Hemen zaude

ADAPTUR
Gaikako sektoreak: 
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
Biodibertsitatea, arriskuak murriztea, finantza-sektorea, azpiegiturak, baliabide hidrikoen kudeaketa, hirikoa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
09/01/2018 - 07/01/2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Urritasun hidrikoa
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

ADAPTUR mendi-helmugak klima-aldaketara egokitzeko gida baten ikerketa- eta garapen-proiektua da, Aragoiko Pirinioak azterketa-kasu gisa erabilita. Proiektuak Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren babesa jaso zuen, Biodiversidad Fundazioaren bitartez. Hasierako arazoa Pirinioetan turismoa klima-aldaketara egokitzeko estrategiarik ez egotea zen, batez ere eski-estazioei aldaketa globalaren aurrean erresilienteagoak ziren produktu berrietara trantsizioa egiten laguntzeko.  

Erronkak: 

Proiektuko ekintzen emaitza hiru produktu nagusi izan ziren: 
» Aragoiko Pirinioetako turismoko eta klima-aldaketako politiken koherentziari eta kalteberatasunari buruzko txostena. 
» Gizarte-eragileak klima-zerbitzuen gainean trebatzeko tailerra, turismoa klima-aldaketara egokitzeko.
» Mendiko helmugak klima-aldaketara egokitzeko gida. Aragoiko Pirinioen kasua.

Helburuak: 

Hona hemen ADAPTUR proiektuaren helburu nagusiak:
mendiko turismoaren klimari buruzko kalteberatasunaren Diagnostiko bat gauzatzea, kasu-azterlan baten bidez: Jacetania eskualdea (Huesca).
» Sektoreko funtsezko eragileekin tailerren bidez eginda parte hartutako diagnostikoa.
» Laguntza-neurrien definizioa, lege bultzada, ibilbideetan eta eskaintzetan egokitzea, egokitzapen-adierazleak, klima zerbitzuak, funtsezko eragileak, sektoreko joera berriak definitzeko benchmarking-a, etab.
» Mendiko eta kostaldeko helmuga turistikoak klimaren aldaketara egokitzeko gidaliburua egitea, jomuga bakoitzean egokitzapen-estrategiak lantzeko erreferentziazko dokumentu gisa.
» Sektoreko okintza-politiken proposamenak –inplikatutako eragileei bideratuak– definitzea.

Soluzioak: 

» Mendiko helmugak klima-aldaketara egokitzeko gida argitaratzea. Aragoiko Pirinioen kasua. Dokumenturako sarbidea: 
» Gida bidaltzea Aragoiko Gobernuari eta Aragoiko Pirinioetako administrazio publiko guztiei, eski-estazioei eta turismo-elkarteei
» 28 pertsonak parte hartu zuten gizarte-eragileak klima-aldaketaren kudeaketan eta klima-aldaketarako egokitzapenean gaitzeko jardunaldietan.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
turismoa
egokitzapena
klima-aldaketa
Aragoiko Pirinioak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokia, Jacetania eskualdea

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Proiektua ECOUNIONek garatu du, turismo-sektoreko funtsezko eragileekin lankidetzan, aztergai diren lurraldeetan: Jacetania eskualdea (Huesca), neguko estazioak, eskualdeko mendiko turismoaren beste azpisektore batzuk OPCC eta Aragoiko Gobernua. 

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: 
» Erakunde publikoak inplikatzea, batez ere klima-aldaketaren esparruan lan egiten dutenak, hasieratik proiektuaren orientazioan, helburuak eta produktuak lurraldeen benetako beharretara bideratzeko. 
» Proiektuaren emaitzak eta inpaktua ebaluatzea gobernuko eragileekin, etorkizunean jarraitutasun-ekintzak bideratzeko, ekimena lurraldearen barruan eskalatu edo beste batzuetara eramate aldera. 
Faktore mugatzaileak:
Badago hermetismo bat eskiaren negozioari dagokionez eta hura beste negozio-eredu batzuetan oinarritutako trantsizio batera irekitzeari dagokionez.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

ADAPTUR proiektuak 33.105 euroko finantzaketa du, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Biodiversidad Fundazioak emana. Balorazioa egin beharko litzateke ezagutzaren transferentziak klima-aldaketara egokitzeko estrategien plangintzan inpaktua izan duen heinean, eta alderdi hori ez dugu ezagutzen.

Alderdi legalak: 

Biodiversidad Fundazioaren klimaren aldaketara egokitzeko 2018ko deialdiaren onuradun izan da proiektua, eta Klimaren aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren (PNACC) helburuak lortzen lagundu du. 

Erreferentziazko informazioa: 

09/01/2018 - 07/01/2019 (1 urte - amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Alejandro González
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri