Hemen zaude

MeteoMuntanya
Gaikako sektoreak: 
Etorkizuneko klima
Iraganeko eta egungo klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
Biodibertsitatea, klima eta turismoa.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
11/01/2016
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Bero-boladak eta kanpoko beste klima-gertakari batzuk
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Kataluniako Meteorologia Zerbitzuak (SMC) eta Kataluniako Txangozaleen Erakundeen Federazioak (FEEC) sortu eta kudeatutako produktua da MeteoMuntanya, eta mendiko jarduerak egiten dituztenei zuzenduta dago.
Zeharkakotasun tematiko handiko tresna da, eta eguraldiaren iragarpenarekin, eguratsaren denbora errealeko egoeraren jarraipenarekin, klima-produktuekin eta oraintsuko egoeren analisiarekin lotutako produktuak biltzen ditu. 
Meteomuntanya.cat webguneak sei atal ditu, edukietara modu erraz eta eraginkorrean sartzeko aukera ematen dutenak: mendiko iragarpena, lehiaketetarako iragarpena, eguraldia orain, telebista, gertaeren analisia eta klima-egutegiak. 

Erronkak: 

Mendi-eremuei buruzko informazio meteorologikoa eta meteorologiari buruzko hezkuntza eta zabalkundea emateko plataforma erabilgarria bilakatzea, interesa duten guztientzat. Egokitzapen egoki gisa defini daitezkeen hainbat helbururi laguntzeko tresna da, hala nola muturreko fenomeno meteorologikoen aurreko babes zibila, mendiko turismoaren dibertsifikazioa eta desestazionalizazioa, eta turismo jasangarriaren sustapena.

Helburuak: 

Plataformaren helburua da erreferentzia bihurtzea, mendiko meteorologiari eta segurtasunari eragin diezaioketen aldagai meteorologikoei dagokienez.
Hiru helburu ditu:
» SMCtik sortutako informazio meteorologikorako sarbidea erraztea gailu mota ugariren bidez.
» Informazio hori aire zabaleko jardueretako zaleen eta profesionalen eskakizunetara egokitzea.
» Arrisku meteorologikoen inguruan kontzientziatzea, egoera arriskuak saihesteko eta norberaren segurtasuna bermatzeko.

Soluzioak: 

» Pirinioetako mendikatetik haratagoko gailurretako eguraldia automatikoki iragartzea: Mendilerro Transbertsala eta itsasertzeko eta aurreitsasertzeko mendiguneak, hala nola Montseny, Montserrat eta mendateak. 
» Beste produktu batzuk zabaltzea, hala nola Pirinioetan zehar eguraldiaren iragarpena egiteko bideo berria.
» Eguraldiaren kondizioei buruzko aldizkako iruzkina, jardueretara eta segurtasunera bideratutako ikuspegi batetik. 
» Zoom meteorologikoa gertaera zehatz batzuei, hala nola mendi-lasterketei, martxei, Skimo probei eta abarri.
» Ekitaldiak eta jarduerak planifikatzeko tresnak, hala nola klima-egutegiak lurraldeko toki desberdinetan.
» Gertakarien analisia, erabiltzaileok mendian aurki ditzakegun kondizioak hobeto ezagutzeko eta eremu horretako meteorologiaren jakintzan aurrea egiteko.
» Mendiko meteorologiari buruzko nobedadeak eta informazio garrantzitsua, sare sozialen eta mugikorreko aplikazioaren bidez.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin 

Hitz-gakoak: 
Klima
Babes zibila
Turismo jasangarria
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Kataluniako Meteorologia Zerbitzua eta Kataluniako Txangozaleen Erakundeen Federazioa (FEEC)

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Kataluniako Txangozaleen Erakundeen Federazioa (FEEC)

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Proiektuak onurak dakarzkie herritarrei, oro har, eta txangozaleei, bereziki. 
Informaziorako eta prebentzio zibilerako tresna ez ezik, hezkuntza-tresna ere bada, eta, horrenbestez, epe luzeko helburu positiboak ere betetzen ditu.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez du baloraziorik biltzen.

Alderdi legalak: 

Ez da Europako ezein baterako finantzaketa-proiekturen parte. 

Erreferentziazko informazioa: 

11/01/2016 (Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Luis Carlos Guitard Sein-Echaluce
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri