Proiektuaren esparruan, Legazpiko udalerrian uren arazketa, ijezketa eta drainatze jasangarriko sistemak inplementatzeari buruzko azterlan bat garatu zen.
Horrez gain, bi jarduketa zehatz egin ziren:
» Latxartegin HDJS bat diseinatu zen ikastetxe bateko patioan, beste elementu natural batzuk ere barne hartzen zituena. Instalatutako hiriko drainatze jasangarriko sistemak euri-urak berreskuratu eta haiek udalerri azpiko akuiferora itzultzea lortzen du.
» Laubiden garatutakoa landare-estalki bat eraikitzean datza. Estalitako espazio berri bat lortzeaz gain, klima-aldaketaren eragina zertxobait arintzea espero da, estalkiaren goiko aldeko landareei esker. Horrez gain, euri-urak biltzeko lurpeko depositu bat eraiki da, landareak garai lehorretan ureztatzeko, estalkiak biltzen duen ura baliatuta. Deposituarekin batera, hiriko drainatze jasangarriko sistema bat inplementatu da, euri-uren drainatze-sare publikoan gainkargak saihesteko.
Hiriko drainatze jasangarriko sistemak inplementatzeko azterlana eta bi proiektu zehatzen inplementazioa.
Drainatze jasangarriko sistemak urbanizazio-obren aurretik zegoen uraren zikloaren kondizio naturalak leheneratzeko instalatzen dira, eta ijezketa- eta arazketa-prozesuak lortzen dira.
Azterlan honen helburu nagusia Legazpin Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistemak (HDJS) ezartzeko eta bi proiektu zehatz gauzatzeko dauden aukerak aztertzea da.
1. FASEA: DIAGNOSTIKOA
Azterlanaren lehen fase horretan, udalerriko eremuaren xehetasun-azterketa bat egin zen (iragazkortasuna, lurzoru-motak, kutsatuta egon daitezkeen lurrazalak...).
2. FASEA: LEHENESTEA
Hobetu zitezkeen udalerriko eremuen zonifikazioa eta balorizazio lehenetsia egin zen, infiltrazio-, ijezketa- eta arazketa-prozesuak inplementatuz.
3. FASEA: EREDUZKO ESKU-HARTZEEN PROPOSAMEN TEKNIKOA
Azterlanaren hirugarren fase horretan, udalerriko etorkizuneko birmoldaketetara zabal daitezkeen jarduketak garatu ziren.
4. FASEA: INGURUMEN-POLITIKAK INPLEMENTATZEKO PROPOSAMENA
Dibulgazio-, hezkuntza- eta komunikazio-jarduketak garatzea. Azkenik, tokiko fiskalitateak ingurumen-hobekuntza sustatzeko duen ahalmena aztertu da.
5. FASEA: JARDUKETA ZEHATZ BAT GAUZATZEA
Latxartegin jarduketa gauzatu da eta Laubiden estalki berde bat eraikitzeko proiektuaren diseinua egin da.
Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua
Zuzenean inplikatutako eragileak hauek izan dira: » Legazpiko Udala (azterlanaren sustatzailea)
» Krblan SL eta Endara Ingenieros SL enpresak (azterlana egin duten aholkulariak)
» Gipuzkoako Urak, egungo sistemen diagnostikoa egiteko.
» Agenda 21eko Foroa; harekin kontrastatu ziren udalaren lehentasunak.
Agenda 21eko Foroaren bi saio egin ziren auzotarrekin eztabaidatzeko eta adosteko:
» irailak 25
» azaroak 15
Oztopoak:
» Teknika berriak hobeto ezagutzeko beharra.
» Benetan lor daitezkeen emaitzak zein diren ez jakitea.
Arrakasta-faktoreak:
» Adituen aholkuak.
» Herritarren parte hartzea
Azterlana: 21.595 € (BEZa barne)
Azterketaren lehenengo ekintzak abian jartzearen ondorioz, honako kostu hauek
ere eragin dira:
» Latxartegiko obra: Kostua ez dago banakatuta. Haur-parkea eraberritzeko jarduketa
orokor baten parte da.
» Laubideko haur-parkearen estalki berdea eraikitzeko obra:
159.419,70 € (BEZa barne).
Udal estrategia: proiektua Legazpi Klima 2030 udal-estrategiaren barruan dago. Horrez gain, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko udal ordenantzarekin bat dator.
Gipuzkoako Estrategia: 2050erako Gipuzkoako Klima-Aldaketaren Aurkako Borroka-Estrategiaren barruan dago proiektua.
Euskal Autonomia Erkidegoko estrategiak:
» EAEko 2020rako Ingurumen Esparru Programa.
» Klima 2050 Basque Country estrategia
» Euskal Adierazpena
Europako estrategiak: Klima-aldaketara Egokitzeko Europako estrategiarekin lerrokatuta dago proiektua.
2018 - 2019 (1 urte - Amaitua)
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org