Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren Plan Operatiboa eskuragarri dago kontsulta publikorako

Hemen zaude

Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren Plan Operatiboa eskuragarri dago kontsulta publikorako

  • 25 Feb

Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren Plan Operatiboari buruzko kontsulta publikoa egiteko epea 2022ko otsailaren 25etik martxoaren 11ra bitartean irekiko du OPCCk. Plan Operatibo horri esker, estrategian jasotako jarduera-ildoak hedatu ahal izango dira lurraldean, ekintza zehatzen bitartez.

Plana, 2030erako epemuga duena, 72 ekintzatan egituratzen da, Pirinioetako zazpi eskualdeetako erakunde eta eragileekin egindako parte-hartze prozesu luzearen ondorioz.

EPiCCaren antzera, Plan Operatibo honen ezaugarri bereizgarriak mugaz gaindiko izaerari eta bioeskualdearen erronka klimatikoei zeharka heltzeko asmoa dira. OPCCk, klima-aldaketarako ekintzetan herritarren parte-hartzeak duen garrantziaren jakitun da eta informazioaren transferentzia herritarren eskubidea dela jakinda, EPiCCaren Plan Operatiboaren kontsulta publikorako prozesua abian jarri du, lurraldean duen ezarpena aberastu eta hobetzeko.

Kontsultatu beharreko dokumentua hemen dago eskuragarri, webgunearen bidez eta martxoaren 11ra arte, interesa duten pertsona guztiek haien iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ditzaten.

 

Plan Operatiboko 72 ekintzak, EPiCCaren antzera, 5 sistematan antolatzen dira: klima, Naturagune Erresilienteak, Mendiko Ekonomia Egokitua, Biztanleria eta Lurraldea, eta Gobernantza.

Sistema bakoitzaren barruan, Plan Operatiboak jasotzen dituen ekintzak multzo tematiko hauetan taldekatu daitezke: Ezagutzaren sortzea, Behaketa, Adierazleak, Modelizazioa, Plangintza, Esperientzia pilotu erakusleak, Prestakuntza eta gaikuntza, komunikazio-, hedapen-,sentsibilizazio-, transferigarritasun- eta erreplikagarritasun-ekintzak eta, azkenik, Gobernantza.

72 ekintzen inplementaziorako, 80 milioi euroko aurrekontua behar dela kalkulatzen da. Ekintzak gauzatzeko finantzaketa hainbat ildoren bidez egingo da, hala nola lurralde-lankidetzarako FEDER funtsen bidez, Espainiaren, Frantziaren eta Andorrako Estatuaren arteko lurralde-lankidetzako programa operatiboaren bidez, INTERREG POCTEFA 2021-2017 programaren bidez, ingurumeneko LIFE programaren bidez, ikerketako eta garapeneko Horizonte Europa programaren bidez.

Kontsulta publiko honen bidez, CTPk, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez (OPCC), erakundeetako teknikariek ez ezik, herritarrek ere sortutako proiektu baten inplementazioa bultzatu ahalko du.

 

Otsailaren 28ko Plan Operatiboaren itzulera-saioa hemen kontsulta dezakezu.

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri