Hemen zaude

Pirinio Garaiko eta Araneko nekazaritza-sektorea klima-aldaketara egokitzeari buruzko azterlana
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Etorkizuneko klima
EBko politika sektoreak: 
nekazaritza, basogintza.
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2017 - 12/31/2017
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

» «Pirinio Garaiko eta Araneko nekazaritza-sektorea klima-aldaketara egokitzea: arriskuak eta aukerak» azterlanak klima-aldaketak lurralde horretako nekazaritzan dituen ondorioak aztertzen ditu; horretarako, laboreak ezartzeko klima-modelizazio batetik abiatzen da, egungo egoera etorkizuneko agertoki batekin (2030-2050) alderatuz.

Erronkak: 

Pirinio Garaiko eta Araneko nekazaritza-sektorearen diru-sarrerak 84,3 M €-tan daude zenbatetsiak, eta 2030-2050 agertokian % 8,9ko murrizketa aurreikusten da (76,7 M €). Etorkizuneko klima-kondizioek eragindako inpaktu negatibo horrek izan behar du motor bat lehorreko eremu handietan aldaketa bereziki garrantzitsua bultzatuko duena; izan ere, eremu horretan laboreak dibertsifikatzeko maniobra-tarte txikiagoa dute eremu ureztatuekin alderatuta. Lehorreko lurretan, Mediterraneoko laboreak eta ur-eskari txikiko fruta-arbolak izanen dira onura gehien izanen dutenak. Bestalde, Pirinioetako eremu lehorreko beste labore tradizional batzuek, patata kasu, atzerakada handia jasanen dute.
Klima-aldaketa izan daiteke egungo nekazaritza-ekonomiaren sakoneko eraldaketa susta dezakeen irtenbidea, abeltzaintza-elikadurara bideratutako laboreak ezaugarritzat hartuta.

Helburuak: 

Azterlanaren helburuak honako hauek dira:
» Pirinio Garaiko eta Araneko nekazaritza-sektorearen eta gaur egun duen ahalmen ekonomikoaren erradiografia sintetiko bat eskuratzea. Nekazaritza-egokitasuneko lurzoruak identifikatzea.
» Klima-aldaketak Pirinioetako nekazaritzan dituen inpaktu nagusiak detektatzea.
» Pirinio Garaian eta Aranen berreskuratu edo mantendu daitezkeen laboreak eta klima-aldaketak eskaintzen dituen aukera berriak zehaztea.
» Zenbatestea nekazaritza-ekoizpenaren guztizkoa, merkatu-balioa ekoizpen-agertoki desberdinetan eta lan-okupazioaren gaineko ondorioak (lurraldean biztanleria finkatzeko aukera).

Soluzioak: 

Azterlanak proposatzen du egungo nekazaritza-ekonomiaren sakoneko eraldaketaren oinarria izatea artzaintza estentsiboa areagotzea larre alpetarretan eta ibarretako nekazaritzaz kanpoko eremuetan; izan ere, modu horretan bermatuko litzateke presioa kentzea nekazaritza-lurzoruan eta geldiaraztea basotzeko eta horrekin lotutako biodibertsitatearen galerarako joera.
Artzaintza estentsiboa areagotzeko proposamen horrekin 26.103 hektarea aska litezke, giza elikadurarako ekoizpenetarako erabil daitezkeenak, ahalik eta etekin ekonomiko handienaren eta ur-kontsumo txikienaren arabera. Etorkizuneko egoeran nekazaritza-sektorearen diru-sarrera gordinak 181,1 milioi eurora irits litezke (% 78,3, giza elikadurara bideratutako 10 laboreen zatian), egungo 84,3 milioi euroen edo 2030-50 aldirako aurreikusitako 76,7 milioi euroen aldean.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua.

Hitz-gakoak: 
Nekazaritza-sektorea
klima-aldaketara egokitzea
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Kataluniako Klima Aldaketaren Bulegoaren enkargua; L 'Espigallek egina. 

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Kataluniako Klima Aldaketaren Bulegoa, Kataluniako Meteorologia Zerbitzua, Life Medacc proiektua (LIFE ENV/ES/000536 Demonstration and validation of innovative methodology for Regional climate change adaptation in the Mediterranean area), CREAF, IPE (CSIC), IRTA.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Zenbait zailtasun daude, hala nola honako hauek: abeltzaintzaren hedapenak ekar dezakeen kudeaketa, mahastiak landatzeko eskubideak eskuratuz; dibertsifikazio hori egiten den lekuetan, nekazaritzako langile edo nekazaritza-azpiegituren falta izatea; eta ureztatzeak modernizatzeko beharra, uraren erabilera efizienteagoa izanen duen nekazaritza moderno batera egokitzeko.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Azterlanak adierazten duenez, klima-aldaketak eraginen dituen ekoizpen-demerituak nabarmen gaindi daitezke laboreak giza elikadurara bideratzeari esker (bestalde, eremu horretako elikadura-subiranotasuna areagotuko lukete) eta lehorreko eta ureztatze-eremuak optimizatzeari esker.
Ebaluazio ekonomiko bat egin da, eta horren arabera, etorkizuneko agertokian nekazaritza-sektorearen diru-sarrera gordinak 181,1 milioi eurora irits daitezke (% 78,3 giza elikadurara bideratutako 10 laboreen zatian), egungo 84,3 milioi euroen edo 2030-50 aldirako aurreikusitako 76,7 milioi euroen aldean.

Alderdi legalak: 

Ikerketa hori Life Medacc proiektuaren barruan sartu zen (LIFE ENV/ES/000536 Demonstration and validation of innovative methodology for Regional climate change adaptation in the Mediterranean area), Kataluniako Klima Aldaketaren Bulegoak, CREAFek, IPEk (CSIC) eta IRTAk bultzatuta.
Halaber, adierazi behar da azterlana garatu dela Kataluniako klima-aldaketara egokitzeko esparru orokorra kontuan hartuta: Klima Aldaketara Egokitzeko Kataluniako Estrategia 2013-2020. Estrategia horren bidez, klima-aldaketak Kataluniako Pirinioetan dituen inpaktuen gaineko jakintza sustatzen da. 

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2017 - 12/31/2017 (1 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Gabriel Borràs Calvo, Kataluniako Klima Aldaketaren Bulegoa
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri