Hemen zaude

EUROPA JAUREGIA, FATXADA BERDEA, BERO-UHARTEEN AURREKO ERANTZUN GISA
Gaikako sektoreak: 
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Azpiegiturak, hirikoa
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2011 - 2015
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Bero-boladak eta kanpoko beste klima-gertakari batzuk

Aztertutako kasuaren deskribapena

Europa Jauregia Gasteizko erdigunean dago. Eraikin berean erabilera sozialak, kongresuak eta kirol-erabilerak biltzen zituen lehen eraikinetakoa da. 2012ko hiriburutza berdearen (European Green Capital 2012) ekintza nagusiak hartzeko hiriaren kongresu- eta erakusketa-eskaintza hobetzeko helburuarekin, hainbat birgaikuntza-lan egin zen, ingurumen- eta jasangarritasun-irizpide zorrotzak jarraituz.
Eraikinaren kanpoaldean berdegunea handitu da; landatutako landaredia bertakoa da, eta beraz, klima-baldintzetara egokituta dago. Gainera, fatxada berdea eta estalki berdea gehitu zaizkio; horrek, alde batetik, udaberrian eta udan Europa Jauregiko inguruko mikroklima egokitzen lagunduko du, eta beraz, bero-uharteei hobeto erantzuten. Beste alde batetik, eraikina bera termikoki eta akustikoki hobetzen lagunduko du, eta, horrela, hirian erabilera publikoko eremu natural berri bat lortuko da.

Erronkak: 

Europa Biltzar Jauregiko landare fatxadan 70 espezietako 33.000 ale bizi dira (goroldioak eta hepatikoak, landare erreboildunak, belarkarak eta zurkarak), guztira, 1.492 metro koadro dituen azalera batean. Horietatik 1.000 m2 lorategi bertikalek hartzen dituzte, eta 492 m2, leihateak estaltzen dituzten eguzkitako-begetalek. 
Europa Biltzar Jauregiko landare-fatxadak isolamendu termikoa eta akustikoa hobetzen ditu eta eraikinaren bizitza erabilgarria luzatzen du (fatxadaren isolamendu maila hirukoiztu egin da). Airearen kalitatea hobetzen, poluzio atmosferikoa murrizten eta berotze globala arintzen laguntzen du; hiriaren bero-uharte efektua murrizten du landareen ebapotranspirazioari esker; hiriko biodibertsitatearentzako aukera-espazioak sortzen ditu; espazio publikoaren kalitate paisajistikoa hobetzen du eta hura atseginagoa bihurtzen du.

Helburuak: 

Europa Biltzar Jauregiko ingurumena birgaitzeko eta handitzeko proiektuaren helburua da, funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetuz, baliabideen erabileran (materialak, ura, energia) eraginkorragoa izanen den eta ingurumenean inpaktu txikiagoa izanen duen (CO2 emisio gutxiago, hondakin gutxiago) eraikin bat lortzea.

Soluzioak: 

Ingurumena birgaitzeko eta handitzeko proiektua 5 fasetan garatu da: 
» 0 fasea (2011): Green aretoa egokitzea 584 lagunentzat, eta haren zerbitzuko lokalak. 
» 1. fasea (2013): energia- eta jasangarritasun-auditoria, eta fatxadaren egokitze termiko eta akustikoa landareen bidez. 
» 2. fasea (2013-2014): Olarizu eta Estibaliz aretoak sortzea. 
» 3. fasea (2014-2015): auditorium berri bat eta erabilera anitzeko bi areto berri. Estalki berdea handitzea eta iparraldeko gunea egokitzea irisgarritasuna, suteen aurkako babesa eta klimatizazioa hobetzeko. 
» 4. fasea (2014-2015): iparraldeko, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden egokitzapen termikoa.
Jarduketa horren bidez erakusten da birgaitze jasangarria bideragarria dela eta gure auzo eta hirietan eragin sozial, ingurumeneko eta ekonomiko positiboak dituela, bizigarritasuna hobetu, ingurumenaren gaineko eragina murriztu eta gizarteratzea hobetzen baitu.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
egokitzapena
naturan oinarritutako soluzioak
energia-efizientzia.
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Gasteizko Udala 

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Gasteizko Udalak ezartzen ditu proiektuaren helburuak, eta ingurumen-aholkularitzak zehazten ditu ingurumen-kalitatea egiaztatzeko prozesuak, ekintzak eta mekanismoak.
Proiektugileak etorkizuneko eraikin birgaituak nola funtzionatuko duen definitzen du, eta eraikitzaileak eraikuntza-sistemak eta instalazioak gauzatzen ditu. Eraikinaren kudeatzaileak, mantentze-lanetako teknikariek eta erabiltzaileek haren erabilera baldintzatuko dute (azken inpaktuak).
Proiektuaren jarraipen-batzorde bat osatzen dute hirigintzako, ingurumeneko, mantentze-lanetako eta eraikinaren kudeaketako teknikariek, bai eta Eraikuntza Jasangarrirako Munduko Kontseiluko (GBC) teknikariek ere. Batzorde horrek koordinatu du bete beharreko ingurumen-eskakizunak aztertzeko, hobetzeko eta zehazteko azken erabakiak hartzeko prozesua.
Herritarrek, parte hartzeko jardunaldien bidez, fatxada berdean sartu beharreko espezieak hautatu dituzte.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Eraikina birgaitzean eta handitzean ingurumen-inpaktuak murrizteko prozesu jarraitu bat garatzeak dakarren konplexutasuna dela eta, beharrezkoa da kontuan hartzea nola elkarreragin hainbat faktorerekin: Udalak aurreikusitako mugarriak edo egunak, mugarri horien artean zehazten diren garapen-faseak, fase horietan garatu beharreko ingurumen-lana eta prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren esku hartzen duten eragileak. Kontuan hartu behar da, halaber, gizarteak askotan aldaketaren aurrean agertzen duen erresistentzia.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez dago daturik.

Alderdi legalak: 

2050 urtean, munduko biztanleen % 70 hirietan biziko da. Horrek esan nahi du hiriguneetan klima-aldaketa behar bezala arindu eta hartara behar bezala egokitu behar dela. Klima-aldaketara egokitzeko irizpideekin eraikitzea eta urbanizatzea funtsezkoa da hiriek klima-aldagaien aldaketen aurrean duten kalteberatasuna gutxitzeko.
Egokitzeko jarraibideak hirigintza-plangintzan hasten dira eta eraikitze-prozesuraino iristen dira, non eraikinen diseinuan egokitzapen-irizpideak txertatu behar baitira, haien erresilientzia handitze aldera.
Euskadi LEED eta BREEAM (18) ziurtagirien indize altuenak dituzten Estatuko erregioen artean dago, eta eraikuntzaren bikaintasuna publikoki aitortzeko sistema aitzindari bat dauka, Eraikuntza eta Birgaikuntza Jasangarriko Bikaintasun Kasuak izenekoa.

Erreferentziazko informazioa: 

2011 - 1015 (4 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Andrés Alonso
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri