Lurraren Munduko Egunarekin batera, 2021eko apirilaren 22an “Baso-suteak SUDOE espazioan kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei” buruzko bigarren nazioarteko mintegia egin zen, Leirian, Portugal. Topaketa Leiria Eskualdeko Udal arteko Komunitateak (CIMRL) hartu zuen, proiektuaren erakunde bazkide gisa.
Erresilientzia, kalteberatasuna eta egokitzapena dira orain dela hamarkada bat arte gutxi aipatzen ziren termino batzuk, azken urteetan gako-hitz gisa hedatu direnak ingurumenari eta klima-aldaketari buruzko europar foroetan.Gisa berean, orain dela pare bat urtetik hona bada ingurumenaren sektorean lan egiten duten pertsonen artean maiz errepikatzen den termino bat: naturan oinarrituta
MIDMACC proiektuaren esparruan (LIFE programaren bidez kofinantzatua), Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Europa mailako mintegi bat antolatu du; hain zuzen ere, erdi mailako mendian paisaia kudeatzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzkoa. Jardunaldia datorren ekainaren 7an izango da, online.
KAPB ADAPYR eta LIFE TA-CC Pirinioak ekimenen –Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) zuzenduriko bi proiektuen– esparruan, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (KAPE) osatu eta baliozkotzeko balioko duena.
AECT Espacio Portaleten laguntzarekin, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak eta Pirinioetako Lan Komunitateak landa-bisita bi antolatu zituzten irailaren 11n (ostirala), H2020 PHUSICOS proiektuaren barruan. Portalet mendatea eta Santa Elena ermita dira PHUSICOS proiektuko Pirinioetan aztertu diren kasuetako bi.
OPCCk 2021. urtea agurtu nahi du ostegun piriniarretako online mintegien zikloa aipatuz (#JUEVESPIRENAICOS). OPCCren zientzialarien sareko adituek sortutako sei mintegietan, bereziki zaurgarria den bioeskualde horretan klima aldaketak sortzen dituen ondorioak sakontasunez aztertu genituen.