako arriskuen prebentziorako eta kudeaketarako esparru estrategiko transnazionala sortzeko metodologia diseinatzea da. Hirugarrena, aipatutako arriskuentzako lurralde pilotuetan esparru transnazional estrategikoa aztertzea da.

Laneko azken ardatza emaitzak eta tresnak transferitzea, komunikatzea eta hedatzea da. Hainbat lurraldeetan transferentziako mintegi asko egingo dira programazioaren arabera, baina COVID19-aren osasun krisiaren ondorioak direla-eta lehenengoa, Sorian egingo dena, 2020ko urrirako atzeratu da. Hala ere, bazkideek bilerak egiten jarraituko dute plataforma teknologikoen bitartez, eta horri esker, proiektuaren alderdi teorikoetan aurrera egiten jarraituko dute.

Interreg Sudoe Programak Europa hego-mendebaldeko eskualde garapena sustatzen du, eta horretarako, FEDER funtsaren bitartez proiektu transnazionalak finantzatzen ditu. Hala,  lankidetza transnazionala sustatzen du, lurralde horretako eskualdeetako arazo komunak jorratzeko, besteak beste, ikerketan eta garapenean inbertsio gutxi egitea, enpresa txikien eta ertainen lehiakortasun baxua eta klima aldaketa eta ingurumen arriskuak.

Proiektu horri buruzko informazio gehiago, hemen: MONTCLIMA.

Programa horri buruzko informazio gehiago, hemen: Interreg Sudoe

Archivo

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri