Hemen zaude

Elur-turismoan baliabideen erabilera optimizatzea
Gaikako sektoreak: 
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Energia
Baliabide hidrikoak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
baliabide hidrikoen kudeaketa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
09/01/2019 - 12/31/2021
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea

Aztertutako kasuaren deskribapena

Azterketa honen helburua da eski-estazioetan baliabideen erabilera optimizatzea, elurra hobeto kudeatuz eta planifikatuz.  Proposatutako estrategiaren helburua da elur-mantuaren lodieraren etengabeko jarraipena egitea, teknika desberdinak konbinatuz. Honako teknika hauek inplementatu dira: GNSS (Global Navigation Satellite Systems) eta RTK (Real-time Kinematic) hargailuak instalatzea elurra zapaltzeko makinetan, gainazaleko elurraren altuera absolutua neurtzeko, eta LiDAR teknologia integratzea tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuetan (drone), lurra eskaneatzeko. Bi teknika horiek mantuaren lodiera kalkulatzen dute diferentzialetik abiatuta, zehaztasun handian, altxatutako elurrik gabeko lurraren eredu digitalarekin.
Bi proba pilotu egin dira Andorran, Grandvaliran 2019-2020 denboraldian eta Vallnorden 2020-2021 denboraldian, bi sistemen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta operatiboa ebaluatzeko.

Erronkak: 

• Elur-turismoan baliabide hidrikoen eta energetikoen erabilera gutxitzea, elurraren kudeaketa eta planifikazioa hobetuz. 
• Klima-aldaketaren ondorio kaltegarriak arintzea eskia daitekeen egun kopuruari dagokionez, elurketa artifiziala optimizatuz eta eski-pistak zapalduz.
• Soluzio bideragarriak aurkitzea maila tekniko eta ekonomikoan, klima-aldaketak eragindako elurketa artifizialaren areagotzearen inpaktuak minimizatzeko, hein batean. Inpaktu horien artean, nabarmentzen dira eski-estazioetarako gastu ekonomiko gehigarria energia-kontsumoa handitu delako eta baliabide hidrikoen gaineko presioa handitzea. 

Helburuak: 

» GNSS-RTK teknologia baliozkotzea, elurra zapaltzeko makinetan instalatuta, gainazaleko elurraren altuera absolutua neurtzeko.
» Baliozkotzea mendi-eremuetan seinalea (GNSS) nahikoa ongi jasotzen dela zehaztapen zentimetrikoak lortzeko.
» Elurra zapaltzeko makinetarako, datuak neurtzeko, erregistratzeko eta komunikatzeko gailuak diseinatzea eta integratzea.
» Elurra zapaltzeko makinaren dinamika zuzentzeko algoritmo bat diseinatzea, elurraren gainazalaren altuera absolutua eskuratzeko.
» Sistemak zenbatetsitako elurraren lodiera denbora errealean bistaratzea, bai eta beste aldagai interesgarri batzuk ere (adibidez, eguneroko bilakaera, metrikak –pista, sektore eta abarren araberakoak– eta abar).
» LiDAR teknologia tripulaziorik gabeko aireko ibilgailu batean (drone) integratzearen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta operatiboa ebaluatzea, elur-mantuaren lodiera neurtzeko.

Soluzioak: 

Proba pilotuetan egindako baliozkotzeek erakutsi dutenez, elurra zapaltzeko makinetan instalatutako GNSS-RTK teknologiaren bidez, gainazaleko elurraren lodieraren altuera absolutua doitasun zentimetrikoarekin neur daiteke (akatsa < 2 cm). 
Proiektuari esker, kostu txikiko datuak neurtzeko, erregistratzeko eta komunikatzeko gailuak diseinatu eta integratu ahal izan dira elurra zapaltzeko makinetan, eta, horrez gain, algoritmo bat inplementatu da makinen dinamika zuzentzeko eta gainazaleko elurraren altuera absolutua eskuratzeko. 2019-2020 denboraldian Grandvaliran egindako neurketak
Gainera, droneetan integratutako LiDAR teknologia elurra zapaltzeko makinen erabileraren sistema osagarri gisa erakutsi da, elur-mantuaren lodiera kalkulatzeko. Teknika horri esker, nahiz eta ibilgailuak distantzia mugatuagoa egin, eskaneatze espezifikoak eta zehatzagoak egin daitezke interes bereziko eremuetan.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako eta modu partzialean finantzatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
Elur-turismoa
eski-estazioak
GNSS-RTK
Drone
LiDAR
Andorra
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Otras regiones europeas
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Andorra
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Eski-estazioen kudeatzaileen interes-taldearekin egin da lan gehien. Zehazki, SAETDE (Grau-Roig eta Pas de la Casa sektoreen kudeatzailea, Grandvalirako eremuan) eta EMAP (Pal-Arinsalen kudeatzailea, Vallnordeko eremuan). Bi erakundeak hiru etapa nagusietan –diseinua, gauzatzea eta ebaluazioa– inplikatu dira proiektuan. Jasotako laguntzaren artean, honako hauek nabarmentzen dira: elurra zapaltzeko makinetan ekipoak instalatzeko laguntza, elur-mantuaren gaineko jarduketen jakinarazpena, baliozkotzeak gauzatzea eta emandako zerbitzuen gaineko feedbacka. Komunikazio hori etengabea da bai teknikariekin, bai elurketa artifizialaren arduradunekin, eta makinen eragiketa funtsezkoa izan da estazioen beharrak ulertzeko eta zerbitzua hobetzeko.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Dagoeneko bi proba pilotu egin diren arren, proiektuak abian jarraitzen du jardunbide egokia sistematizatzeko arrakasta- eta porrot-faktoreak biltzen. Faktore horiek ondorengo fase batean landuko dira. Nolanahi ere, nabarmendu behar da teknika horiek inplementatu aurretik egingarritasun-azterketa bat egin behar dela, estazio bakoitzaren arabera; izan ere, inbertsio horiek eginda ere, zenbait estaziotan jarduera ez da bideragarria izanen datozen hamarkadetan. 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuaren fase honetan ez da gauzatutako ekintzen kostuen eta onuren baloraziorik egin.

Alderdi legalak: 

Turismoaren sektorea Pirinioetako motor ekonomiko nagusia da eta, aldi berean, baliabide hidrikoen eta energetikoen erabilera handiena eskatzen duen sektoreetako bat. Elur-turismoa oso kaltebera da klima-aldaketaren efektuen aurrean. Andorra, osoki Pirinioetan dagoen herrialde bakarra denez, oso kontziente da gertakari horietaz. Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa sustatzeko 21/2018 Legeak markatzen du Andorran klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko ibilbide-orria. Berrikuntza eta ikerketa ezinbesteko ardatzak dira trantsizio horretarako.
Proiektu honek POCTEFA programaren finantzaketa jaso du (PIRAGUA-EFA210/16 proiektua). EPS-Worksek partzialki finantzatu ditu jarduketak, Andorrako Gobernuak Andorra gaitzat duten proiektuetarako emandako laguntzari esker. 

Erreferentziazko informazioa: 

09/01/2019 - 12/31/2021 (2 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Oriol Travesset Baró
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri