Mitigazioa eta klimaren aldaketara egokitzea txanpon beraren bi aldeak dira. Mitigatzeak atmosferara berotegi-efektuko gasen emisioa mugatzera bideratutako neurrien multzoa biltzen du.
Kontratuaren xedea CTPren lurraldean klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide onen datu-basea egitea da. Datu-base hori klimaren aldaketara egokitzeko jardunbide onen online katalogo bat sortzeko oinarrizko informazioa izango da, OPCC2 informazio-atariko tresnen atalean integratua, Pirinioetan klimaren aldaketara egokitzeari buruzko erabakiak hartzea errazteko.
CTP, OPCCren sailaren bidez, Horizonte 2020 programako PHUSICOS proiektuaren bazkide onuraduna da. OPCC Oslora joan da klimaren aldaketari buruzko proiektu horren lehen bileran parte hartzeko.
2018ko maiatzaren 29an, OPCC2 proiektuaren testuinguruan, “Klimaren aldaketa: nekazaritzarako aukera berriak?” tailerra antolatu zuen OPCCk Andorrako Gobernuarekin batera.
POCTEFA FLORAPYR proiektuaren barruan, Bartzelonako Unibertsitateak Open Top Chambers (OTC) izenez ezagutzen diren berotze pasiboko gailuen instalazioa koordinatu du 2017ko udan.
Joan den ekainaren 19an, asteartean, bilera egin zuten Klimaren Aldaketaren Behatokiko (OPCC) erreferenteek, Behatokiaren estrategiaz eta Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Pirinioetako estrategiaz hitz egiteko. Topaketa honetarako aukeratutako lekua Canfranc-eko udalerria izan zen, Pirinioen erdian dagoen toki ederra.