PHENOCLIM programa zientifiko eta pedagogiko bat da, eta klima-aldaketak Pirinioetako funtsezko espezieei eragindako egoera fenologikoaren jarraipena egitera gonbidatzen du publikoa. Programa hori 2014an hasi zen Alpeetan CREA Mont-Blanc (Centre de Recherches sur les Écosystèmes d 'Altitude) zentroaren ekimenez , eta bi diziplina zientifikotan oinarritzen da: FENOlogian eta KLIMAtologian, klima-aldaketak naturaren erritmoetan eta egutegian dituen inpaktuak agerian uzteko. Mendilerro ugaritan bildutako datuei esker, ikertzaileek hobeto uler dezakete urtaro bakoitzeko ekosistemen funtzionamendua, klimaren aldaketek ingurumenean dituzten ondorioak aztertu ahal izateko.
Pirinioetan, PHENOCLIM Pirinio Bizien Hezkuntza Sareak dinamizatzen du (LPOk gidatu eta koordinatua), Conservatoire Botanique Nationale Pyrenés Midi-Pyrenées (CBNPMP) eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (CTP-OPCC) koordinaziopean. Pirinioak ekimen horretara atxikitzea POCTEFA FLORAPYR eta OPCC ADAPYR proiektuen esparruan sustatu eta formalizatu da.
Klima-aldaketaren erronkak azterketa-lan handia eskatzen du kolektibo zientifikoaren aldetik, baina ahalegin handia egin behar da biztanleria, oro har, epe ertain eta luzean espero diren ondorioen inguruan sentsibilizatzeko, informatzeko eta hezteko lanetan. Ohiturak aldatu nahi dituen edozein politika inplementatzeko, herritarrak hezteko eta sentsibilizatzeko prozesu trinko bat egin behar da. Horrez gain, funtsezkoa da herritarrak behaketa-jardueretan parte hartzea, kontzientziazio- eta konpromiso-maila egokiak lortze aldera.
PHENOCLIM herritarren zientziaren proiektuak bi helburu nagusi ditu:
» Pirinioetako 13 flora-espezieren fenologian gertatzen diren aldaketei buruzko behar besteko erregistroak lortzea, kantitateari eta kalitateari dagokienez (kontsultatu espezieen fitxak), komunitate zientifikoak datu horiek azter ditzan eta klima-larrialdiak espezie horietan duen eraginari buruzko proiekzioak ondoriozta ditzan.
» Herritarrak, oro har, ondorio horiei buruz sentsibilizatzea, behaketen bilketa honetan parte har dezaten eta egindako txostenak eta kalkulatutako etorkizuneko proiekzioak jakinaraz diezazkieten.
Lortutako emaitzak CREA Mont-Blanc-eko talde zientifikoak egindako txostenetan jasotzen dira, herritarrek egindako behaketetan oinarrituta. Txosten horiek guztiak web-orriaren bidez kontsulta daitezke.
Behatzaile berrien parte-hartzeari eta erregistroari buruzko emaitzei dagokienez, 2020ko abenduan programak guztira 85 behatzaile zituen Pirinio guztietan, eta 3.845 espezie-behaketa egin ziren.
Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.
REPV, CBNPMP, CTP-OPCC, CREA Mont-Blanc
PHENOCLIM proiektua CREA Mont-Blanc-en jarduketatik –hasiera batean Alpeetako mendigunerako– sortu zen. Ondoren, eta CBNPMPren bidez, Pirinioetako mendigunera hedatu da, CTP-OPCCren lankidetzarekin eta Pirinio Bizien Hezkuntza Sarearen dinamizazioarekin (LPO). Azken hori, guztira, ingurumen-hezkuntzako 65 erakundek baino gehiagok osatzen dute Pirinio guztietan, zeintzuek dinamika parte-hartzaileak eta lankidetzako eta baterako sorkuntzako dinamikak baliatzen baitituzte.
PHENOCLIM dinamizatzeari dagokionez, erabakiak kolektiboki hartzen dira programa dinamizatzeaz arduratzen diren lurralde-arduradunen artean.
Arrakasta-faktoreak:
Txostenen bidez eskuratutako emaitzak herritarrei transferitzeko gaitasuna proiektuaren arrakasta-faktoretzat har daiteke.
Faktore mugatzaileak:
PHENOCLIM proiektuari –herritarren zientziako proiektu orori bezala– bi faktore mugatzailek eragiten diote, baina egiturazkotzat jo daitezke mota honetako proiektuetan:
» Baliogabeak diren behaketen bolumen handia dago, behatzaileen ezjakintasunaren ondorioz, eta talde zientifikoek zuzendu behar dituzte, detektatu ondoren.
» Programa bertan behera uztearen indizea hiru urte igaro ondoren (batez beste).
PHENOCLIM proiektuak ez du kostu/onura motako estimaziorik, baina nabarmendu behar da garrantzi handia duela zero-kostuko behaketak lortzeak ekipo zientifikoak erabiltzeari dagokionez dakarren onuran.
PHENOCLIM, lehen esan bezala, Pirinioetan dinamizatu da, POCTEFA FLORAPYR eta OPCC ADAPYR proiektuen esparruan aurreikusitako jarduketetatik abiatuta.
01/01/2017 (Gauzatze-fasean)
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org