Hemen zaude

Life Nadapta. Nafarroan klimaren aldaketara egokitzeko estrategia integratua
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Basoak
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Energia
Fauna
Landaredia
Baliabide hidrikoak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
nekazaritza eta basogintza, bioaniztasuna, arriskuak murriztea, finantza-sektorea, osasuna, azpiegiturak eta ur-baliabideen kudeaketa, hiri-baliabideak, etab.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Atlantikoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
2017-2025
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

2015. urtean, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen Nafarroako klimaren aldaketari aurre egiteko Borrokarako Ibilbide Orria (KLINA) egiteko, Europar Batasunaren Estrategiaren eta Parisko Akordioaren (COP21) nazioarteko helburuak bere gain hartuz eta emisio gutxiko ekonomiarako trantsizioa sustatuz. Bide orri hori garatu ondoren, hura ezartzeko bideari ekingo dio Nafarroak, Life NAdapta proiektuaren bidez.

Erronkak: 

LIFE Europa egitasmoak lurralde batean eskualde-mailara egokitzeko estrategia ezartzeko abian jartzen duen lehenbiziko proiektua da, eta, beraz, haren emaitzek beste eskualde batzuetarako erakusgarri izan nahi dute.
Hainbat eremu biogeografikok –Alpinoa-pirinioarra; Atlantikoa eta Mediterraneoa– eta klimak –Ozeanikoa, kontinentala– bat egiten dutenez Nafarroan, eskualde hori laborategi ona da klimaren aldaketara egokitzeko hainbat neurri diseinatzeko eta probatzeko.

Proiektu honek aurre egin beharreko erronka nagusietako bat Proiektu Integratuak (PI) garatzea da, lurralde mailan ingurumen  edo klima planak edo estrategiak ezartzeko, politika horiek beste arlo batzuetan txertatuz, eta, aldi berean, alderdi interesdunen parte-hartzea bermatzeko eta koordinazioa sustatzeko.

Helburuak: 

Life NAdapta proiektuaren helburu nagusia Nafarroan klimaren aldaketari aurre egiteko erresilientzia areagotzea da, klimaren aldaketari aurre egiteko KLINA ibilbide-orrian jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz, sei arlo estrategikotan gauzatu beharreko 53 neurriren bidez:
- Ura: ur-eskaria kudeatzea eta uholdeen eta lehorteen tratamendua errazteko ekintza-plana ezartzea
- Basoak: baso-hazkundeko eredu berriak definitzea klimaren aldaketaren aurrean urrakorrenak diren eremuetan, balio ekologikoa kontserbatzeko eta basoen produktibitatea hobetzeko
- Nekazaritza: teknika berritzaileak ezartzea lurzoruak klimaren aldaketara egokitzeko, ureztatzeko ura eta kudeaketarako larre egokiak erabiltzeko, nekazaritzaren kalitatea eta animalien osasuna bermatzeko
- Osasuna: klimarekin erlazionatutako gaixotasunei lotutako egokitzapen-neurri berriak definitzea (adibidez, muturreko bero-boladak gero eta ohikoagoak eta bortitzagoak diren kasuetan, edo azaleratzen ari diren gaixotasun birikoak transmititzen dituzten bektore inbaditzaileen ezarpena prebenitzea, Asiako tigre eltxoa, besteak beste).
- Azpiegiturak eta lurralde-plangintza: hiri-ingurunea eta etxebizitza egokitzeko neurriak zehaztea, hiri eremuetan eta landa eremuetan energia eredu berria lortzeko, energiaren eraginkortasunean eta klimaren aldaketara egokitzean oinarrituta.
- Monitorizazioa: klimaren aldaketaren adierazleak definitzea, erabakiak azkar hartzeko prozesuak ahalbidetuko dituzten kontrol eta alerta sistemak ezartzeko.

Soluzioak: 

Proiektuak lehentasuna ematen dio ondorioak arintzeko lanari, eta egokitzeko neurriak 6 arlotan bildutako 53 ekintzatan zehazten ditu:
- Klimaren Aldaketaren monitorizazioa: klimaren aldaketaren adierazleak definitzea, Uretan, Basogintzan, Nekazaritzan eta Giza Ingurumenean, erabakiak azkar hartzeko prozesuak ahalbidetuko dituzten kontrol eta alerta sistemak ezartzeko –Lurralde-Garapeneko Adierazleen Sistema (SIOTN)–.
- Garapen jasangarriaren helburuak hedatzeaz eta ezartzeaz arduratzen diren tokiko pertsonak gaitzea, Nafarroako toki erakundeen iraunkortasunaren aldeko Nels Sarea baliatuta.
- Urak: alerta goiztiarreko sistema berriak gauzatzea uholdeek eta ingurumen arloko bestelako larrialdiek eragindako larrialdietan, ibaien espazioa lehengoratzeko eta berreskuratzeko azpiegitura berdeen proiektuak idaztea, uholdeak laminatzeko eremuak, modelizaziorako tresna berriak eta ur-eskaria kudeatzeko planak, besteak beste.
- Basoak: baso-eremu urrakorren ebaluazioa eta kudeaketa planak, etorkizuneko aldaketetara egokitutako ugalketarako baso-materialaren hautaketa, baso kudeaketarako azterketa eta plangintza tresna berriak garatzea, klimaren aldaketara eta horien eszenatokietara egokituta.
- Nekazaritza: optimizaziorako eta kudeaketarako estrategiak garatzea, nekazaritza klimara egokitzeko, materia organikoaren, txandakatzeen eta lurzoruaren kudeaketaren bidez; uraren erabilera zuzenera egokitzeko kudeaketa, ureztatzeko orduan; landareen eta animalien izurrite eta gaixotasun berrien aurrean alerta azkarreko sistemak hedatzea; larreen eta oihanetako artzaintzaren kudeaketa egokia garatzea, baso-suteen aurkako borroka gisa.
- Osasuna: epidemia-osasunaren zainketa sistema berriak garatzea, klimaren aldaketak biztanlerian, oro har, dituen eraginak hautemateko, lan-eremuan izango duen eragina barne; zainketarako tresna berriak garatzea, osasunean izango duten eragina ebaluatzea eta airearen kalitatea hobetzea; giza osasunean eragina izan dezaketen bektore inbaditzaileak detektatzeko eta kontrolatzeko alerta azkarreko sistema berriak garatzea; polinizazio eta polenaren osaera aldietan aldaketak zaintzeko sistema berriak garatzea, eta baita horiek herritarrengan duten eragina.
- Azpiegiturak eta lurralde-plangintza: eraikitako ingurunea klimaren aldaketara egokitzeko eta kudeatzeko neurri berriak, klimaren aldaketak mehatxatutako azpiegitura kritikoen urrakortasunaren azterketa, hiri-inguruneko eta landa-inguruneko proiektu pilotuak, etxebizitza, ekipamendu publikoak eta jarduera ekonomikoko eremuak; paisaiaren kudeaketa egokitzailea.
- Komunikazioa: AGORA KLINA abian jartzea, Nafarroako klimaren aldaketaren gaurkotasunari buruz informatuta egoteko interesa duten erakunde eta pertsonentzako partaidetzan oinarrituriko foro gisa, haren ondorioen berri izateko eta ekimenak abian jartzen parte hartzeko.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Hitz-gakoak: 
Eskualdeko estrategia
KLINA ibilbide-orria
proiektu integratuak
Nafarroa
LIFE programa
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Nafarroa
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Nafarroako Gobernua (Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Saila; Osasun Saila-Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua), GAN, NILSA, INTIA eta NASUVINSA eta Nafarroako Unibetsitate Publikoa (NUP).

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

NAdapta proiektua Nafarroako Gobernuak sustatzen du (Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua; Osasun Saila-Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua), GAN, NILSA, INTIA eta NASUVINSA eta Nafarroako Unibetsitate Publikoa (NUP) sozietate publikoekin lankidetzan.

AGORA KLINA gunea partaidetzan oinarrituriko foro gisa ezarri da Nafarroako klimaren aldaketaren gaurkotasunari buruz informatuta egoteko eta klimaren aldaketaren aurkako ekimenak abian jartzen parte hartzeko interesa duten Nafarroako erakunde eta pertsona guztientzat.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: LIFE EBk finantzaturiko egokitzapenerako lehenbiziko lurralde estrategia erregionala; eragindako sektore guztien koherentzia eta integrazioa; inplementatzeko eta neurriak ebaluatzeko epe luzea.

Mugatzaileak: proposatutako sektore eta ekintza kopuru handia; sektoreko funtsezko eragileen kudeaketa, erakuspen ekintzak abian jartzeko; eskualde berean inplikatutako testuinguru biogeografikoen aniztasuna.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuak 15.565.090 euroko aurrekontua du guztira, eta EBk 9.339.055€ jarri ditu LIFE programaren bitartez.

Alderdi legalak: 

Proiektua Europako Batzordearen LIFE deialdiaren barruan dago, "Klimaren Aldaketara Egokitzeko Proiektu Integratuak" ardatzean, lurraldea eta haren sektore-politikak klimaren aldaketara egokitzeko helburuetan lagunduz.

Erreferentziazko informazioa: 

2017-2025 (8 urte - gauzatzen)

Reference information

Kontaktua: 
Isabel Macías
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri