Bazkideak Koordinatzeko Batzordea 2020ko martxoaren 20an bildu zen lehen aldiz, eta, kasu honetan, birtualki: horrek OPCC ADAPYR proiektuaren hasiera ziurtatzen du. Europan COVID-19aren ondoriozko alarma-egoerak antolamendu-arazoak sortu baditu ere, pertsona ugarik (20) parte hartu dute erakunde bazkideen ordezkari gisa.
Klimaren aldaketa Pirinioetan: eraginak, urrakortasunak eta egokitzapena txostena OPCCk Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko Kontseiluaren barruan Arrisku Naturalei eta Klimaren Aldaketari buruz antolatu zuen Jardunaldian aurkeztu zen, azaroaren 12an eta 13an, Zaragozan.
Jaca, 2018ko irailaren 17a. Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiak (OPCC) bilkura bat antolatu zuen irailaren 14an Saint-Gaudensen, nekazaritza-artzaintza sektorean klimaren aldaketak duen eraginari buruz, eta baita Les Pyrénéennes ekitaldiaren barruan eragin horietara egokitzeko aukerei buruzko mahai-inguru bat ere.
2019ko martxoaren 4an, Idoia Arauzo OPCCko koordinatzaileak, “Pirinioetako eskualdean klimaren aldaketari aurre egitea” ekitaldi paraleloan hartu zuen parte, Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan. Ekitaldia Andorrak NBEn duen Ordezkaritza Iraunkorrak antolatu zuen, Espainiako eta Frantziako Ordezkaritza Iraunkorrekin elkarlanean.
Espainiako, Frantziako eta Andorrako 100 aditu baino gehiagok hartu zuten parte azaroaren 12an Zaragozan izan ziren Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) OPCC2 proiektuaren barruan antolatutako Pirinioetako arrisku naturalei eta klimaren aldaketari buruzko jardunaldietan. Jardunaldian, mendikatean klimaren aldaketarekin eta arrisku naturalekin erlazionatutako erronka handiak jorratu ziren.
Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Pirinioetako klimaren aldaketari eta arrisku naturalei buruzko jardunaldi bat antolatu du CPTren XXXVI. Osoko Kontseiluaren barruan.