Irailaren 30ean (osteguna), Bartzelonan, SUDOE eremuko mendi-basoetan lehorteen eraginak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei buruzko mintegia antolatuko du SUDOE MONTCLIMA proiektuak.
Phusicos proiektuaren esparruan, naturan oinarritutako konponbideak aplikatzen ari dira Frantziaren eta Espainiaren arteko mugako bi lekutan: Artousten eta Santa Elenan.
Hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuen, otsailaren 24an –asteazkena-, Pirinioetako Lan Elkarteak Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez gidatzen duen LIFE Laguntza Teknikoko proiektu berria abiatzeko bileran: “LIFE TA-CC PIRINIOAK, klimaren aurrean erresilienteagoa den piriniar mendi-eremu baterantz”.
Lurraren Munduko Egunarekin batera, Montclima proiektuaren bigarren mintegia apirilaren 22an izango da, osteguna, 9:30etik 13:00etara, oso-osorik online. Portugalgo Comunidade Intermunicipal de Região de Leiriak (CIMRL) antolatutako ekitaldi honen gaia honako hau izango da: baso-suteen kudeaketa eta prebentzioa Europako hego-mendebaldean.
Lurraren Munduko Egunarekin batera, 2021eko apirilaren 22an “Baso-suteak SUDOE espazioan kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei” buruzko bigarren nazioarteko mintegia egin zen, Leirian, Portugal. Topaketa Leiria Eskualdeko Udal arteko Komunitateak (CIMRL) hartu zuen, proiektuaren erakunde bazkide gisa.