Aholku Batzorde horren eginkizuna gogoeta egitea eta Pirinioetako Lan Elkarteari aholkuak ematea da, Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiaren ekintza bideratzeko.
Lehenengo bilera PYRADAPT 2017 mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2. mahai-inguruaren esparruan egin da, Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko Kontseiluaren baitan, azaroaren 8an eta 9an, Miarritzen.
Joan den azaroaren 14an, OPCCek, Aitor Zulueta Telleria Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klimaren Aldaketa zuzendariak ordezkaturik, Europako mendialdeetan egokitzeari buruzko High Level Event delakoan parte hartu zuen, Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko (COP23) Aldeen Konferentziaren esparruan, Bonnen.
PYRADAPT 2017 nazioarteko solasaldiak, Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeetako ikerketa-zentro garrantzitsuenak ordezkatu dituzten mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko 200 aditu inguru bildu ditu Miarritzen.
Joan den abuztuaren 1ean Kataluniako Parlamentuan Klimaren Aldaketari buruzko Legea onartu zen; lege horrek Europar Batasuneko legeriatik eratorritako oinarriak onartzen ditu, eta tresna hori Katalunian arautzeko funtsezko elementuak egituratzen ditu.