Hemen zaude

Taula del Ter
Gaikako sektoreak: 
Baliabide hidrikoak
EBko politika sektoreak: 
Baliabide hidrikoen kudeaketa
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
1/1/2018 - 1/31/2028
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Kataluniako Generalitatearen, Bartzelonako Metropoli Eremuaren eta tokiko erakundeen, uraren erabiltzaileen eta Baix Terreko lurralde-erakundeen artean «Taula del Ter» («Terreko Mahaia») eratzean, zenbait jarduketa adostu ziren 2018-2028 aldirako, Ter ibaiko ur-desbideratzeak gutxitzeko; izan ere, 1966tik Bartzelonako metropoli-eskualdeko (RMB) ur-hornidura asetzeko hartu izan da ibai horretako ura. Jarduketa horiek 3 denbora-fasetan dira egitekoak, eta helburua da 2028. urtean, gehienez ere, urtean 90 hm3 ur hartzea ibai horretatik. Terreko Mahaiaren erabakiak bete dira, eta, horri esker, 2020. urtean Ter ibaitik Bartzelonako metropoli-eskualdera eramandako ur kantitatea (129 hm3) gutxieneko historikoa izan da. Era berean, Ter ibaiak, urtegien azpitik, 2000/60/EE Urei buruzko Zuzentarauaren araberako eta Kataluniako Uraren Agentziak ezarritako emari ekologikoen mailak betetzen ditu, eta, horrela, ibaiaren ur-ekosistemak hobetzen laguntzen da.

Erronkak: 

Batezbesteko historikoa urtean 180 hm3 ingurukoa izan dela kontuan hartuta, ekarpen horiek % 50era murriztea da helburua. Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Bartzelonako metropoli-eskualderen eskaria modu efizientean kudeatzea, banaketa-sareak hobetzea eta birsortutako ura berrerabiltzea eta Bartzelonako metropoli-eskualdearen eremuan gatzgabetzeko plantak martxan jartzea. Jarduera horiek 2022-2027 aldirako Kataluniako Ibai Arroen Barrutia Kudeatzeko Planean daude jasota.

Helburuak: 

» Ter ibaiaren arroak Bartzelonako metropoli-eskualdeari egiten dion ur-ekarpena % 50 murriztea.
» Emari ekologikoak ezartzea arroan.
» Arroko ur-ekosistemak, azaleko ur-masen egoera ekologikoa eta lurpeko ur-masen egoera kimikoa hobetzea.

Soluzioak: 

2020an, Bartzelonara bideratutako Ter ibaiaren ur-bolumena 129 hm3/urte izan zen, hasierako aurreikuspena 136 hm3/urte zenean. Historikoki ezagutzen den kantitaterik txikiena da hori; izan ere, aurrekoa 2018koa da (135 hm3). 2019an, bideratutako bolumena 140 hm3/urte izan zen; beraz, aurreko urtearekin alderatuta, 2020an 11 hm3 gutxitu zen.

Prentsa-oharra: «Terreko Mahaiaren erabakiak betetzeari esker, 2020. urtean Terretik Bartzelonako metropoli-eskualdera eramandako ur-bolumenaren erregistroa (129 hm3) gutxieneko historikoa izan da»

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin 

Hitz-gakoak: 
kalteberatasuna
hiri-hornidura
mantentze-emariak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Katalunia
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Kataluniako Generalitatea, Bartzelonako metropoli-eskualdea eta toki-erakundeak, uraren erabiltzaileak eta Baix Ter eskualdeko lurralde-erakundeak

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Bai administrazioak (Generalitatea, Bartzelonako metropoli-eremua, Ter ibaiaren arroko udalak), bai ur-erabiltzaileak eta erakunde zibilak aldizka biltzen dira jarduketen bilakaeraren eta ibaitik bideratutako ur-bolumenen berri emateko.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktorea Generalitateak akordioa betetzearen mende dago soil-soilik, eta hori, aldi berean, honen mende dago: Terreko Mahaiaren erabakian finkatutako helburuak lortzeko jarduketak gauzatzeko behar den finantza-eskuragarritasuna izatea. Oraingoz, finantza-eskuragarritasun hori ziurtatuta dago.

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez dago eginda, baina etekinen estimazio bat egin beharko litzateke.

Alderdi legalak: 

» Kataluniako Ibai Arroen Barrutiko Neurrien Programa eta Kudeaketa Plana 2022-2027
» 16/2017 Legea, abuztuaren 1ekoa, Kataluniako klima-aldaketari buruzkoa 

Erreferentziazko informazioa: 

1/1/2018 - 1/31/2028 (10 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Kataluniako Uraren Agentzia
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri