Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) abuztuaren 9an argitaratu zuen bere azken txostena: Climate Change 2021: the Physical Science Basis. Txosten hau I. lantaldeak IPCCren seigarren ebaluazio-txostenari egindako ekarpena da, eta urrutiko onarpen-saio luze baten ondoren argitaratu da.
Irailaren 30ean (osteguna), Bartzelonan, SUDOE eremuko mendi-basoetan lehorteen eraginak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei buruzko mintegia antolatuko du SUDOE MONTCLIMA proiektuak.
Phusicos proiektuaren esparruan, naturan oinarritutako konponbideak aplikatzen ari dira Frantziaren eta Espainiaren arteko mugako bi lekutan: Artousten eta Santa Elenan.
Hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuen, otsailaren 24an –asteazkena-, Pirinioetako Lan Elkarteak Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez gidatzen duen LIFE Laguntza Teknikoko proiektu berria abiatzeko bileran: “LIFE TA-CC PIRINIOAK, klimaren aurrean erresilienteagoa den piriniar mendi-eremu baterantz”.
Lurraren Munduko Egunarekin batera, Montclima proiektuaren bigarren mintegia apirilaren 22an izango da, osteguna, 9:30etik 13:00etara, oso-osorik online. Portugalgo Comunidade Intermunicipal de Região de Leiriak (CIMRL) antolatutako ekitaldi honen gaia honako hau izango da: baso-suteen kudeaketa eta prebentzioa Europako hego-mendebaldean.