Hemen zaude

Finantzaketa-mekanismoa: 
Poctefa Interreg %65
Hasiera data: 
2018/01/01
Taldeburua: 
Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua
Koordinatzailearen izena: 
Santiago Beguería
Harremanetarako pertsona: 
Santiago Beguería
descárgare aquí el tríptico del proyecto
Deskargatu hemen proiektuaren triptikoa

1. Proiektuaren erronkak

Atlantikotik Mediterraneora, hedatzen den mendilerro menditsu batek, Pirinioak,  egituratuta, EFA Programaren lurraldea bereziki kaltebera da klimaren aldaketarekiko. Mugaz gaindiko lurralde horrek eskualdeko arro isurtzaile eta akuifero nagusien jariatze-urak eta birkarga-eremuak elikatzen ditu, eta POCTEFA lurraldeko ur-baliabideen iturri nagusia da.

PIRAGUAk Pirinioetako ziklo hidrologikoaren karakterizazioa jorratzen du, klimaren aldaketak ezarritako erronken aurrean lurraldeen egokitzapen gaitasuna hobetzeko eta ur-baliabidearen kudeaketa klimaren aldaketara egokitzeko inbertsioa babesteko. PIRAGUA bat dator Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) mugaz gaindiko lankidetza estrategiarekin, eta honetara enfokatutako ekintzak egingo ditu:

  • Ezagutza hobetzea eta eskualdeetako datu-baseak garatzea;
  • Funtsezko adierazleak ezartzea eta horien jarraipena egitea;
  • Baliabide hidrikoen etorkizuneko agertokiak prestatzea;
  • Esperientzia pilotuak garatzea urtegien, baso-ustiategien eta bestelakoen kudeaketan;
  • Klimaren aldaketari lotutako kostuen zenbatespena;
  • Egokitzapen sektorialei buruzko gomendioak egitea; 
  • POCTEFA programaren lurraldeetako baliabide hidrikoen kudeaketan inplikatutako eragileei emaitzak transferitzea.

PIRAGUAk jorratzen dituen lurralde erronkak bat datoz Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) II. Ekintza Planaren helburuekin, URA ardatzari dagokionez:

  • Pirinioetako UR-BALIABIDEEN BATERAKO KARAKTERIZAZIOA egitea, lurrazaleko eta lurpeko uren bilakaera eta aldaketak ezagutzeko.
  • Pirinioetako UR-BALIABIEEN ERABILERA EZAGUTZEA, POCTEFA lurralde osoan.
  • Pirinioetako ETORKIZUNEKO UR-BALIABIDEAK kuantifikatzea, klimaren aldaketaren agertokietan oinarrituta. KLIMAREN ALDAKETARA EGOKITZEKO EKINTZAK identifikatzea eta proposatzea, ur-baliabideari dagokionez.

Lehen hiru erronkak ur-baliabideak kudeatzen dituzten erakundeek (proiektuko kide elkartuek) lantzen badituzte ere, gaur egun ez dago Pirinioetako lurralde osoaren ebaluazio integral eta bateraturik. PIRAGUAk dagoen informazioa bildu, homogeneizatu eta osatuko du hurbilketa metodologiko komun, diziplina anitzeko eta mugaz gaindiko batekin, eta, gainera, etorkizuneko agertokiak aztertuko ditu.

Laugarren erronka tokiko eragileekin elkarlanean egindako kasu-azterketetan oinarrituko da, eta aukera emango du egokitzeko ekintza zehatzak proposatzeko eta baliozkotzeko hainbat sektore ekonomikotan, goiburuko eta erdiko eta beheko mailetako eremuen arteko loturak azpimarratuz.

 

2. Proiektuaren helburuak  

Proiektuaren helburu nagusia lurraldeak klimaren aldaketara hobeto egokitzea da. Horretarako, PIRAGUAk, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, Pirinioetako ZIKLO HIDROLOGIKOAREN EBALUAZIOA egiten du KLIMAREN ALDAKETAREN testuinguruan, dagoen informazioa bateratuz eta homogeneizatuz, etorkizuneko egoerak aurkeztuz, adierazleak garatuz eta POCTEFA lurraldean eragina izango duten egokitzapen-estrategiak proposatuz, azken helburua klimaren aldaketara egokitzeko inbertsioa babestea izanik, UR-baliabideari dagokionez.

Hauek dira proiektuaren helburu espezifikoak:

  1. Pirinioetako lurrazaleko eta lurpeko BALIABIDE HIRDIKOAK eta horien AZKENALDIKO BILAKAERA (1951 – 2015; 1985 – 2015) ezaugarritzea, eta ETORKIZUNEKO (2030 eta 2050 epemugak) baliabide hidrikoak ebaluatzea klimaren aldaketaren proiekzioetatik eta uraren etorkizuneko erabileretatik abiatuta.
  2. Pirinioetako jarduera ekonomiko nagusiek lurrazaleko eta lurpeko baliabide hidrikoetan duten eragina kuantifikatzea, eta EGOKITZEKO AUKERAK aztertzea.
  3. Klimaren aldaketak baliabide hidrikoetan eta horien kudeaketan dituen eraginen BERRI EMATEA sustatzea, herritarren artean zabal dadin, eta POCTEFA lurraldean baliabide hidrikoen kudeaketaz arduratzen diren agentziekin LANKIDETZAN aritzea.

 

3. Metodologia

Lurralde eta erakunde mailako ikuspegia: informazioa, tresnak eta esparru kontzeptuala koordinatzea baliabide hidrikoen kudeaketa integrala eta mugaz gaindikoa egiteko, lurralde mailako administrazio batzuetan gaur egun dagoen zatiketa gaindituz. Arazo komunei heltzeko ohiko modua.

Ikuspegi teknologikoa: hainbat erronka teknologiko (simulazio-tresnak eta agertokiak, etab.). Kasu azterketetan, uraren eta lurraldearen kudeaketaren testuinguru zehatzetan egokitzeko ekintza berritzaileak jorratzen dira. Adibideak. Klimaren aldaketaren testuinguruan ura kudeatzeko aukera berritzaileei buruzko lehen azterlan integratua.

PIRAGUA programatutako ekintza guztiak errealitate globalaren eta mugaz gaindikoaren ondorio dira, eta bertan unitate naturalak (arroa, akuiferoa) nagusitzen diren administratiboen edo giza unitateen gainetik. Hori da Pirinioetako urari buruzko azterlan bateratua egiteko era bakarra, orain arte eginiko azterlanen mugetako bat gaindituz. Hala, bazkideen eta kide elkartuen arteko mugaz gaindiko lankidetza funtsezkoa eta aberasgarria da. Hala ere, egokitzeko aukerak ebaluatzeko, administrazio-mugaketak ere hartuko dira kontuan, araudi esparruek horiek ezartzeko aukera baldintza baitezakete.

Mugaz gaindiko izaeraren justifikazioa, besteak beste, alderdi hauetatik dator:

  • Datuen inbentarioa egiteko eta datuak homogeneizatzeko Pirinioetako zortzi eskualderen eta uraren zazpi administrazioren arteko lankidetzarako beharretik.
  • Pirinioetako ziklo hidrologikoaren azterketari mugaz haraindi ekin beharretik, ez baitago bat etortzerik muga administratiboen eta muga hidrografikoen artean, ez azalera mailan, ezta lurpean ere.
  • Klimaren aldaketara egokitzearen arloko lankidetza indartzeko beharretik, nazio eta eskualde mailako administrazioek sustatutako ekimenak bateratuz.

 

4. Emaitzak

PIRAGUAk, POCTEFA lurralde osoan eragina izan dezaketen Pirinio mailako emaitzak emango ditu (2 azterlan global eta estrategia komun 1), eta baita ondorio orokorrak ateratzea ahalbidetuko duten toki-mailako emaitzak ere (7 kasu-azterlan). Tokiko eta eskualdeko eragileak arroko erakundeekin lotuko ditu, eta, beraz, emaitzak lurralde osorako onuragarriak izan daitezke.

 

5. Proiektuaren bazkideak

Socio

    Logotipo corporativo  

Región / CCAA
Agencia Estatal Consejo Superior de Investigaciones Científicas

Beste batzuk
Centre National de la Recherche Scientifique

Midi Pyrénées
Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskadi
Observatori de la Sostenibilitat d'Andorra

Andorra
Institut National de Recherche en Sciences et Technologies pour l'Environnement et l'Agriculture

Beste batzuk
Bureau de Recherches Géologiques et Minières

Mid Pyrénées
Instituto Geológico y Minero de España

Beste batzuk
Universitat de Barcelona

Katalunia
Fundació Observatori de l'Ebre

Katalunia

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri