Hemen zaude

CERES (INTERREG SUDOE) SUDOEren basoko eta ibaiertzeko ekosistemen konektibitatea
Gaikako sektoreak: 
Basoak
Baliabide hidrikoak
EBko politika sektoreak: 
nekazaritza eta basogintza, biodibertsitatea
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Atlantikoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
02/01/2018 - 31/03/2022
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Ekosistemen konektibitate ekologikoa da klima-aldaketaren aurrean ekosistemen erresilientzia indartzeko faktore garrantzitsuenetako bat. CERES proiektuaren helburua da jarraitutasun ekologikoko sareak mantentzea eta/edo hobetzea, SUDOE eremuko baso-habitat eta ibaiertz-habitat mota batzuen biodibertsitatea hobetzeko.

Horrela, zientzia- eta kudeaketa-bazkideek metodo partekatua garatzen dute kalitate ekologikoa eta konektibitatea ezaugarritzeko eta biodibertsitatea hobetzeko kudeaketa-ekintzak gauzatzeko, eta arreta berezia jartzen dute publikoak sentsibilizatzeko.

Erronkak: 

Europako hego-mendebaldeko paisaiak (SWE) elkarrekin konektatuta dauden ekosistema erdinaturalen, nekazaritza-ekosistemen eta baso-ekosistemen mosaiko batez osatuta daude. Espezieek (fauna eta flora) izan behar dute aukera beren ziklo biologikoak beren inguruneetan osatzeko eta espazio batetik bestera zirkulatzeko. Basoen eta basoei lotutako inguruneen arteko lotura ekologiko horrek baso-biodibertsitatearen gordailuak eta korridoreak eskatzen ditu, espezie bakoitzak zirkulatzeko edo migratzeko aukera izan dezan.  Leku batzuetan, giza jarduerak paisaia horiek zatikatzea eragin du, eta horrek hainbat eskalatako eragina izan dezake biodibertsitatean (baso baten barruan, adibidez, baina bai eta baso batzuen artean, ibai batean zehar, etab.).

Helburuak: 

Azken urteetan paisaien ekologiari buruz egindako ikerketaren emaitzek aukera eman dute hobeto ulertzeko ikuspegi globalak erabiltzeko beharra, espazioen eta biodibertsitatearen konektibitatea benetan eta modu jasangarrian areagotze aldera. Lan horiei esker, kausa/ondorio erlazioak ezarri ziren presio entropikoen (lurzoruaren erabilera), ingurumen-presioen (klima-aldaketa) eta askotariko komunitate biologikoen erantzunaren artean.

Proiektu honen esparruan urteetan zehar eskuratutako ezagutza teoriko horiek kapitalizatzea proposatzen da, Europako hego-mendebaldeko eremuen kalitate ekologikoa eta konektibitatea hobetzeko ekintza zehatzak inplementatu ahal izateko

Soluzioak: 

Proiektua oraindik gauzatze-fasean dago, baina honako emaitza hauek aurreikusten dira: 
» SUDOEren erregioko baso-ekosistemen eta ur-ibilguen kalitate eta konektibitate ekologikoa ezaugarritzeko metodologia komuna garatzea eta adierazle multzo bat hautatzea.
» Ingurune naturalak kudeatzeko ekintza pilotu erakusgarriak egitea: Katalunia (Alt Pirineu eta Ports), Hegoaldeko Erdialdeko Mendigunea (Gard eta Aveyron), Gers, Gaztela eta Leon eta Charente.
» Baso-ekosistemen eta ibaiertz-ekosistemen kudeaketan inplikatuta dauden eragileei zuzendutako gomendioen edo kudeaketa-zuzentarauen eskuliburua. Eskuliburu hori osatzeko, naturaguneen eta korridore ekologikoen kalitatea hobetzeko zenbait kasu praktiko erakusten dituzten fitxa teknikoak erabiliko dira. 
» Komunikazio-tresnak, baso eta ibaiertz-inguruneetan jarraitutasun ekologikoaren garrantzia zabaltzeko, eta, aldi berean, kudeatzaileek eremu natural horien kalitateari eusteko duten garrantzia indartzeko: azalpen-liburuxka, bideo-pilulak, sare sozialak, prentsa-oharra, seihileko buletina eta abar. 

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako eta modu partzialean finantzatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
konektibitatea
azpiegitura berdea
Forest River SUDOE
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Akitania berria/Nouvelle Aquitanie
Okzitania
Castilla y León
Otras regiones europeas
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Frantzia
Otro
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Lurraldeen artekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

FORESPIR, CREAF, ONF, CRPF, Occitanie, CTFC, Nouvelle Aquitaine, FUNGOBE ISA, INRA/DYNAFOR eta CESEFOR

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

CERES proiektua GEIE FORESPIR erakundeak sustatzen du, CREAF, ONF, CRPF Occitanie, FUNGOBE ISA, CTFC, INRA/DYNAFOR, CESEFOR eta CRPF Nouvelle-Aquitaine erakundeekin lankidetzan.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Proiektua gauzatze-fasean dago. Ebaluazioa proiektuaren amaieran eginen da.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuaren kostua, guztira, 1.272.214,00 €-koa da, eta SUDOE V Programak finantzatzen du FEDER funtsaren laguntzarekin (954.160,50 €).

Alderdi legalak: 

Proiektu hau INTERREG V SUDOE deialdiaren barruan dago, zehazki 5. ekintza-ardatzean, «Ingurumena eta baliabideen efizientzia», «Sudoeko naturaguneen kudeatzaileen lankidetza indartzea metodo bateratuak garatuz eta aplikatuz» 6D1 helburu espezifikoa betetzera bideratua.

Erreferentziazko informazioa: 

02/01/2018 - 31/03/2022 (4 urte - Gauzatze-fasean )

Reference information

Kontaktua: 
Sébastien CHAUVIN
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri