Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) eta bere egungo Lehendakaritzak (Euskal Autonomia Erkidegoa) atsegin handiz gonbidatzen zaituzte 2022ko maiatzaren 19an eta 20an Bilboko Jauregian (Euskalduna) egingo den mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldira.
Solasaldi honen helburua OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzak eta INTERREG POCTEFA 14-20 ACCLIMAFOR, FLORAPYR Avance eta ADNPyr programaren 2. ardatzeko proiektuak aurkeztu eta transferitzea da. Emaitza nagusien artean, honako hauek aurkeztuko dira: EPiCC, Pirinioetako lehen estrategia klimatikoa; egokitzapenerako ildo gidari sektorialak; Pirinioetako buletin klimatikoaren bidez behaketan eta kliman egindako azken berrikuntzak, eta herritarren zientzian eta ingurumen-hezkuntzan egindako aurrerapenak. Gainera, Pirinioetako egokitzapen-jardunbide egokiak balorizatzeari buruzko saio bat izango da, eta baita bloke instituzionalago bat, Europako erakundeetako, estatuetako eta eskualdeetako klima-aldaketaren eta mendi-eremuen arloko ordezkariak izango dituena.
Eta batez ere! Ez galdu "denboraren joana" dokumentalaren estreinaldia! Honek Pirinioetako glaziarren azkenaldiko bilakaera eta horri lotutako aldaketak ulertzeko beste ikuspegi bat aurkezten du. .
Mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldiak ekitaldi arrakastatsuen ildoa jarraitu nahi du, 2013ko azaroan Iruñean osptutako Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko 1. Solasaldiari, Biarritzen 2017an egin zen PYRADAPT nazioarteko 2. Topaketari eta 2019an, Jacan ospatutako PYRADAPT nazioarteko 3. Hizketaldiari jarraipena emanez.
Izena ematea doakoa bada ere, formulario honen bidez zuen bertaratzea konfirmatzeko eskatzen dizuegu.
Solasaldiaren ondorio nagusiak OPCCko webgunean argitaratuko dira, OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzen txostenarekin eta jardunaldietako laburpen-dokumentu batekin batera.
Ekitaldia maiatzaren 19an eta 20an Bilboko Jauregian (Euskalduna) egingo den mendi-eremuetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldira.
Izena ematea doakoa izango da, baina derrigorrezkoa. Ondoko formularioaren bidez egin daiteke:
https://forms.gle/LreuZ5i1Eid86yjg9
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org