Lurzoruen Munduko gutunaren arabera ( FAO, 2015), “Lurzoru osasuntsuak izatea beharrezkoa da elikagaien, biomasaren, zuntzen, bazkaren eta beste produktu batzuen beharra asetzeko eta, oinarrizko zerbitzu ekosistemikoen eskaintza bermatzeko munduko lurralde guztietan. Hala ere, gaur egun gizartea aurkitzen da lurrak inoiz ezagutu ez duen presio eta degradazio mailari aurre egin beharrean. Lurzoruaren degradazio-mota ezberdinek kostu altuak ekartzen dizkiote gizarteari, elikadura-segurtasuna eta oreka ekologikoa kolokan jarriz. Gaur egun eta momentuz aztergai diren baina laster inplementazio-prozesuan sartuko diren Garapen Jasangarrirako helburuak bete ahal izateko, oinarri-oinarrizkoa da lurzoruen maneiu jasangarria bermatzea, osterantzean Garapen Jasangarrirako Helburuak ezingo dira bete.
Lurzoruaren aldeko Munduko Aliantza http://www.fao.org/global-soil-partnership/about/es/ 2012ko abenduan sortu zen eragile sozialekin harremana hobetzeko eta interes-talde guztien arteko sinergiak eta elkarlana hobetzeko. Maila politikoarentzat, Lurzoruaren aldeko Munduko Aliantzaren helburuetako bat da lurzoruen kudeaketa jasangarria eta gobernantza hobetzea.
Aliantza maila ezberdinetan antolatzen da, herrialdeak (kontinenteak), estatuak edo eskualde geografiko homogeneoak, adibide moduan: Alpeetako Lurzoruen konbentzioa https://alpinesoils.eu/soil-partnership/alpine-soil-partnership/. Aliantza horrek lurzoruen kontserbaziorako protokoloa proposatu du, baina ez da oraindik martxan jarri. Aliantzako kideek uste dute mendigune osoaren instrumentu harmonizatu behar dela, nahiz eta estatuetako legegintzetan ondo ezarritako antzeko protokoloak existitu.
Begi bistakoa dirudi Pirinioetako Lurzoruen Aliantza tresna erabilgarria izango litzatekeela Pirinioetako 3 estatuetako ekintzak eta politikak harmonizatzeko edo bateratzeko, lurzoruen kontserbazioa eta kalitatearen kontserbazioa sustatzeko, lurzoruen kudeaketa jasangarri ereduak partekatzeko eta C bahiketa maila mantendu edo hobetzeko. Helburu horiek Europar Batasunaren misio berrian barneratuta daude: Lurzoruen osasuna eta elikadura (Soil health and food) eta bere argitalpena Lurzoruak zaintzea bizitza zaintzea da (Caring for soils is caring for life): https://op.europa.eu/en/web/eu-law-and-publications/publication-detail/-/publication/32d5d312-b689-11ea-bb7a-01aa75ed71a1
Inkesta hau eragile sozialen interesak eta lehentasunak ezagutzeko proposatu da, Pirinioetako Lurzoru Aliantza bat proposatzeko.
Bete inkesta hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdoW6E-RecegGUj_1RTRy82jGpoaLXc...
KAPB, ICGC, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UdL
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org