Hemen zaude

AERONIVAL. Saharako hauts eta black carbon ekarpenak Pirinioetan eta Sierra Nevadan, elur maila galtze goiztiarra bultzatzen al dute?
Gaikako sektoreak: 
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Baliabide hidrikoak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
Arriskuen murrizketa, kudeaketa Baliabide hidrikoak
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
2017-2018
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea

Aztertutako kasuaren deskribapena

AERONIVAL Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak aurrera eraman duen ikerketa-proiektua da, Saharako hautsa eta kedarra pausatzeak Pirinioetako eta Sierra Nevadako elurretan duen eragina ebaluatzeko, urtze goiztiarrarekin duen lotura aztertuz.

Erronkak: 

Proiektu honen erronka nagusia Saharako hautsa pausatzeak elurra urtzeari zenbateraino eragiten dion zehaztea da, fenomeno horren ebidentzia zientifikoak baitaude. Emaitzak plangintza hidrologikoa hobetzeko hartu beharko dira kontuan, eta baita elur baliabidearen mendeko sektoreen kudeaketa ere, mendiko eta elurretako turismoa, besteak beste.

Sierra Nevada eta Pirinioak bezalako bi mendiguneren arteko azterketa konparatuari esker, fenomenoaren hurbilketa integrala egin daiteke, funtsezkoa hura hobeto ezagutzeko eta, ondoren, beste mendigune batzuetara transferitzeko.

Helburuak: 

Ikerketa elur-mantuaren ezaugarri mikrofisikoak eta egiturazkoak aztertzeko hainbat punturen aldian behingo laginketan oinarritzen da, fokua mantuan dauden partikula atmosferiko jakin batzuen rolean jarrita.
Lortutako emaitzek, oso atarikoak badira ere, agerian uzten dute Saharako hautsa pausatzeak baldintza jakin batzuetan elurra urtzea bizkortzen duela. Behin betikoak ez diren emaitza horien arabera, 2018ko apirilean gertatu zen Saharako hautsaren pausatze gertaerak, XXI. mendeko handienak, jaitsiera nabarmena eragin du elur estalkiaren iraupenean: 6 egun eta 12-15 egun, hurrenez hurren, Sierra Nevadan eta Aragoiko Pirinioetan, 2017-2018 denboraldian.

Soluzioak: 

Ez da neurri edo soluzio zehatzik proposatu, oinarrizko ikerketa-proiektua delako. Hala ere, emaitzak garrantzitsuak dira lurraldearen eta haren jarduera ekonomikoen kudeaketaren etorkizunari begira, klimaren aldaketak eskualde-mailako kliman dituen ondorioei buruzko datu berriak ematen baitituzte (energiaren balantzea aldatzen du mendi eremuetan), eta baita plangintza hidrologikoan ere (elur erreserbak aurreikusi baino gutxiago iraun du).

Egokitzapenaren garrantzia: 

Aurrera eramandako eta inplementatutako eta modu partzialean finantzatutako kasua klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa.

Hitz-gakoak: 
Saharako hautsa
black carbon
Ordesa eta Monte Perdido
Sierra Nevada
elur galera
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua, Pirinioetako Ekologia Institutua, Granadako Unibertsitatea, Kordobako Unibertsitatea, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Ordesa eta Monte Perdido Parke Nazionala, Sierra Nevadako Parke Nazionala, AEMET.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak sustatzen du Aeronival proiektua, Jorge Pey ikertzaileak koordinatuta, Pirinioetako Ekologia Institutuarekin, Granadako Unibertsitatearekin eta Kordobako Unibertsitatearekin elkarlanean. Gainera, Ebroko Ur Konfederazioaren, Ordesa eta Monte Perdido parke nazionalaren, Sierra Nevadako parke nazionalaren eta AEMETen babesa du.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: ikerketa 2018. urtean egin da, eta, bertan, iberiar mendietako Saharako hauts pausatze kasu garrantzitsuenetakoa gertatu da; horri esker, zehatz-mehatz aztertu ahal izan dira haren ondorioak.

Mugatzailea: ikerketak jarraipena izan beharko du hurrengo urteetan, hainbat denboralditan izandako eraginak xehetasun handiagoz aztertzeko. Ikerketa horrek Saharako hauts-gertakariek arro-eskalako plangintza hidrologikoan duten eraginari buruzko etorkizuneko azterlanak bideratu behar ditu.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuaren aurrekontua, guztira, Biodiversidad Fundazioaren laguntza-deialditik etorritako 44.728,60 €-koa da. Gainera, inplikatutako erakunde zientifikoen laguntza du (langile zientifikoak).

Alderdi legalak: 

Proiektuak Biodiversidad Fundazioaren (Trantsizio Ekologikorako Ministerioa) laguntza ekonomikoak jasotzen ditu klimaren aldaketara egokitzearen arloko proiektuak egiteko (2017).

Erreferentziazko informazioa: 

2017-2018 (6 hilabete – amaituta)

Reference information

Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri